51. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, CastelRuiz Enpresa Entitate Publikoko Batzorde Betearazlearen otsailaren 15eko Erabakiarena. Haren bidez onetsi zen irabazi asmorik gabeko kultur jardueretarako diru-laguntzen deialdia

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari buruzko 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index) BDNS (identifikazioa): 302128.

A) Onuradunak: Helbidea Tuteran duten irabazi asmorik gabeko entitateak eta elkarteak, kultur intereseko proiektua eta/edo jarduerak egiten dituztenak, eta Tuterako pertsona fisikoak, hiriarendako interes orokorreko kultur proiektu eta jarduerak egiten dituztenak.

B) Xedea: kultur jarduerak eta proiektuak, Tuteran eginak, 2016ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31 artean egindakoak.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Enpresa Entitate Publikoko bulegoetan, hots, Tuterako Rúa 13an (31500), edo arancha.jimenez@tudela.es helbidean eskatuta.

D) Zenbatekoa: 12.000 euroko guztirako zenbatekoa, gehienez ere 4.000 euro proiektuko.

E) Eskabideak aurkezteko epea: 30 egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Tuteran, 2016ko martxoaren 10ean.–Batzarburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1603072