51. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa. Onespena

Tuterako Udalak, 2016ko otsailaren 29an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen espediente bat irekitzea, Tuterako Udalaren jantoki sozial zaharreko materialaren sailkapen juridikoa aldatzeko, jantoki sozialaren udal zerbitzu publikotik desatxikitzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan haiekin bat datozen artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, espedientea jendaurrean paratuko da hilabeteko epean, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2016ko martxoaren 2an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1602663