51. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

San Raimundo Zahar Etxeko datu pertsonalen fitxategien aldaketa eta sorrera

Fiteroko San Raimundo Zahar Etxea erakunde autonomoko Batzordeak, 2016ko otsailaren 22an, ondotik ematen den erabakia hartu du:

Lehenbizikoa.–Zahar Etxearen Kudeaketa, Giza Baliabideak eta Egoiliarrak izenekin Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategiak deuseztatzea.

Zahar Etxearen Kudeaketa izeneko fitxategiko datuak Kontabilitatea eta Diru-bilketa izeneko fitxategi sortu berrira aldatuko dira.

Giza Baliabideak izeneko fitxategiko datuak Langileak izeneko fitxategi sortu berrira aldatuko dira.

Egoiliarrak izeneko fitxategiko datuak Erizaintzako Historiak izeneko fitxategi sortu berrira aldatuko dira.

Bigarrena.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Langileen fitxategia.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Zahar Etxeko langileen kudeaketa ahalbidetzea: kontratuak, nominak, gizarte aseguruak, fitxaketak, arriskuen prebentzioa eta osasuna begiratzea, lan egutegiaren kudeaketa.

Norbanako edo talde ukituak: Zahar Etxeko langileak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek emanen dituzte, ahoz, kontrataziorako behar diren agirien bidez.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernua (PFEZari buruzko 22/1998 Foru Legea), Gizarte Segurantzako Diruzaintza (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren 9. artikulua, Gizarte Segurantzaren Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorra, ekainaren 11koa), Nafarroako Enplegu Zerbitzua (Langileen Estatutuari buruzko martxoaren 24ko 17/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 16.1 artikulua), Lan Ikuskatzailetza (Osasunari buruzko datuak: Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 11. artikulua), Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (Neurri Fiskalei, Administratiboei eta Gizarte Arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen 30.4 artikulua), kanpoko Prebentzio Zerbitzua (Laneko arriskuei aurrea hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1005 Legearen 30. eta 31. artikuluak).

Organo arduraduna: San Raimundo Zahar Etxea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: San Raimundo Zahar Etxea.

Segurtasun maila: altua.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

–Identifikaziorako datuak.

  • Izen-deiturak.
  • Helbidea.
  • NAN/IFZ.
  • Sinadura.
  • Gizarte Segurantzako zenbakia.
  • Telefonoa.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

–Osasun arloko datuak.

–Enpleguaren gaineko datuak.

–Ikasketa eta lanbide datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema mistoa da.

Kontabilitateari eta diru-bilketari buruzko fitxategia.

Xede eta erabilera aurreikusiak: zahar etxeko kontabilitatearen kudeaketa eramatea eta egoiliarrei dagokien kuota kobratzea.

Norbanako edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian zahar etxearekin harreman ekonomikoa izan duten hirugarrenen datu pertsonalak eta egoiliarren datuak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek emanda, kontabilitateko agirien eta inprimakien bidez.

Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari, banku entitateei eta, behar izanez gero, Comptos Ganberari eta interesdun legitimoei.

Organo arduraduna: San Raimundo Zahar Etxea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: San Raimundo Zahar Etxea.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

–Identifikaziorako datuak.

  • Izen-deiturak.
  • Helbidea.
  • NAN/IFZ.
  • Sinadura.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema mistoa da.

Erizaintzako historien fitxategia.

Xede eta erabilera aurreikusiak: egoiliarren historia klinikoen kudeaketa.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: egoiliarrak.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek eta erizaintzako edo medikuntzako langileek emanda. Ahoz biltzen dira, edo bertzenaz, medikuntzako langileek emandako osasun txostenen bitartez.

Datuen komunikazioa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari.

Organo arduraduna: San Raimundo Zahar Etxea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: San Raimundo Zahar Etxea.

Segurtasun maila: altua.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

–Identifikaziorako datuak.

  • Izen-deiturak.
  • NAN/IFZ.
  • Osasun txartela.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

–Osasun arloko datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema: eskuzkoa.

Zahar etxea kudeatzeko fitxategia.

Xede eta erabilera aurreikusiak: eskaeren kontrola eta kudeaketa ahalbidetzea, egoiliarrak zahar etxean sartzea, gelen kontrola, ordaindu beharreko kuota finkatzea eta zahar egoitzak funtzionatzeko behar diren beste tratamendu batzuk.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: egoiliarren datu pertsonalak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek emanda, inprimakien bidez.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: San Raimundo Zahar Etxea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: San Raimundo Zahar Etxea.

Segurtasun maila: altua.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

–Identifikaziorako datuak.

  • Izen-deiturak.
  • Helbidea.
  • NAN/IFZ.
  • Sinadura.
  • Gizarte Segurantzako zenbakia.
  • Telefonoa.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

–Osasun arloko datuak.

Tratamendurako erabilitako sistema eskuzkoa da.

Zuzendaritza Kontseiluko kideei buruzko fitxategia.

Xede eta erabilera aurreikusiak: zuzendaritza kontseiluko kideei buruzko datu basea, zitazioetarako eta jakinarazpenetarako.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zuzendaritza kontseiluko kideak.

Datuak biltzeko prozedura: interesdunek berek emanda.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: San Raimundo Zahar Etxea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: San Raimundo Zahar Etxea.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

–Identifikaziorako datuak:

  • Izen-deiturak.
  • Helbidea.

Tratamendurako erabilitako sistema automatizatua da.

Hirugarrena.–Agintzea iragarki honen argitalpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta xedatzea aipatu diren fitxategien deuseztapena eta sorrera eta haien jakinarazpena Datuak babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroari.

Fiteron, 2016ko otsailaren 24an.–Alkate eta San Raimundo Zahar Etxeko burua, Raimundo Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1602318