51. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2016ko zerga

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2016ko martxoaren 31n bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2016. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Faltzesko Udalak Caixabanken, Nafarroako Rural Kutxan eta Banco Santanderren dituen kontuetan ordaindu daitezke helbideratu gabeko ordainagiriak.

Ordainagiri helbideratuak 2016ko martxoaren 31n kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Faltzesen, 2016ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1602661