51. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CIZUR

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Utrelazán abeltzaintzako jarduerak, S.L. Jarduera: Aisia eta turismo tematikoaren (hipika eta zezenketak) zentroa. Tokia: 1. poligonoa, 343. lurzatia. Alderdia: Sakana (Zizur txikia).

Gazolatzen, 2016ko otsailaren 23an.–Alkate udalburua, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1602649