50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko martxoaren 2an hartua, Lezaungo Udaleko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Urriaren 26ko 953/2015 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 30eko 233/2015 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udaletan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan ere Lezaungo udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Lezaungo Udaleko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Lezaungo Udaleko Kudeaketa Batzordea izendatzea; Ana Goretti Ochandorena Núñez andreak, María Dominica Caballero Caballero andreak, Ion Otxandorena López jaunak, Carmen López Salanueva andreak, Francisco Javier Osés Ochandorena jaunak, Rafael Ochandorena Delgado jaunak eta Francisco Albizu Ganuza jaunak osatuko dute, eta beren artean hautatuko dute Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Lezaungo Udalari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko martxoaren 2an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1602717