50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. 92/2016 Ebazpena, otsailaren 22koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, 2015-2016 ikasturterako nazioarteko mugikortasunerako unibertsitate programen laguntza osagarrien deialdia egiten duena. Laburpena.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari buruzko 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da 92/2016 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 301933.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Ikasle nafarrak edo Nafarroan erroldatutako ikasleak, unibertsitateko gradu ofizialetako ikasleak badira eta nazioarteko mugikortasunerako programetan parte hartzen badute.

Bigarrena.–Xedea.

Nafarroako Gobernuaren ekarpen zuzena, Espainiako unibertsitateek nazioarteko mugikortasunerako sustatzen dituzten programei dagozkien laguntzak osatzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Esteka honetan eskura daitezke:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/3673/Nazioarteko-mugikortasuneko-unibertsitate-programetarako-laguntza-osagarriak.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

100 euro emanen dira egonaldiko hilabete bakoitzeko, behar bezala frogaturik; gehienez ere bederatzi hilabete ordainduko dira. Eskatzaileen ikasketa-espedientearen arabera emanen dira laguntzak, aurreikusitako aurrekontua agortu arte.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

30 egun naturalekoa, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko martxoaren 1ean.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: F1602827