50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

3. poligonoko 667 eta 668. lurzatien xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Alkatetzak 2016ko martxoaren 1ean emandako 65/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean katastroko 3. poligonoko 667 eta 668. lurzatien xehetasun azterlana (Olaztiko Inguraketa kaleko 8an), Antonio Galparsoro Galparsorok sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan xedatuarekin bat, espedientea hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Olaztin, 2016ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1602608