50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MELIDA

1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2015 ZENBAKIKO ESPEDIENTEA

Kreditu-gehikuntzak

Higiezinetako konponketak (1-121-21201).–Zenbatekoa: 20.000 euro.

Enplegatuen gizarte aseguruak (1-314-16001).–Zenbatekoa: 4.000 euro.

Zaindarien ordainsaria (1-440-120010).–Zenbatekoa: 1.000 euro.

Argien konpontze lanak (1-433-21102).–Zenbatekoa: 9.000 euro.

Konfederazioko ura eta Sequero (1-531-221020).–Zenbatekoa: 15.000 euro.

Aspertsio orokorreko mantentze-lanak 1-581-21704).–Zenbatekoa: 30.000 euro.

Katastroa eta arau subsidiarioak mantentzea (1-613-22703).–Zenbatekoa: 3.000 euro.

Finantzaketa

Erabilera anitzeko aretoa (1-4531-62205).–Zenbatekoa: 82.000 euro.

Melidan, 2016ko martxoaren 4an.–Alkate udalburua, José María Sesma Aznarez.

Iragarkiaren kodea: L1602731