50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULTZ

2016ko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Eulzko Kontzejuak, 2016ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da Kontzejuko Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aipatu epean hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aipatu legeek ezartzen duten bezala.

Eultzen, 2016ko martxoaren 3an.–Kontzejuko burua, Francisco Azcona Comas.

Iragarkiaren kodea: L1602722