50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Alkatetzaren ordezkapena

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek xedatzen dute alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2016ko martxoaren 23tik 30era, bi egunak barne, Etxalartik kanpo nagoen egunetan, Jose María Maia Ariztegi zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Honen berri ematea Jose María Maia Ariztegiri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen bilkura arruntean ebazpen honen berri ematea.

Etxalarren, 2016ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1602651