50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia alegazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Oltza Zendean, 2016ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1602706