50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2. poligonoko 121. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Burlatako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko martxoaren 3an egin bilkura arruntean, erabaki zuen xehetasun azterlana hasiera batean onestea udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 121. lurzatirako (Ermita kalea, 4). Udalerri honetako Ermita kaleko 4. zenbakiko jabeen elkarteak eskatu du eta José Julián Sánchez Sota arkitektoak prestatu. Xedea da oztopo arkitektonikoak osoki kentzea eta igogailua paratzea, eta horretarako etxesaileko patioaren zati bat okupatzea; horrek ekarriko du, batetik, egungo bolumena handitzea eta, bertzetik, patio horretako egungo fatxadaren lerrokadura aldatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Burlatan, 2016ko martxoaren 3an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1602713