50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Gobernuak 2016ko otsailaren 10ean hartutako Erabakiarena. Haren bidez, “Nafarroako proiektu eolikoa”, San Marcos, Jenáriz, Linte, Tres Hermanos, Corraliza de Paulino eta El Rasoko parke eolikoek osatua eta Agrowind Navarra 2013 SLk sustatua, udalez gaindiko proiektu sektorial deklaratu zen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako.

Akats bat atzeman denez 2016ko otsailaren 10eko Erabakiaren datan, bidezkoa da hura zuzentzea erabaki horren akats zuzenketa argitaratuz.

2016ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ekoan, aipatu erabakiaren tituluan, “2016ko otsailaren 16an” dioen tokian “2016ko otsailaren 10ean” behar du esan.

Iruñean, 2016ko otsailaren 26an.–Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendaria, José Contreras López.

Iragarkiaren kodea: F1602682