50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa puntual xehakatua Baztango Udal Planean,
Oronozko 6. poligonoko 52. lurzatian. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, 3. puntuan erabaki zuen behin betiko onestea, Oronozko 6. poligonoko 52. lurzatian, Baztango Udal Planaren determinazio xehakatuak aldatzeko espedientea, Beatriz Barandiain Subizarrek sustatutakoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legediak agindutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2016ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Baztango Udal Planaren hirigintzako araudi partikularreko 22. artikuluak, lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko baldintza orokorrei buruzkoak, ezartzen du eraikinaren gutxieneko atzeraemangunea lurzatiaren mugekiko 3 metrokoa izanen dela. Aldaketa puntual xehakatua behin betiko onartzearen eraginez baimentzen da Oronozko 6. poligonoko 52. lurzatian dagoen etxebizitza handitzeko erabiliko diren 5 metroak 6. poligonoko 5B lurzatiaren arrasean egitea.

Iragarkiaren kodea: L1602723