50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa puntual xehakatua Baztango Udal Planean,
Elizondoko AR-6an. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2016ko urtarrilaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, 2. puntuan erabaki zuen hasiera batean onestea Construcciones Erabeta, SLk, Jose Echavek eta Ana M.ª Garrastazuk sustatutako espedientea, Elizondoko AR-6an Udal Planaren determinazio xehakatuak aldatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.3 artikuluei jarraikiz, hilabetean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazio guztiak aurkez ditzaten.

Baztanen, 2016ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1602669