50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Armañantzasko Udalak, 2016ko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, onetsi zuen 2016ko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez ematen dituen aginduak bete beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Armañantzasen, 2016ko martxoaren 3an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L1602729