50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia, ondasun higiezinak zuzeneko esleipenaren bidez besterentzeko.

Barañaingo Udaletxeko Hiribideko 1. zenbakian dagoen etxebizitza bat zuzeneko esleipenaren bidez besterentzeari dagokionez (2015eko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 30ean), iragarki honen bidez aditzera ematen zaie interesdunei zuzeneko esleipenaren hurrengo ekitaldia 2016ko martxoaren 22an eginen dela, 12:00etan, Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4, 2. solairua; sarrera Nafarroako Gorteen kaletik), 125.657,62 euroan gutxienez. Eskaintzak aurkezteko epea martxoaren 21eko 14.30ean bukatuko da.

Ondasunen besterentzea arautuko duten baldintzak aipatu Nafarroako Aldizkari Ofizialean ezarritakoak dira.

Zuzeneko esleipenean parte hartzeko, lizitatzaileak nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, norbait ordezkatuz gero, ordezkaritza hori frogatzen duen agiriaren bidez identifikatuko dira. Gainera, gutxieneko eskaintzaren %20ko berme gordailua egin beharko da Nafarroako Foru Komunitatearen alde (hau da, 25.131,52 euro), banku-txeke baten edo adostutako txeke baten bidez.

Eskaintza handienetik abiatuko da, eta posturagileek 1.256,57 euroko kopurutan handitzen ahalko dituzte eskaintzak.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2016ko martxoaren 7an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Juana Larumbe Sola.

Iragarkiaren kodea: F1602852