50. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

24/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 2ko 12/2016 Foru Aginduan dauden akatsak zuzentzen dituena. 12/2016 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan ezarri zen.

2016ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ean, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 2ko 12/2016 Foru Agindua argitaratu zen. 12/2016 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan ezarri zen.

Akats materialak atzeman dira aipatu foru aginduaren testuan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55. artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da Osasuneko kontseilariaren otsailaren 2ko 12/2016 Foru Aginduan atzemandako akats materialak zuzentzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak xedatzen duenaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren otsailaren 2ko 12/2016 Foru Aginduan dauden akatsak zuzentzea, ondoren adierazten den moduan. 12/2016 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan ezarri zen.

1.1. Artikulu bakarraren 2. idatz-zatiko 21. puntuan. Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuaren egitura: Ebaluazioaren, Botiketarako Aholkuen eta Ikerketaren Atala.

Honela dioen tokian:

“Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Ebaluazioaren, Botiketarako Aholkuen eta Ikerketaren Atala.

b) Farmaziako Atal Nagusia”.

Honakoa behar du:

“Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuak atal hau du bere egituran: Ebaluazioaren, Botiketarako Aholkuen eta Ikerketaren Atala”.

1.2. Artikulu bakarraren 2. idatz-zatiko 22. puntuan. Ebaluazioaren, Botiketarako Aholkuen eta Ikerketaren Atalaren eginkizunak.

Honela dioen tokian:

“Ebaluazioaren, Botiketarako Aholkuen eta Ikerketaren Atalaren eginkizunak”.

Honakoa behar du:

“Ebaluazioaren, Botiketarako Aholkuen eta Ikerketaren Atalaren eginkizunak”.

1.3. Artikulu bakarraren 2 idatz-zatiko 24. puntua kendu da.

1.4. Artikulu bakarraren 4. idatz-zatiko 8. puntuan. Aurrekontu eta Kontabilitate Atalaren eginkizunak.

Honela dioen tokian:

“Aurrekontu eta Kontabilitate Atalaren eginkizunak.

Aurrekontu eta Kontabilitate Atalak eginkizun hauek izanen ditu”:

Honakoa behar du:

“Kontabilitate eta Aurrekontu Atalaren eginkizunak.

Kontabilitate eta Aurrekontu Atalak eginkizun hauek izanen ditu”:

1.5. Lehen xedapen gehigarrian. Izendapenak.

Honela dioen tokian:

“Baliabide Horizontalen Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazio Unitateko burua, Aurrekontu eta Kontabilitate Ataleko buru”.

Honakoa behar du:

“Baliabide Horizontalen Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazio Unitateko burua, Kontabilitate eta Aurrekontu Ataleko buru”.

1.6. Lehen xedapen gehigarrian. Izendapenak. Honako erreferentzia hau kendu da:

“Farmazia eta Dietetika Ataleko burua, Farmaziako Atal Nagusiko buru”.

1.7. Hirugarren xedapen gehigarrian.–Unitateak kentzea. Farmazia Zuzendariordetzari sostengua egitea.

Honela dioen tokian:

“Hirugarren xedapen gehigarria.–Unitateak kentzea. Farmazia Zuzendariordetzari sostengua egitea.

Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako Farmazia eta Dietetika Atalak sostengua eginen dio Farmazia Zuzendariordetzari, eta haren menpe egonen da funtzionalki.

Osasun Mentaleko Zuzendaritzako Farmazia eta Dietetika Atala kentzen da”.

Honakoa behar du:

“Hirugarren xedapen gehigarria.–Farmazia Zuzendariordetzari sostengua egitea.

Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako Farmazia eta Dietetika Atalak sostengua eginen dio Farmazia Zuzendariordetzari, eta haren menpe egonen da funtzionalki.

1.8. Laugarren xedapen gehigarria kendu da.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko otsailaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1602642