5. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

112/2015 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, Francisco Jesús Moreno Sánchezi mahatsondo landareen ekoizle ugaltzaile izateko baimena eman eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzen duena ES15310373 zenbakiarekin.

Francisco Jesús Moreno Sánchez jaunak eskaera aurkeztu zuen 2014ko otsailaren 11n, mahatsondo landareen ekoizle ugaltzaile izateko baimena lortzeko.

Eskaera azterturik, eta instalazioetan ikuskatze-lanak egin ondoren (2015eko urriaren 29ko 3615-123 zenbakiko akta), eskatutako baimenak emateko proposatu du Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoak, arlo horretako indarreko araudiak eskatutakoa betetzen delako.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzen dituen abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak irailaren 23an emandako 175/2015 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren araudiak nekazaritza arloan Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari emandako administrazio eskumen batzuk,

EBATZI DUT:

1. Francisco Jesús Moreno Sánchezi (IFZ: 44629682-E) mahatsondo landareen ekoizle ugaltzaile izateko baimena ematea eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzea ES15310373 zenbakiarekin.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2015eko azaroaren 27an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1516224