1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
653/2015 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eman eta zehazki haren onura publikoa deklaratzen duena.
Eduardo Ryan Murúa jaunak, Iberdrola SAU ordezkatuz, instalazio elektriko honetarako administrazio baimena eskatu zuen, baita hura gauzatzeko proiektuaren onespena eta onura publikoaren deklarazioa ere:
–Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.
–Espedientea: SAT09897.
–Instalazioaren kokapena: Larraungo udal mugartea.
–Xedea: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.
–Ezaugarri teknikoak: 13,2 kV-ko linea elektriko berri bat, LA-56, 857 metrokoa. Hasiera “Lekunberri-Larraun” lineako 1.406. euskarrian du (hori ordeztuko du), eta amaiera, berriz, 1.706 euskarri metaliko berrian (aireko-lurpeko trantsiziokoa). Lurpeko linea elektrikoa, HEPRZ1-50, 5 metrokoa. Hasiera 1.706. euskarrian du, eta amaiera, berriz, kanpoko transformazio zentro trinko berrian (“BRO. LEZAETA” izenekoa, 180131870 zenbakikoa, 250 kVA-koa, 13,2/0,42 kV-koa). Zerbitzutik kanpo gelditzen diren linea guztiak kenduko dira.
–Aurrekontua: 71.186,68 euro.
Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 21eko 139E/2014 Ebazpenaren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion proiektuko instalazioari.
Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluak aplikatuz, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera Telefónica de España SAUri, Nafarroako Gobernuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari eta Kantauriko Ur Konfederazioari igorri zitzaien.
2015eko abuztuaren 12ko agiri baten batez, Telefónica de España SAUk adierazi zuen ez diola zertan eragozpenik jarri lanak egiteari.
Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Ustiapen Atalak, 2015eko abuztuaren 31ko txostenean, adierazi zuen “ez duela inolako arazorik ikusten proiektu hori egiteko”.
2015eko irailaren 25eko Ebazpenaren bidez, Kantauriko Ur Konfederazioak baimena eman zion Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri aireko linea elektriko bat Ezpeleta ibaia gurutzatzeko, eta transformazio zentro berri bat egiteko.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza jendaurrean jarri ziren (2015eko abuztuaren 27ko Diario de Navarran eta egun bereko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), eta Larraungo Udalari bidali zitzaizkion.
2015eko urriaren 1ean Larraungo Udalak jakinarazi zuenaren arabera, “proiektuko instalazioa, txostenaren xedekoa, hirigintzaren aldetik bateragarria da ukitutako lurzatien landa lurzoru kategoriekin”.
2015eko urriaren 9an, Errazkingo Kontzejuaren alegazioa jaso zen, eskaera honekin: “Iberdrolaren proiektuan agertzen den trazadura aldatzea, eta 13,2 kV-ko aireko linea eta behe tentsioko irteera tokiz aldatzea 8. poligonoko 56. lurzatian, moztu behar diren zuhaitzen azalera murrizteko, eransten den planoarekin bat”.
Horri dagokionez, bidezko da adieraztea proiektuko trazadura baimendu zela, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 21eko 139E/2014 Ebazpenaren bidez, kontuan harturik moztu behar diren zuhaitzen azalera ahalik eta txikiena izan behar dela, edo, bestela, ingurumen balio txikiena duten espezieak moztu behar direla. Hortaz, bidezkoa da Errazkingo Kontzejuak aurkeztutako alegazioa ezestea.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri administrazio baimena ematea deskribatutako instalazio elektrikorako, hura gauzatzeko proiektua onestea eta hamabi hilabeteko epea ematea lanak egiteko. Proiektua Roger Puertas Martínez industria ingeniari teknikoak sinatu du.
2. Errazkingo Kontzejuak aurkezturiko alegazioa ezestea.
3. Zehazki instalazioaren onura publikoa deklaratzea, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.
4. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.
5. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzkoak.
6. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Ustiapen Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpen hau Iberdrola Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, Telefónica de España SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.
8. Ebazpen hau Larraungo Udalari eta Kantauriko Ur Konfederazioari jakinaraztea, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.
Iruñean, 2015eko azaroaren 27an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: F1516125