Iragarkia
5. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 11
3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA
JUS/2683/2015 Agindua, abenduaren 1ekoa, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan barne igoeraren bidez sartzeko hautapen prozesurako deialdia egiten duena
2015eko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen martxoaren 22ko 196/2015 Errege Dekretuan xedatutakoa betez, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile beharrei aurre egiteko.
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onesten duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan esleituriko eskumenak erabiliz eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren VI. liburuan aipatzen diren Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautapen prozesuak arautzeko oinarri orokorrak ezarri dituen urriaren 14ko JUS/2170/2015 Aginduaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena egin ondoren, Ministerio honek Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegora barne igoeraren sistemaren bidez sartzeko hautapen prozesurako deialdia egitea erabaki du.
Deialdi honetan kontuan hartuko da, lan publikoa eskuratzeari dagokionez, emakumeen eta gizonen arteko tratu berdintasunaren printzipioa, Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluarekin, Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuarekin eta Gizonen eta Emakumeen Egiazko Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat etorriz, eta Ministroen Kontseiluak 2015eko azaroaren 20an hartutako erabakia betetzeko, horren bidez Estatuko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde publikoetako emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako II. Plana onetsi baitzen. Halaber, honako hauek kontuan hartuta garatuko da:
OINARRI OROKORRAK
Deialdi hau arautzen duten oinarri orokorrak urriaren 14ko JUS/2170/2015 Aginduan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) ezarri direnak izanen dira.
BERARIAZKO OINARRIAK
1. Lanpostuen deskribapena.
1.1. Barne igoeraren bidez sartzeko hautapen prozesuetarako dei egiten da, 376 lanpostu betetzeko, 2015eko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen martxoaren 22ko 196/2015 Errege Dekretuaren II. eranskinean, Justizia Administrazioaren Langileei buruzko atalean, jasotakoetatik, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan (kidego kodea: 002); lanpostuak lehiaketa-oposizio bidez beteko dira, eta hauxe da lurralde banaketa:
LURRALDE EREMUA | SISTEMA OROKORRA | GAITASUNA DUTEN |
Andaluzia | 6 | - |
Kanariak | 45 | 3 |
Katalunia | 80 | 4 |
Valentziako Erkidegoa | 35 | 2 |
Madril | 82 | 4 |
Nafarroa | 6 | - |
Euskal Autonomia Erkidegoa | 41 | 3 |
La Rioja | 5 | - |
Justizia Ministerioa | 57 | 3 |
GUZTIRA | 357 | 19 |
1.2. Deialdiko lanpostu guztietatik 19 erreserbatuko dira (1.1 puntuan agertu den lurralde banaketarekin), legez ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonek betetzeko, baldin eta hautaprobak gainditu eta frogatzen badute aipatu desgaitasun maila dutela eta maila hori Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoari dagozkion eginkizunekin bateratzen ahal dela.
%33tik gorako desgaitasuna duten pertsonatzat joko dira, abenduaren 1eko 1414/2006 Errege Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haiek gizarteratzeari buruzko lege orokorraren testu bategina onesten duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren ondorioetarako desgaitasuna duen pertsona nor den zehazten du), ezintasun iraunkor osoko, absolutuko edo baliaezintasun handiko pentsioa aitorturik duten Gizarte Segurantzako pentsiodunak, eta zerbitzurako ezintasun iraunkorragatiko edo baliaezintasuneko erretiro pentsioa aitorturik duten klase pasiboetako pentsiodunak.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanposturen bat bete gabe geratzen bada, sarrera orokorreko lanpostuei gehituko zaie.
Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba kupoa aukeratzen duten izangaiek ezin izanen dute parte hartu sistema orokorreko gainerako lanpostuetarako.
1.3. Izangaiek lurralde eremu bakar batean parte hartu ahal izanen dute, eta, prozesua gainditzen badute, nahitaez hartuko dute destinoa lurralde eremu horretan. Lurralde eremu batean bete gabe geratzen diren lanpostuak ezin izanen zaizkie metatu beste lurralde eremu bateko lanpostuei.
1.4. Deialdiaren oinarri hauek aldi berean argitaratuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak eskaini diren autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Aldi berean argitaratzerik ez badago, agindu honetan ezarritako mugaegun eta epe guztiak Estatuko Aldizkari Ofizialeko argitalpen egunetik aurrera kontatuko dira.
2. Hautapen prozesua.
2.1. Hautapen prozesua oposizio-lehiaketa bidez eginen da. Lehendabizi oposizioaldia izanen da. Egin beharreko ariketak, puntuazioak eta balorazioak I-A eranskinean zehaztuta daude.
Oposizioaldia gainditzen duten oposiziogileak lehiaketaldira igaroko dira. Baloratuko diren merezimenduak I-B eranskinean zehaztuta daude.
2.2. Oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako azken emaitzen baturaren araberakoa izanen da hautapen prozesuaren azken kalifikazioa.
2.3. Berdinketa gertatuz gero, puntuazioaren hurrenkera hau izanen da: lehentasuna emanen zaio oposizioaldiari; bigarrenik lehiaketaldikoari. Berdinketak jarraituz gero, oposizioaldiko lehen ariketaren nota lehenetsiko da, eta, azkenik, berdinketak jarraituz gero, lehen abizenaren lehen letrak izanen du lehentasuna, “J” letratik hasita, Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritzak 2015eko otsailaren 5ean emandako Ebazpenarekin bat. Ebazpen horren bidez argitara eman zen Estatuko Administrazioaren Zerbitzuko Langileen Sarrerari buruzko Erregelamendu Orokorrean aipatzen den zozketaren emaitza.
3. Programak.
Oposizioaldian indarra izanen duen programa urriaren 14ko JUS/2171/2015 Aginduan dago (urriaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Oposizioko ariketa guztietarako gai zerrenden edukia bat etorriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdi honen egunera arte argitaratutako arauekin, oraindik indarra hartu gabe badaude ere.
Nolanahi ere, Erregistro Zibilari dagokionez, deialdiaren datan indarra duten legeak baizik ez dira eskatuko.
4. Titulazioa eta parte hartzeko bestelako betebeharrak.
a) Hautapen prozesu honetan parte hartzeko, Oinarri Orokorren zazpigarren oinarrian adierazitako baldintza guztiak bete behar dira. Gainera, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean batxilergoko edo teknikariaren titulua eduki behar da, edo lortzeko moduan egon. Horrez gain, ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduan ezarritakoa ere bete beharko da. Agindu horretan, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu tituluen eta batxilergokoen arteko baliokidetzak ezartzen dira. Atzerrian lortutako tituluak badira, ondorio akademiko eta profesionaletarako homologazioaren edo, hala behar denean, baliozkotzearen frogagiria eduki beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.
4.2. Horrez gain, barne igoerako prozesua denez, baldintza hauek ere bete beharko dira:
a) Laguntza Judizialeko Kidegoko karrerako funtzionarioa izatea.
b) Kidego horretan gutxienez bi urteko antzinatasuna frogatzea.
5. Eskabideak.
5.1. Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Justizia Administrazioko hautaprobetan onartua izateko eskabidearen eredu ofiziala (790 eredua) bete beharko dute. Inprimaki horren goialdean “Justizia Administrazioko hautaprobetan onartua izateko eskaera eta azterketa egiteko eskubideen tasaren likidazioa” izenburua du. Eredua gaztelaniaz eta autonomia erkidegoetako beste hizkuntza ofizialetan eskuratzen ahalko da. Eredu hori Justizia Ministerioaren www.mjusticia.gob.es web gunetik eta lanpostuak eskaintzen dituzten autonomia erkidegoen web guneetatik jaitsi ahal izanen da (6.7 oinarria).
5.2. Eskabidea hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, 2016ko urtarrilaren 12tik aurrera, Justiziako estatu-idazkariari zuzendua. Eskabidea ezarritako epean eta moduan aurkezten ez bada izangaia baztertu eginen da.
5.3. Eskabidea, dagokion tasa pagatu eta gero, hemen ere aurkezten ahalko da:
a) Justizia Ministerioaren Erregistro Elektronikoaren bitartez, Interneteko www.mjusticia.gob.es helbidean, edo lanpostuak eskaintzen dituzten autonomia erkidegoetako web orrietan (6.7. oinarrian aipatzen direnak), bertan adierazten diren jarraibideekin bat.
Eskabideak horrela aurkezten dutenek bide telematikotik ordaindu beharko dute azterketaren tasa.
Oinarri orokorrak ezarri dituen urriaren 14ko JUS/2170/2015 Aginduaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) bederatzigarren oinarrian xedatuta dagoenaren arabera ordainketa horretatik salbuetsita dauden edo tasen murrizketarako eskubidea duten izangaiek ezin izanen dute sistema hori erabili, eta paperezko eskabidea nahitaez aurkeztu beharko dute. Salbuespenerako edo murrizketarako eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa paperean aurkeztu beharko dute oinarri ondotik adierazten diren erregistroetako batean.
b) Justizia Ministerioaren Erregistro Orokorrean (Bolsa, 8, 28071 Madril), edo Estatuko Administrazio Orokorreko Gobernuaren ordezkaritza eta ordezkariordetzetako erregistroetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organo edo bulegoetako edozeinetan.
5.4. Azterketa-eskubideen tasa.
Azterketa-eskubideen tasaren zenbatekoa 7.49 eurokoa izanen da (3.74 eurokoa, erdia murrizteko eskubidea izanez gero), eta oinarri orokorretan, bederatzigarrenean, adierazten denaren arabera ordainduko da.
Tasa ordaintzetik salbuetsita egonen dira bederatzigarren oinarri orokorreko 6. puntuan zehazten diren betebeharrak betetzen dituzten izangaiak. Horiek salbuespen horretarako eskubidea egiaztatu beharko dute oinarri horren 5. puntuan adierazten den dokumentazioa aurkeztuz.
5.5. Eskabidea betetzeko jarraibideak emanen dira eskabidean bertan. Jarraibide horiek III. eranskinean agertzen dira. Gainera, jarraibide partikular hauei ere jarraitu beharko zaie:
5.5.1. 20. laukian, “azterketa egiteko probintzia” izenekoan, izangaiek probintzia hauetako bat idatziko dute, hain zuzen ere, zein lurralde eremutan aurkezten diren, lurralde horretako hiriburuan egin nahi badute oposizioaldiaren lehen ariketa.
Lurralde eremua | azterketa egiteko hiria |
Andaluzia | Sevilla (41) |
Kanariak | Las Palmas (35) Tenerife (38) |
Katalunia | Bartzelona (08) |
Valentziako Erkidegoa | Valentzia (46) |
Madril | Madril (28) |
Nafarroa | Nafarroa (31) Iruña |
Euskal Autonomia Erkidegoa | Araba (01) Gasteiz |
Errioxa | Errioxa (26) Logroño |
Justizia Ministerioaren kudeaketa esparrua | Albacete (02) Cáceres (10) Ceuta (51) Madril (98) - Organo zentralak Melilla (52) Murtzia (30) Illes Balears (07) - Palma Mallorcakoa Valladolid (47) |
Ez dira onartuko hasierako parte-hartzerako eskabidean zein eremutarako aurkezten diren zehazten ez duten izangaiak, azterketa egiteko hiri horietako bat aukeratzen ez dutenak, alegia, ez eta deialdian sartu gabeko eremua aukeratzen dutenak ere.
5.5.2. Desgaitasuna duten izangaien kasurako.
a) Desgaitasuna duten izangaiek 21. laukian adieraziko dute zein desgaitasun maila duten onarturik, eta 23. laukian zein egokitzapen behar lituzketen, denborari eta bitartekoei dagokienez, epaimahaiak beharrezkoa den informazioa izan dezan egokitzapen egokitzeko ariketak egiteko.
Eskatutako egokitzapenaren bidezkotasunari buruzko irizpen tekniko fakultatiboa ere aurkeztu beharko da horrelakoetan, desgaitasun maila zehaztu zuen balorazio organo teknikoak egina.
b) Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako lanpostuetara (1.2 oinarria) aurkezten direnek, hala adierazi beharko dute, x bat idatziz 22. laukitxoan, “desgaitasuna dutenentzako erreserba” izenekoan.
5.5.3. Beren hizkuntza ofiziala duten autonomia erkidegoetan parte hartzen duten izangaiek bi sistemaren bidez frogatu ahal izanen dute hizkuntza hori dakitela:
a) Aukerako proba bat egitea. Horretarako, “Aukerako hizkuntza-proba” laukitxoan “Eginen du” idatzi beharko dute.
b) Ezagutza agiri bidez frogatzea. Horretarako, “Agiri bidez” idatzi beharko du laukitxoan, eta, behar den garaian eta agindu honetan ikusitako moduan, hizkuntza dakiela frogatzen duten ziurtagiriak igorri beharko ditu.
Gehieneko puntuazioa lortzeko adinako ezagutza frogatu gabe duten oposiziogileek bi sistemak erabili ahalko dituzte batera, hau da, frogatuta daukaten hizkuntza-mailaren agiria aurkeztu, eta aukerako azterketa egin ahal izanen dute hurrengo hizkuntza-mailan. Kasu horretan, kasuan kasuko laukitxoan “agiri bidez eta eginen du” idatzi beharko dute.
Berdin eginen da Euskadiko foru zuzenbide zibilari dagokionez, kasuko laukitxoan idatziz.
6. Epaimahaiak.
6.1. Epaimahai Bakarra, lanpostuen deialdia egin duten autonomia erkidegoetako epaimahai delegatuak eta lankidetza unitateak deialdiaren II. eranskinean jasota daude.
Hautapen prozesuan zehar, interesdunek uko egiteagatik edo bestelako arrazoi justifikatuengatik epaimahaietako edo lankidetza unitateetako kideren bat edo batzuk ordeztu behar badira, Ministerioaren Aginduaren bidez eginen da ordezpen hori, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta.
6.2. Justizia Administrazioan sartzea, bertako lanpostuak betetzea eta bertako funtzionarioen lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz:
–Epaimahai bakarrari dagokio egin behar diren probak prestatzea, probak egiteko egutegia eta balorazio-irizpideak zehaztea, eta epaimahai delegatuek egin ditzaketen kontsultak ebaztea.
–Epaimahai delegatuak epaimahai bakarraren mendean eta zuzendaritzapean ariko dira beraren delegatu gisa, bakoitza bere lurralde eremuan, hautapen prozesuan zehar izangaien arteko aukera berdintasuna bermatzeko.
6.3. Azterketa egoitzetan, bertan epaimahai bakarra edo epaimahai delegaturik ez badago, Justizia Ministerioko organo eskudunak Estatuko Administrazio Orokorreko, autonomia erkidegoko administrazioko (bi kasuetan Justizia Ministerioan edo autonomia erkidegoko organo eskudunean dihardutenak) edo Justizia Administrazioko funtzionarioak izendatzen ditu, probak garatzen laguntzeko, epaimahai bakarrak edo epaimahai delegatuak zuzendurik. Hori ordezkatuko dute eta hautaproba bakoitzean betearazpen materialerako eta antolaketa administratiborako beren esku uzten diren eskumenak izanen dituzte.
6.4. Epaimahaiek, Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluan xedaturikoarekin bat, bi sexuen artean aukera berdintasuna hertsiki betetzea bermatuko dute.
6.5. Epaimahaiek bigarren kategoria izanen dute, Zerbitzuarengatiko kalte-ordainei buruzko maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuaren IV. eranskinean aurreikusten direnetatik.
6.6. Hautaproba horiei buruzko informazioa hauetan emanen da: Justizia Ministerioan, Justiziako Estatu Idazkaritzan (San Bernardo kalea, 21, 28071, Madril; telefonoak: 902 007 214 eta 91 918372295), Justizia Ministerioaren web gunean (www.mjusticia.gob.es); Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren sarbide orokorreko gunean (www.administracion.gob.es); Justizia Ministerioko lurralde kudeatzailetzetan, eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia erkidegoetako organo eskudunetan. Era berean, Justizia Ministerioko web orriaren bitartez egiten ahalko da, harremanetarako inprimakia erabiliz.
6.7. 6.7 Komunikaziorako eta beste gorabeheretarako, epaimahai bakarraren egoitza hauxe izanen da: San Bernardo, 21, Madril 28071 (Telefonoak: 902007214 eta 918372295). Hona hemen epaimahai delegatuen egoitzak:
Epaimahai delegatuak
AUTONOMIA ERKIDEGOA | ORGANOA | TELEFONOA |
Andaluzia | Andaluziako Administrazio Publikoaren Institutua Justiziako Langileen Prestakuntza eta Hautapen Zerbitzua. Torneo, 26 41071 Sevilla | 955042709 955042400 |
Kanariak | Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia. Zerbitzu anitzetako eraikina II Agustín Millares Carló, 18 35071 Las Palmas Kanaria Handikoa | 928117983 |
Katalunia | Giza Baliabideen eta Baliabide Ekonomikoen Zuzendariordetza Nagusia. Pau Clarís, 81, 3.a 08010 Bartzelona | 933164243 933164216 |
Madril | Justizia Zuzendaritza Nagusia. Gran Vía, 18. 28013 Madril | 917209089 |
Nafarroa | Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia Iratxeko Monasterioa, 22-behea 31011 Iruña | 848046791 848426780 |
Euskal Autonomia Erkidegoa | Justizia Administrazioaren Zuzendaritza Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Gasteiz. | 945019132 945019131 |
Valentziako Erkidegoa | Justizia Zuzendaritza Nagusia. 9 de octubre hiri administratiboa 4. dorrea. 2. solairua Castán Tobeñas, 77 46018 Valentzia | 961209247 961209248 |
Errioxa | Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia Vara de Rey, 1. 26071 Logroño | 941291100 |
7. Hautaketa prozesua nola eginen den.
7.1. Jarduteko hurrenkera.
Oposiziogileek jarduteko hurrenkera, lurralde eremu guztietan, alfabetoaren araberakoa izanen da, “J” letratik hasita, horrela baitago ezarrita Funtzio Publikorako Estatu Idazkaritzak 2015eko otsailaren 5ean emandako ebazpenean (otsailaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
7.2. Hautapen prozesuaren iraupena.
Epaimahai bakarrari entzun ondoren Justiziako Estatu Idazkaritzak ontzat emandako arrazoi objektiboren batengatik besterik erabaki ezean, hautapen prozesuak bederatzi hilabete iraunen du gehienez, lehen ariketa egiten den egunetik hasi eta funtzionario izendatzen den egunera arte.
7.3. Oposizioaldia.
Oposizioaldiko ariketak deialdi honen I-A eranskinean daude zehaztuta.
Izangai onartuen eta baztertuen zerrenda behin betikoa bihurtzeko ebazpena argitaratzen denetik 45 egun igaro baino lehen eginen da lehen ariketa, egun eta ordu beretan azterketa egoitza guztietan. Ariketa hori egiteko eguna, ordua eta tokiak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Oposizioaren lehen ariketa bukatuta, epaimahaiak Justizia Ministerioaren www.mjusticia.es web orrian eta autonomia erkidegoetako webguneetan argitaratuko ditu ariketa gainditzeko ezarririko gutxieneko puntuazioa lurralde eremu bakoitzean lortu duten oposiziogileen zerrendak, lortutako puntuazioekin batera, eta zerrendetan ageri direnei dei eginen diete hurrengo ariketa egin dezaten.
Zerrenda horietan ageri ez diren oposiziogileak ez gaitzat hartuko dira, eta hautapen prozesutik kanpo geldituko.
Oposizioaldiko ariketa guztiak bukatuta, epaimahai bakarrak bide berdinak erabiliz argitaratuko ditu lurralde eremuetan oposizioaldia gainditu dutenen zerrendak.
7.4. Lehiaketaldia.
Oposizioaldia bukatzen denean, Justizia Ministerioaren web orrian gainditu dutenen zerrendak argitaratuta, lehiaketaldia hasiko da, eta bertan deialdi honen I-B eranskinean jasotako baremoan zehazten diren merezimenduak baloratuko dira, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera artekoak.
Gainditu dutenen zerrendak argitaratzeko erabakian berean, hamar egun naturaleko epea ezarriko da izangaiari dagokion epaimahaiaren egoitzan –bakarra izan edo delegatua izan– agindu honen 1-B eranskinean jasota dagoen baremoko B eta C epigrafeetan adierazten diren merezimenduan frogagiriak, jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak aurkezteko. Egoitza horietako helbideak 6.7 oinarrian jasota daude. Gaztelania ez den berezko hizkuntza ofizialen bat eta/edo foru zuzenbide zibila duten autonomia erkidegoetan aurkezten diren oposiziogileek ere, une horretan aurkeztuko dituzte beren ezagutzak frogatzeko ziurtagiriak.
A eta D ataletako merezimenduen egiaztapena ofizioz eginen da; nolanahi ere, parte hartzeko hasierako eskabidean, izangaiak baimenik eman ez badu haren titulazio edo agiri akademikoak hautapen prozesu honetako kudeaketa organoak ofizioz egiazta ditzan, titulazio eta agiri akademiko horiek ere aurkeztu beharko ditu, aipatutako baremoko A atalean baloratzen direnak.
Epaimahai bakarrak eta epaimahai delegatuek frogatutako merezimenduak baloratuko dituzte, eta epaimahai bakarrak Justizia Ministerioaren webgunean argitaratuko du izangaien zerrenda, lehiaketaldiko merezimenduen behin-behineko balorazioarekin. Bertan agertuko dira atal bakoitzean lortutako puntuak eta guztizko puntuazioa. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda hori argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko. Epe hori bukaturik eta alegazioak ebatzirik, epaimahaiak lehiaketaldiko behin betiko balorazioa daukan zerrenda argitaratuko du.
7.5. Haurdunaldi arriskutsua eta erditzea.
Haurdunaldiko arriskuaren edo erditzearen ondorioz izangairen batek hautapen prozesua bukatzerik ez badu eta inguruabar hori behar bezala frogatzen badu, baldintzapeko egoeran geratuko da, prozesua bukatzeko eta geroratutako faseak gainditzeko zain. Epaimahaiak aintzat hartuko du geroratze horrek ez diola kalterik egin behar gainerako izangaiek prozesua zentzuzko epean ebazteko duten eskubideari. Nolanahi ere, geroratutako faseak egin beharko dira hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen.
7.6. Autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilaren ezagutza baloratzea.
Oposizioaldiko nahitaezko ariketak bukaturik, gaztelaniaz gain beste hizkuntza ofizial bat daukaten autonomia erkidegoetan aurkeztu eta probak gainditu dituztenen zerrendako izangaiei dei eginen zaie aukerako ariketa egin dezaten, hizkuntza hori dakitela frogatzeko, eskabidean hala eskatu bazuten. Ariketa hori ez da baztertzailea izanen. Orduan, kasuan kasuko epaimahai delegatuak hizkuntzaren jakite maila frogatzen duten agiriak baloratuko ditu, jakite hori agirien bidez frogatu nahi izan duten oposiziogileek behar den epearen barruan aurkeztutakoak.
Izangairen batek, 5.5.3 oinarrian xedatutako moduan, bi sistemak aukeratzen baditu, bi puntuazioetatik handiena emanen zaio, baina inoiz ez dira bi puntuazioak batuko.
Azterketan eta ziurtagirietan lorturiko puntuak deialdiko I-C eranskineko baremoaren arabera doituko dira eta bakarrik kasuan kasuko autonomia erkidegoko postuak banatzeko izanen ditu ondorioak.
Berdin jokatuko da eta ondorio berak sortuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruzko ezagutzak baloratzean.
7.7. Oposizio-lehiaketaren faseak amaituta, epaimahaiak proposamena bidaliko dio Justizia Ministerioari, lurralde eremu bakoitzean prozesua gainditu duten izangaien zerrendarekin. Zerrendako izangaiak ez dira izanen deialdian eskainitako lanpostuak baino gehiago. Zerrenda hori argitara emanen da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuetarako deialdia egiten den autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan; hurrenkera zenbakia ageriko da, eta halaber izen-deiturak, NANa, ariketa bakoitzean izandako puntuazioa, eta nahitaezko ariketetan eta lehiaketaldian guztira lortutako puntuazioa. Guztizko nota horren ondoan, baina bereiz eta hari batu gabe, autonomia erkidegoko gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizialean izandako nota ere jasoko da hala behar denean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruzko ezagutzagatik lortutakoa, hala behar denean.
Desgaitasunak dituzten pertsonentzako erreserba kuporako aurkezturiko izangairen bat, ariketak eta lehiaketaldia gainditu bai, baina lanposturik lortu ezik, txanda orokorreko izangaiek baino puntu gehiago lortuz gero, txanda horretan sartuko da, puntuen hurrenkerari jarraikiz.
Une horretan, Justizia Ministerioak eta autonomia erkidego eskudunek lurralde eremu bakoitzean eskuratzeko moduan dauden destinoak eskainiko dituzte.
8. Agiriak aurkeztea.
8.1. Hogei egun naturaleko epean, prozesua gainditu dutenen zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuetarako deialdia egiten den autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratzen den egunetik hasita, zerrenda horretan ageri diren izangaiek ondoko agiriak aurkeztuko dituzte Justizia Ministerioko Erregistro Orokorrean (Justiziako Estatu-Idazkaritza, Bolsa, 8, 28071 Madril), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatuta, 38. artikuluan ezartzen dituen bideetatik:
a) Destino eskaera, Justizia Ministerioak eta autonomia erkidego eskudunek argitaratutako eskaintzan ezartzen diren eskakizunekin bat datorrena.
b) Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko ohiko eginkizunetan aritzea galarazten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko osasun ziurtagiria, interesdunari dagokion Osasun Sistema Nazionaleko medikuntza orokorreko fakultatiboak emana.
c) Legez ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek organo eskudunen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, izaera hori eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko zereginak eta eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala dutela frogatzeko.
d) Zinpeko aitorpena, non izangaiak adieraziko baitu ez duela bateraezintasun arrazoirik, ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaiturik diziplina bidean edo bide judizialean, eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik diziplina prozedura baten bidez inoiz bereizi gabea dela, non eta birgaitzea lortu ez duen (IV. eranskina).
Zigor-aurrekariei buruzko ziurtagiria ofizioz aurkeztuko du Justizia Ministerioak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 35. f) artikuluan ezarritakoarekin bat.
e) Parte hartzeko hasierako eskabidean, izangaiek berariaz onartzen ez badute haien datu pertsonalak eta titulazio edo agiri akademikoei buruzkoak hautapen prozesu honetako instrukzio organoak ofizioz kontsultatu eta egiaztatzea, honakoak ere aurkeztu beharko dituzte:
–Nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen bi fotokopia.
–Deialdian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo bestela, titulua lortzeko gainditu behar diren irakasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiri akademikoa, titulua jasotzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarekin batera.
f) Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.
8.2. Aurreko atalean aipatutako dokumentuak aurkeztu ezina ongi frogatzen bada, zilegi da beste edozein bide erabiltzea, zuzenbidean onartzeko modukoa bada, deialdian eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzeko.
8.3. Inork behar den epean delako dokumentazioa aurkezten ez badu, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada, edo dokumentazioa aztertuta agertzen bada ez duela betetzen ezarri direnetako baldintzaren bat, ezin eginen zaio praktiketako funtzionarioaren izendapena eta baliogabetuko zaizkio jarduketak, hasierako eskaeran informazio faltsua jartzeagatik egozten ahal zaion erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.
Azkeneko kasu horretan, edo izangairen batek uko eginez gero, betiere epaimahaiak deitutako lanpostu adina izangai proposatuta, Justizia Ministerioak azkeneko horri eskatuko dio ariketak gainditu eta proposatutako izangaien atzetik dauden izangaien zerrenda osagarria, deitutako lanpostu guztiak bete arte.
Kasu horretan, zerrenda osagarri hori osatzen duten izangaiek oinarri honetan bertan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, Justizia Ministerioaren webgunean argitaratu eta bost egun balioduneko epean.
Ukitutako oposiziogileei, berezko hizkuntza ofiziala eta/edo foru zuzenbidea baloratzen duten lurralde eremuetan aurkezten direnei, dagokion aukerako probarako dei eginen zaie edo bere garaian aurkeztutako egiaztagiriaren puntuazioa gehituko zaie.
9. Izendapena.
Izangaien kopurua ez da izanen lurralde eremu bakoitzean deitutako lanpostuena baino handiagoa; behin egiaztatu ondoren deialdiaren laugarren oinarriko baldintzak eta oinarri orokorretako zazpigarren oinarrikoak betetzen dituztela, karrerako funtzionario izendatuko dituzte Justizia Ministerioaren aginduaren bidez. Agindu hori Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia erkidego eskudunetako aldizkarietan argitaratuko da.
Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoa nazio mailakoa dela kontuan hartuta, karrerako funtzionarioak izendatu behar direnean lurralde eremu bakoitzerako zerrenda bi osatuko dira. Zerrenda horietako batean hautapen prozesuko guztiendako faseetan eta nahitaezkoetan lortutako puntuazioak jasoko dira, eta bestean bereziki jasoko da autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialaren proban eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari eta zuzenbide zibil bereziari buruzko proban lortu den puntuazioa.
10. Azken araua.
Hautapen prozesu honi ondoko arauak aplikatuko zaizkio: Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa; abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretua, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onesten duena; martxoaren 22ko 196/2015 Errege Dekretua, 2015eko lan publikoaren eskaintza onesten duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua; urriaren 14ko JUS/2170/2015 Agindua (urriaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), Justizia Administrazioko funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko hautapen prozesuak arautuko dituzten Oinarri Orokorrak ezartzen dituena; eta deialdia egiten duen agindu honetan xedatutakoa.
Modu osagarrian, deialdian ezartzen ez den guztirako, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen Testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan eta arloari buruzko indarreko gainerako arauetan xedatutakoa aplikatuko da.
Deialdi honen eta haren ondoriozko egintza administratiboen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke Justiziako ministroari zuzendua, hilabeteko epean, deialdia argitaratzen denetik zenbatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, bi hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatuta, administrazioarekiko auzietarako epaitegi zentraletan. Horrela dago xedatuta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean. Berraztertzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da Administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi edo ustezko ezespena gertatu arte.
Halaber, Justiziako Estatu Idazkaritzak epaimahaiaren ebazpenak berrikusi ahal izanen ditu, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren arabera.
Madrilen, 2015eko abenduaren 1ean.–Justiziako ministroa, eskuordeturik (apirilaren 16ko JUS/696/2015 Agindua), Justiziako Estatu-idazkaria, Carmen Sánchez-Cortés Martín.
ERANSKINEN AURKIBIDEA
I. ERANSKINA.–Hautapen prozesuaren deskripzioa.
–I-A. Oposizioaldia.
–I-B. Lehiaketaldia.
–I-C. Autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilaren ezagutza ebaluatzea.
II. ERANSKINA.–Epaimahaiak.
III. ERANSKINA.–Eskabidea betetzeko jarraibideak.
IV. ERANSKINA.–Zinpeko aitorpenerako eredua.
I. ERANSKINA
Hautapen prozesuaren deskripzioa
–I-A. Oposizioaldia.
1. Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian.
1.1. Lehen ariketa. Bi proba izanen ditu, biak nahitaezkoak eta baztertzaileak; egun eta ordu berean eginen dira azterketa egoitza guztietan, azterketa ekitaldi bakar batean, bata bestearen atzetik.
1.1.1. Lehen proba, teorikoa, idatzizkoa eta baztertzailea, test motako galdera-sorta izanen da, urriaren 14ko JUS/2171/2015 Aginduan (urriaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) txanda irekirako zehaztutako programako gaiei buruzkoa. 50 galderaz osatuko da. Galdera bakoitzak lau erantzun izanen ditu eta bakarra izanen da zuzena.
Probak 40 minutu iraunen du.
0tik 100 puntura bitarte kalifikatuko da.
Erantzun zuzen bakoitzeko 2 puntu emanen dira; erantzun oker bakoitzeko 0,50 puntu kenduko dira; erantzun gabeko galderengatik ez da punturik emanen.
Izangai bakoitzak lortutako puntuazioa erantzun zuzenen kopuruaren batuketa izanen da, behin erantzun okerrengatiko kenketa egin ondoren.
Epaimahaiak proposatutako galdera-sortak 52 galdera izanen ditu, lehendabiziko 50ak arruntak eta ebaluatzekoak eta azken biak erreserbakoak. Azterketa egin ondoren, epaimahaiak galdera arrunt bat edo bi baliogabetu behar izanez gero, erabaki horretan bertan ezarriko du erreserbetako horietatik zein ebaluatuko dituen baliogabetuen ordez, hurrenkera horretan.
Aurkeztu diren izangaien kopurua eta horien jakite maila kontuan hartuta, lurralde bakoitzean ariketa honetan lortu beharreko gutxieneko puntuazioa zein izanen den erabakiko du epaimahaiak eta erabaki hori jendaurrean jarriko du. Edonola ere, gutxienez 50 puntu beharko dira. Gutxieneko puntu kopuru hori lortzen ez duten oposiziogileek ez dute ariketa gaindituko, eta ez zaie deituko oposizioaren bigarren ariketa egiteko.
1.1.2. Bigarren proba. Praktikoa, idatzia eta baztertzailea. Epaimahaiak planteatuko duen kasu praktiko baten gaineko test moduko 10 galdera erantzun beharko dira.
Probak 20 minutu iraunen du eta zerotik berrogeira bitarte baloratuko da. Lau puntu emanen dira zuzen erantzundako galdera bakoitzeko. Gaizki erantzundako galdera bakoitzarengatik puntu bat kenduko da, eta erantzun gabekoengatik 0,50 puntu. Proba gainditzeko, 20 puntu beharko dira gutxienez. Gutxieneko puntuazio hori erdiesten ez duten oposiziogileei ez-gai kalifikazioa emanen zaie, eta ez zaie deialdirik luzatuko bigarren ariketarako.
Epaimahaik proposatutako galdetegian 11 galdera izanen dira, 10 arruntak eta bat erreserbakoa, eta arruntetako bat baliogabetzen bada, epaimahaiak baliogabetzeko erabakian berean ezarriko du erreserbakoari emanen zaiola puntuazioa.
1.2. Bigarren ariketa. Epaimahaiak zehaztutako aurkezpen baldintzak dituen Microsoft Word-eko testu bat erreproduzitu beharko da ordenagailu edo testu prozesadore batean.
Bigarren ariketa egun eta ordu berean eginen da azterketarako egoitza guztietan. Nolanahi ere, kalifikazio epaimahaiak txanda bat baino gehiago ezarri ahal ditu egun berean edo egun gehiagotan jarraian, beharrezkoa den azterketa egoitzetan, behar diren bitarteko informatikoez hornituta dauden ikasgelen kopuruaren arabera.
Ariketa honek 15 minutu iraunen du, eta zerotik hirurogeira bitarte puntuatuko da.
Bi alderdi baloratuko dira: abiadura eta formatua: “Abiadura” kontzeptuan testua transkribatzean egindako sakaldi gordinak baloratuko dira, bai eta akatsak eta omisioak ere, azken hauek sakaldien kopuruari kenduko zaizkio eta horrela aterako da sakaldi garbien kopurua. “Formatua” kontzeptuan epaimahaiak ezarritako dokumentuaren konposizio eta aurkezpen elementuak baloratuko dira. Ariketa egin aurretik, transkribitzeko hautatutako testuaren zailtasuna eta ezaugarriak kontuan harturik, epaimahai bakarrak Justizia Ministerioaren web orrian emanen du argitara zuzentzeko erabiliko den baremoa, eta bertan zehaztuko du “abiadura” kontzeptuan akats edo omisioengatik ezarriko diren penalizazioak, bai eta aprobatzeko onartuko diren gehieneko akats edo omisio kopurua ere, sakaldi guztiekiko. Era berean, “formatu” kontzeptuan baloratzen ahalko diren elementuak zehaztuko dira eta haietako bakoitzari emanen zaion puntuazioa.
Azterketa egin ondoren, izangaien kopurua eta horien jakite maila kontuan hartuta, epaimahaiak erabakiko du zein izanen den lurralde bakoitzean bigarren ariketa gainditzeko baloratu beharreko bi kontzeptuetako bakoitzean lortu beharreko gutxieneko puntuazioa. Puntuazio hori ez da inoiz izanen 30etik beherakoa, bi kontzeptuak batuta.
1.3. Oposizioaldiko kalifikazioa ariketa bakoitzean lorturiko kalifikazioen batura izanen da.
1.4. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan aurkezten diren izangaiek ariketa horietako edozeinetan lortzen badute aurreko lerrokadetan aurreikusitako gehieneko notaren %60ko puntuazioa edo handiagoa, nota hori gorde eginen zaie hurrengo deialdirako, betiere gaiak, ariketak eta kalifikatzeko modua berdin-berdinak badira.
I-B.–Lehiaketaldia.
Oposizioaldiko bi ariketak gainditzen dituzten oposiziogileak baizik ez dira pasatuko lehiaketaldira, non merezimendu hauek baloratuko baitira:
–Lehiaketaldirako baremoa:
A) Titulu eta gradu akademikoak, Espainiako hezkuntza sisteman sartutakoak badira.
Zuzenbideko doktoretza: 14 puntu.
Zuzenbidea ez bestelako doktoretzak: 12 puntu.
Zuzenbideko lizentzia: 10 puntu.
bestelako lizentzia eta masterrak: 9 puntu.
Zuzenbideko gradua: 8 puntu.
Zuzenbideaz bestelako graduak: 7 puntu.
Zuzenbideko lizentziaren lehendabiziko hiru kurtsoak, osorik: 6 puntu.
Beste diploma batzuk: 5 puntu.
Atal honetan 14 puntu lortzen ahal dira, gehienez ere.
B) Historial profesionala.
B-1) Prestakuntza ikastaroak, azken bost urteetan eta deialdi honetan eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte jaso eta frogatutakoak, eduki juridikoarekin, Justizia Ministerioak edi autonomia erkidegoetako organo eskudunek deitu, eman edo homologatutakoak.
Ordu kopururik ageri ez bada edo ikastorduak 10 baino gutxiago badira, ikastaroak, ziurtagiriak edo diplomak ez dira baloratuko, ez eta aprobetxamendua frogatzen ez dutenak ere. Espainiako hezkuntza sistemako irakaskuntzen parte diren ikastaroka ere ez dira baloratuko, ez eta baremo honetako A atalean baloratzeko modukoak diren tituluak lortzeko egiten direnak ere. Hautapen prozesuetan parte hartzeak eragindako ikastaroak eta jardunaldi, sinposio, mintegi eta antzekoetan parte hartzeko diplomak ere ez dira baloratuko.
11 ordutik 29 ordura bitarteko ikastaroak: 3 puntu.
30 ordutik 59 ordura bitarteko ikastaroak: 5 puntu.
60 orduko edo gehiagoko ikastaroak: 8 puntu.
B.2) Informatikako prestakuntza ikastaroak, azken bost urteetan Justizia Ministerioak, Administrazio Publikoaren Institutu Nazionalak edo autonomia erkidegoetako prestakuntzako organo eskudunek deitu, eman edo homologatutakoak, edo bestelako sustatzaileek, Enplegurako Prestakuntza Akordioaren esparruaren barrenean (Administrazio Publikoetako Enplegurako Prestakuntzako IV. Akordioa).
Eduki bera edo antzekoa duten ikastaroak behin bakarrik baloratuko dira. Ordu kopururik ageri ez bada edo ikastorduak 10 baino gutxiago badira, ikastaroak ez dira baloratuko, ez eta aprobetxamenduaren berri ematen ez dutenak ere.
11 ordutik 29 ordura bitarteko ikastaroak: puntu bat.
30 ordutik 59 ordura bitarteko ikastaroak: 3 puntu.
60 orduko edo gehiagoko ikastaroak: 4 puntu.
B ataleko gehieneko puntuazioa 12 puntukoa izanen da: 8 puntu, “ezagutza juridikoak” B-1 atalean, eta 4 puntu “ezagutza informatikoak” B-2 atalean.
C) Atzerriko hizkuntzak jakitea.
Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan jasota dauden tituluak baizik ez dira baloratuko: B1 edo B2 mailako ezagutzak (erabiltzaile independentea): 3 puntu; eta C1 edo C2 mailako ezagutzak (erabiltzaile trebea): 5 puntu. Oinarrizko mailako ezagutzak ez dira baloratuko.
Kontzeptu horren puntuazioa 8 puntukoa izanen da gehienez.
D) Lan egin izana titular gisa edo bitarteko gisa Justizia Administrazioko kidegoetan edo beste administrazio publiko batzuetako kidegoetan, edo lan-kontratudun gisa (gehienez ere 26 puntu).
–Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan (lehen Justiziako Administrazioko Laguntzaileen Kidegoa zena) bitarteko edo ordezko langile gisa edo Laguntza Judizialeko Kidegoan (lehen Justiziako Administrazioko Agenteen Kidegoa zena) titular edo bitarteko langile gisa egindako hilabete oso bakoitzarengatik: 0.25 puntu.
–Justizia Administrazioaren zerbitzuan gainerako kidego edo eskala orokorretan, Justizia Administrazioaren legelarietan (idazkari judizialen kidego zena) eta epaile edo fiskalen Kidegoan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0.20 puntu.
–Beste administrazio publiko batzuetako kidegoetan edo lan-kontratudun gisa zerbitzuan egindako hilabete bakoitzarengatik: 0.15 puntu.
Hilabetetik beherako aldiak ez dira kontatuko, baina bat baino gehgo baldin badira kidego berean emandakoen batuketa eginen da, eta hilabetetik beherako zati bakarra baztertu eginen da.
I-C.–Autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilaren ezagutza ebaluatzea.
1.–Autonomia erkidegoetako berezko hizkuntza ofizialak jakitea.
Berezko hizkuntza ofiziala duten autonomia erkidegoei dagozkien lurralde eremuetara aurkezten diren oposiziogileen kasuan, parte hartzeko eskabidean hala adieraziz gero, oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatuta eta prozesua gainditu eta lanpostua lortzen duten izangaien zerrendak prestatu ondoren, autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen jakite maila baloratzeari ekingo zaio. Horretarako, kasuan kasuko autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialaren jakite maila ebaluatuko da, aurkeztutako ziurtagiriak baloratuz edo jakite maila neurtzeko eginen den proba baten bidez.
Autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialaren jakite mailari dagokion puntuazioa kasuan kasuko autonomia erkidegoaren eremuan aplikatuko da, bakar-bakarrik, izangaiak aukeratutako lurralde eremuaren barrenean prozesua gainditzen duten izangaien zerrendaren hurrenkera finkatzeko. Hortaz, puntuazio hori nahitaez egin beharreko gainerako ariketetan lortzen den puntuaziotik aparte agertuko da.
18 puntu emanen dira gehienez, izangaiak erakusten duen jakite mailaren arabera. Balorazio irizpide hauek erabiliko dira:
Kataluniako Autonomia Erkidegoan:
Katalanaren ezagutza ebaluatu eta egiaztatzeari buruzko maiatzaren 29ko 152/2001 Dekretua aldatu zuen urtarrilaren 7ko 3/2014 Dekretuarekin (2014ko 6536. DOGC, urtarrilaren 9koa) eta hizkera juridikoaren ezagutzaren (J maila) egiaztagiriari buruzko abenduaren 30eko 180/2014 Dekretuarekin bat (2014ko 6780. DOGC, abenduaren 31koa), katalanaren ahozko eta idatzizko ezagutzagatik eta hizkera juridikoaren ezagutzagatik (J maila), Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren ziurtagiriaren bidez eta Ikasketa Juridikoen eta Prestakuntza Espezializatuaren zentroak edo baliokideek behar den bezala frogatuta, 18 puntu bitarte emanen dira, frogatutako ezagutza mailaren arabera, honela:
1. B2 mailako ziurtagiria (2014ko urtarrilera arte, B maila) edo titulu homologatuak: sei puntu.
2. C1 mailako ziurtagiria (2014ko urtarrilera arte, C maila) edo titulu homologatuak: hamabi puntu.
3. C2 mailako ziurtagiria (2014ko urtarrilera arte, D maila) edo titulu homologatuak: hamazortzi puntu.
4. J mailako hizkera juridikoaren ezagutzaren ziurtagiria: hamazortzi puntu.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan:
Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzari buruzko ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan ezarritakoarekin bat,
2. hizkuntz eskakizuna: sei puntu.
3. hizkuntz eskakizuna: hamabi puntu.
4. hizkuntz eskakizuna: hamazortzi puntu.
Nafarroako Foru Komunitatean:
Nafarroako Foru Komunitatean, abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5. artikuluan ezartzen diren eremu euskaldunean eta mistoan, ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuan (2009ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 3koa) eta irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa) ezarritakoari jarraikiz, euskararen ahozko eta idatzizko ezagutzagatik, maila bakoitza gainditu izana behar bezala frogatuta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak edo baliokideak emandako ziurtagiriaren bidez, gehienez ere, eta ondorio hauetarako soilik, gehienez ere 18 puntu emanen dira, frogatutako ezagutza mailaren arabera, honela:
1. 3. mailako ziurtagiria edo baliokidea: 6 puntu.
2. 4. mailako ziurtagiria edo baliokidea: 12 puntu.
3. 5. mailako ziurtagiria edo baliokidea: 18 puntu.
Valentziako Autonomia Erkidegoaren eremuan:
Oinarrizko mailako ziurtagiria: sei puntu.
Erdi mailako ziurtagiria: hamabi puntu.
Goi mailako ziurtagiria: hamazortzi puntu.
Valentzieraren ezagutza agiri bidez frogatzeko, Junta Calificadora de Coneixements del Valencià erakundeak eman edo homologatutako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
2.–Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruzko ezagutzaren ebaluazioa.
Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan parte hartzen duten izangaien kasuan, parte hartzeko eskabidean hala adieraziz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil foralari edo bereziari buruz dakitena ebaluatuko da, aurreko atalean adierazi den modu berean eta ondorio berberak izanen direla. Atal honetan sei puntu emanen dira gehienez. Puntuazio hori nahitaez egin beharreko gainerako ariketan lortzen den puntuaziotik aparte agertuko da eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan izangaien hurrenkera ezartzeko balioko du, bakar-bakarrik.
Balorazio irizpideak:
A) Ezagutza hori egiaztagirien bidez frogatzea aukeratzen duten oposiziogileen kasuan, hauek onartuko dira:
1. Zuzenbideko lizentziatura, irakasgai hauek egin baditu:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil forala eta autonomikoa.
–I. UD, 1953ko plana: 90 ordu.
–II. UD, 1998ko Plana: 60 ordu.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila 1.
–I. UD, 1993ko plana: 30 ordu.
2. Zuzenbideko gradua, irakasgaietako bat Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil eta autonomikoa izan bada (6 kreditu).
3. Masterra Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil foralaren eta autonomikoaren arloan: 540 ordu (54 kreditu).
4. Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruzko espezializazio diploma (presentziala):
–220 ordu (22 kreditu).
5. Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibilari buruzko espezializazio diploma (on line): 210 ordu (21 kreditu).
6. Zuzenbideko doktoretza: (Gutxienez 60 ordu: 6 kreditu).
a) Zuzenbideko doktore titulua, tesia Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruz egin badu.
b) Zuzenbideko doktoretza ikastaroak Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruz.
B) Azterketa egitea hautatzen duten oposizio-egileen kasuan, test motako 40 galdera erantzun beharko dituzte, lau erantzunen artean zuzen bakarra aukeratuz.
Zuzen erantzundako galderek puntu bana jasoko dute. Oker erantzundakoek edo erantzun gabekoek ez dute punturik jasoko. Ekitaldia gainditzeko 20 puntu lortu behar dira gutxienez.
Galderak gai hauei buruzkoak izanen dira:
AZTERKETARAKO GAI ZERRENDA
1. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena Foru Zuzenbide Zibilaren arloan. Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibil Foralari buruzko legeak. Zuzenbide Zibil Foralaren iturriak; iturrien sistema, ordezko zuzenbidea. Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibil Foralaren legeen izaera.
2. Bizkaiko Foru Zibila. Lurralde-eremua eta pertsona-eremua: Infantzoiak eta hiriak. Bizkaitar forudunak eta forugabeak. Bizkaitarren betebeharrak. Bizkaitar forugabeen eskubideak. Bizkaian bizi diren atzerritarren nazionalitatea eta auzotasuna. Legeen arteko gatazkak, irizpideak.
3. Bizkaiko Foru Zibila. Tronkalitatea: Definizioa. Tronkalitatearen eskubideak eta betebeharrak. Auzotasun zibila eta tronkalitatea. Foru saka: lehentasunezko eskurapena, eraginpeko ondasunak, deiak eta tasazioa; “Saka”, noiz den bidezkoa.
4. Bizkaiko Foru Zibila. Nahitaezko oinordekotza: senipartea eta senipartedunak, bereiztea. Tronkaledunen eskubideak, oinordetzaren hurrenkera. Abintestato oinordetza: oinordetzaren hurrenkera. Testamentu bidezko oinordetza: Euskal foru zuzenbide zibilak testamentua egiteko berezkoak dituen moduak. Testamentua egiteko boterea.
5. Bizkaiko Foru Zibila. Ezkontzaren araubide ekonomikoa: ezarpena eta aldaketa. Ordezko lege araubidea eta hura zehazteko arauak. Foru komunikazioa, sorrera, finkapena eta bukaera. Foru komunikazioa, bukatzeko arrazoia. Ezkontzako ondasun konstanteen administrazioa eta erabilera. Araubide ekonomikoaren iraungipena.
6. Arabako Foru Zibila. Lurralde-eremua eta pertsona-eremua. Aialako oinordetza-araubidea, “gozamen-eskubide boteretsua’’.
7. Gipuzkoako Foru Zibila. Lurralde-eremua, pertsona-eremua eta jardute-eremua. Oinordekotzak; baserriaren oinordekotzaren hurrenkera heriotza kasuetan.
II. ERANSKINA
Epaimahaiak
Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoa, barne igoeraren bidezko sarrera
Epaimahai bakarra
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | Francisco Javier Martínez Derquí Magistratua |
Epaimahaiko kideak | María Teresa Fernández Molina Justizia Administrazioko legelaria |
Ana Esther Sánchez García Justizia Administrazioko legelaria | |
Francisco Javier Pérez Prosa Justizia Ministerioan aritzen den C1 azpitaldeko funtzionarioa | |
Borja Vilchez Vilchez Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Raquel Martín Algaba Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | María Belén Rúas Álvarez Justizia Ministerioan aritzen den C1 azpitaldeko funtzionarioa |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Elena O’Connor Oliveros Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Rafael Lozano Terrazas Justizia Administrazioko legelaria |
Mª Luisa Hernández Abascal Justizia Administrazioko legelaria | |
Mercedes Álvarez Álvarez Justizia Ministerioan aritzen den A2 azpitaldeko funtzionarioa | |
Angel Arroyo Riojo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Juan Carlos Valenciano Matanzo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Jesús Martos Maldonado Justizia Ministerioan aritzen den A2 azpitaldeko funtzionarioa |
Andaluziako epaimahai delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | Luis Alfredo de Diego Díez Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Luis Mohedas López Justizia Administrazioko legelaria |
Juan Dionisio Curado Dana Justizia Administrazioko legelaria | |
Carlota Muñoz Luna Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
José Antonio Aranda Díaz Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Águila Fernández Domínguez Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Rosario Salas Vidal Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Andrés Palacios Martínez Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Josefa María Picamill Vela Justizia Administrazioko legelaria |
César Ojeda Sánchez Justizia Administrazioko legelaria | |
Macarena Arjona Reina Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Carmen López Aneas Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Cristina Cantero Garfia Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Lourdes Vázquez Valiente Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Kanarietako epaimahai delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | Jesús Ángel Suárez Ramos Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Rosa Mª Toribio Viñuela Justizia Administrazioko legelaria |
Mª Luisa de la Puente Arrate Justizia Administrazioko legelaria | |
Alicia Martínez Martínez Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Carlos Carneros Ladrón de Guevara Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Marta Fernández Alonso Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Delia Melián Aguiar Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Carlos Augusto García Von Ischott Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Victor Manuel Martínez López Justizia Administrazioko legelaria |
Modesta Villalobos Vega Justizia Administrazioko legelaria | |
José Carlos Reyes Arencibia Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Rubén Gómez Felipe Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Almudena Sánchez Collado Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Celia Naranjo García Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Kataluniako epaimahai delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | Gloria Pérez Padilla Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Pilar Vives Requena Justizia Administrazioko legelaria |
Alberto Martínez Casado Justizia Administrazioko legelaria | |
Montserrat Lasso Sabate Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Llorenç Núñez Calle Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Mª Angeles Pastor Caballero Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Montserrat Reverter Masía Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Berta Pellicer Ortíz Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Arturo Andrés Santos Justizia Administrazioko legelaria |
Ana Eisman Curto Justizia Administrazioko legelaria | |
Sonia Noguera Otero Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Joan Plantada Sagrera Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Emma Real Fernández Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Begoña Cardiel Giménez Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Madrileko Erkidegoko Epaimahai Delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | Mª José Lorena Ochoa Vizcaíno Magistratua |
Epaimahaiko kideak | José Gayo Idoate Justizia Administrazioko legelaria |
Teresa Sánchez Núñez Justizia Administrazioko legelaria | |
Susana Suárez San Martín Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Mercedes Cerezo García Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Mª Jesús Cirugeda Delgado Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Juan López Sánchez Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa. |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Fernando Diego Fernández Olmedo Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Victorio de Elena Murillo Justizia Administrazioko legelaria |
Rosario Negredo del Cerro Justizia Administrazioko legelaria | |
Paula Soria Comba Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Bernardo Prieto Huerga Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Iría Pérez Devesa Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Encarna Pardo Rosillo Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa. |
Valentziako Erkidegoko Epaimahai Delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | M.ª José Boix Fluxá Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Evaristo José García Sánchez Justizia Administrazioko legelaria |
Ángel Martínez Lozano Justizia Administrazioko legelaria | |
Mª Luisa Romance Villalba Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Inmaculada Casanova Lafarga Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Amparo Rodrigo Fora Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Basilio Fernández Manteca Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Laura Cristina Morell Aldama Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Verónica Evangelio Morato Justizia Administrazioko legelaria |
Isabel Manglano Die Justizia Administrazioko legelaria | |
Alberto Navarro Bustamante Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Rafaela Alcalá Sapena Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Rafael López Martí Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Jose Ramón Carrión Sales Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa. |
Nafarroako epaimahai delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | Emilio Labella Osés Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Aranzazu Chocarro Ucar Justizia Administrazioko legelaria |
Elena Mª Daniel del Valle Justizia Administrazioko legelaria | |
José Ángel Ros Nestares Foru Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa | |
Florentino Torquemada Antón Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
M.ª Dolores Almagro Zafra Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Ángel Javier Carrica Arrese Foru Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | María Alemán Ezcarai Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Sara Otero del Amo Justizia Administrazioko legelaria |
Maite Arenaza Sarasola Justizia Administrazioko legelaria | |
Silvia Iriguibel Aguadero Foru Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa | |
Belén Chamosa Porto Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Francisco Javier Alfaro Ruiz Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Francisco Javier Izquierdo Lezaun Foru Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa |
Euskal Autonomia Erkidegoko epaimahai delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | Elena Cabero Montero Magistratua |
Epaimahaiko kideak | M.ª Jesús Arizaga Ziordia Justizia Administrazioko legelaria |
Visitación Fernández Gómez de Cadiñanos Justizia Administrazioko legelaria | |
Ion Andoni Porturas Izaguirre Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Isabel Bizcarra Encuentra Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Blanca Jiménez Gaviria Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Jesús Navarro Medina Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Beatriz Eva Román Gobernado Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Jesús Sevillano Hernández Justizia Administrazioko legelaria |
Concepción Urbieta Laviada Justizia Administrazioko legelaria | |
Marian Esteban Martínez Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Elena Durana Vegas Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Teresa Hervias Hervias Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Marian Arin Arrieta Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa. |
Errioxako Epaimahai Delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | Santiago Herraiz España Fiskal tenientea |
Epaimahaiko kideak | José Miguel de Frutos Vinuesa Justizia Administrazioko legelaria |
Mª Belen García Loizaga Justizia Administrazioko legelaria | |
María Nieves Palacios Martinez Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Pilar Monge Siciliar Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Elisa Gallego Porcel Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | Almudena Vázquez Aransay Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Ulpiano González López Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Mª Asunción González Elias Justizia Administrazioko legelaria |
Mª José Miranda Sainz Justizia Administrazioko legelaria | |
María Guadalupe Molina Carazo Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Isabel Delgado Ortega Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Juan Carlos Giménez Martínez Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa | |
Idazkaria | María Isabel Ruiz Martínez Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Albaceteko Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Luis Miguel Fresneda Fresneda |
Ordezkoa | Francisco Leonardo García Alfaro |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Ángel Garrido Paños |
María Victoria Navarro Vázquez | |
Cristina Castilla Yáñez | |
Ordezkoak | Manuela Romero Sánchez |
Rufina Gómez Segovia | |
Antonino Motos González | |
Caceresko Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Diego Plata Pedrazo |
Ordezkoa | José Ignacio Cercas Sánchez |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Virginia López Izquierdo |
Teresa Granado Rico | |
Francisco Sabido Martín | |
Ordezkoak | Ramón Cobián Prieto |
María del Carmen Manzano Martín-Javato | |
María Ángeles Santillana Floriano | |
Ceutako Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Víctor Rodríguez Sendon |
Ordezkoa | María del Rosario Jiménez Lechuga |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Antonio Jesús Escalante García |
Rosario Giménez Martí | |
Marta Iglesias Linde | |
Ordezkoak | Francisco Chicón Córdoba |
Jorge Oliva Velasco | |
Pedro Carlos Garrido Matas | |
Melillako Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Mª Gloria Márquez Manzano |
Ordezkoa | Josefina Miralles Santos |
UNITATEKO KIDEA | |
Titularrak | Ángeles Agulló Suárez |
José Antonio Aniado del Moral | |
Milagros Sánchez Marín | |
Ordezkoak | Encarnación Leal Vázquez |
Manuel Roberto González Lamigueiro | |
Fernando Anselmo Caño Blázquez | |
Murtziako Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Julia García de la Calzada |
Ordezkoa | Felipe García Martínez |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Carmen González Marín |
María Lorca Sánchez | |
Juan Antonio Alcaraz Úbeda | |
Ordezkoak | Miguel Ángel Giménez Belmonte |
Isabel María Villa Bernabé | |
Mariano Soriano de Liras | |
Tenerifeko Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Matilde Valentín Fernández |
Ordezkoa | Asunción Pino Jiménez Marrero |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Pilar Candelaria Hernández Cabrera |
José María Yanes González | |
Ana Isabel Martín Leyva | |
Ordezkoak | Luisa María Amelia Guimerá Ravina |
Rosario Fátima Fernández Taviel de Andrade | |
María del Carmen Bujalance Jiménez | |
Balear Uharteetako Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Mª Victoria Torres García-Lomas |
Ordezkoa | Joana María Collado García |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Mª del Carmen Rodríguez Martín |
María Luisa Tolivia Sánchez | |
Francisco Javier Barba Martín | |
Ordezkoak | Josep Antoni Coll Pons |
Rosá María Morales Cerdá | |
Martín Guillén Mestre | |
Valladolideko Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Arturo López Sacristán |
Ordezkoa | Juan Ibares Hernández |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Pedro Antonio Rodríguez Moreda |
Libertad Sánchez Martín | |
Asunción Trueba Ruiz | |
Ordezkoak | Jorge Carcedo Moldón |
Concepción Carranza García | |
Isabel Perales Teurlais | |
III. ERANSKINA
Onartzeko eskabideak betetzeko jarraibideak
Irakurri arreta handiz eta bete hurrengo jarraibideak.
Oso garrantzitsua. Inprimaki hauek dohainik jaisten dira deialdian adierazten diren web orrietatik eta zenbaki bana dute. Ez erabili fotokopiarik, litekeena da ez onartzea.
Jarraibide orokorrak
–Idaztean erabili soilik boligrafo beltza edo urdina, eta idatzi zerbait gogor eta lauaren gainean, inprenta motako letra larriekin.
–Ahal dela, ez egin zuzenketarik, ezabatzerik edo urraturik.
–Ez ahaztu eskabidea sinatu behar duzula, dagokion laukian.
Jarraibide bereziak
–15. eta 16. laukitxoak. Adierazi kidegoa, kasua bada, espezialitatea, eta kodea, deialdian aipatzen direnak.
–20. laukitxoa. Adierazi zein probintziatan egin nahi duzun azterketa, deialdiaren aginduan aipatzen direnen artean, eta haren kodea.
–Desgaitasuna duten izangaiak. Erreserbako txandan aurkeztu nahiz ez, desgaitasun maila adierazi beharko dute, organo eskudunaren irizpenaren araberakoa, 21. laukitxoan, eta, kasua bada, 23. laukitxoan adieraziko dute zein egokitzapen behar duten, horren premiari buruzko txostena erantsita. Horrez gain, erreserbako txanda aukeratzen dutenek “desgaitasuna dutenentzako erreserba” dioen 22. laukitxoan X bat idatziz adieraziko dute.
–Autonomia erkidegoetako hizkuntzei eta foru zuzenbideari buruzko aukerako probak. Deialdietan aurreikusirik baldin badago, azterketa egin nahi dutenek “eginen du” idatziko dute kasuan kasuko laukitxoan; ezagutza agiri bidez frogatu nahi dutenek “agiri bidez” idatziko dute; eta, azkenik, bi sistemak aukeratzen dituztenek, deialdian ezarrita dagoen moduan, “agiri bidez eta eginen du” idatziko dute.
Tasak ordaintzeko eta inprimakia aurkezteko jarraibideak
–”Zenbatekoa” dioen laukian azterketa eskubideen zenbatekoa adierazi, deialdian jasota dagoena, autolikidaziorako inprimakia baita.
–Eskabide hau, jatorrizkoa eta bi kopia, tributuen diru-bilketarako entitate laguntzailea den edozein banku, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibatan aurkeztu. (ez da beharrezkoa konturik izatea irekita bertan).
–Entitate laguntzaileak “interesatuarentzako alea” (ordainketaren ziurtagiria) eta “administrazioarentzako alea” itzuli behar dizkizu, behar bezala zigilatuta
–Eskabide honen “administrazioarentzako alea” deialdian aipatzen diren erregistroetako batean aurkeztu beharko da, eta bertan “interesatuarentzako alea” zigilatu beharko dute. Erregistroko zigilu hori aurekztu izanaren frogagiria izanen da.
–Atzerrian aurekztutako eskabideak dagozkien ordezkaritza diplomatiko edo kontsularren bidez tramitatzen ahalko dira. Horiei deialdian adierazten den kontuan azterketa eskubideen zenbatekoa ordaindu izanaren bankuko frogagiria erantsi beharko zaie.
IV. ERANSKINA
.................. jaunak/andreak (helbidea: ................................................................; adina: ....................; nortasun agiri nazionalaren zenbakia: ..................) zin edo agindu egiten dut, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario izenda nazaten, ez nautela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi, ez nagoela desgaitua eginkizun publikoetan aritzeko, eta ez dudala lege-xedapenetan ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasun kausarik.
.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Adierazpenaren egilea,
Iragarkiaren kodea: E1517358
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
