5. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

JUS/2684/2015 Agindua, abenduaren 1ekoa, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan sarrera irekiko sistema orokorren bidez sartzeko hautapen prozesurako deialdia egiten duena

2015eko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen martxoaren 22ko 196/2015 Errege Dekretuan xedatutakoa betez, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile beharrei aurre egiteko.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onesten duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan esleituriko eskumenak erabiliz eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren VI. liburuan aipatzen diren Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautapen prozesuak arautzeko oinarri orokorrak ezarri dituen urriaren 14ko JUS/2170/2015 Aginduaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena egin ondoren, Ministerio honek Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegora sartzeko hautapen prozesurako deialdia egitea erabaki du.

Deialdi honetan kontuan hartuko da, lan publikoa eskuratzeari dagokionez, emakumeen eta gizonen arteko tratu berdintasunaren printzipioa, Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluarekin, Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuarekin eta Gizonen eta Emakumeen Egiazko Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat etorriz, eta Ministroen Kontseiluak 2015eko azaroaren 20an hartutako erabakia betetzeko, horren bidez Estatuko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde publikoetako emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako II. Plana onetsi baitzen. Halaber, honako hauek kontuan hartuta garatuko da:

OINARRI OROKORRAK

Deialdi hau arautzen duten oinarri orokorrak urriaren 14ko JUS/2170/2015 Aginduan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) ezarri direnak izanen dira.

BERARIAZKO OINARRIAK

1. Lanpostuen deskribapena.

1.1. Sarrera libreko hautapen prozesuetarako dei egiten da, 376 lanpostu betetzeko, martxoaren 22ko 196/2015 Errege Dekretuaren II. eranskinean, Justizia Administrazioaren Langileei buruzko atalean, jasotakoetatik, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan (kidego kodea: 020); lanpostuak oposizio bidez beteko dira, eta hauxe da lurralde banaketa:

LURRALDE EREMUA

SISTEMA
OROKORRA

GAITASUNA DUTEN
PERTSONENTZAKO ERRESERBA

Andaluzia

6

-

Kanariak

46

2

Katalunia

79

5

Valentziako Erkidegoa

35

2

Madril

81

5

Nafarroa

6

-

Euskal Autonomia Erkidegoa

42

2

Errioxa

5

-

Justizia Ministerioa

57

3

GUZTIRA

357

19

1.2. Deialdiko lanpostu guztietatik 19 erreserbatuko dira (1.1 puntuan agertu den lurralde banaketarekin), legez ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonek betetzeko, baldin eta hautaprobak gainditu eta frogatzen badute aipatu desgaitasun maila dutela eta maila hori Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoari dagozkion eginkizunekin bateratzen ahal dela.

%33tik gorako desgaitasuna duten pertsonatzat joko dira, abenduaren 1eko 1414/2006 Errege Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haiek gizarteratzeari buruzko lege orokorraren testu bategina onesten duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren ondorioetarako desgaitasuna duen pertsona nor den zehazten du), ezintasun iraunkor osoko, absolutuko edo baliaezintasun handiko pentsioa aitorturik duten Gizarte Segurantzako pentsiodunak, eta zerbitzurako ezintasun iraunkorragatiko edo baliaezintasuneko erretiro pentsioa aitorturik duten klase pasiboetako pentsiodunak.

Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanposturen bat bete gabe geratzen bada, ez zaie gehituko sarrera orokorreko lanpostuei.

Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba kupoa aukeratzen duten izangaiek ezin izanen dute parte hartu sistema orokorreko gainerako lanpostuetarako.

1.3. Izangaiek lurralde eremu bakar batean parte hartu ahal izanen dute, eta, prozesua gainditzen badute, nahitaez hartuko dute destinoa lurralde eremu horretan. Lurralde eremu batean bete gabe geratzen diren lanpostuak ezin izanen zaizkie metatu beste lurralde eremu bateko lanpostuei.

1.4. Deialdiaren oinarri hauek aldi berean argitaratuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak eskaini diren autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Aldi berean argitaratzerik ez badago, agindu honetan ezarritako mugaegun eta epe guztiak Estatuko Aldizkari Ofizialeko argitalpen egunetik aurrera kontatuko dira.

2. Hautapen prozesua.

2.1. Hautapen prozesua oposizio sistemaren bidez eginen da. Ariketak, balorazioak eta puntuazioak I-A eranskinean zehaztuta daude.

2.2. Berdinketa gertatuz gero, puntuazio ordena honela ezarriko da: lehen ariketako notak izanen du lehentasuna, eta, berdinketak jarraituz gero, lehen abizenaren lehen letrak izanen du lehentasuna, “J” letratik hasita, Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritzak 2015eko otsailaren 5ean emandako Ebazpenarekin bat. Ebazpen horren bidez argitara eman zen Estatuko Administrazioaren Zerbitzuko Langileen Sarrerari buruzko Erregelamendu Orokorrean aipatzen den zozketaren emaitza.

3. Programak.

Oposizioan indarra izanen duen programa urriaren 14ko JUS/2171/2015 Aginduan dago (urriaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Oposizioko ariketa guztietarako gai zerrenden edukia bat etorriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdi honen egunera arte argitaratutako arauekin, oraindik indarra hartu gabe badaude ere.

Nolanahi ere, Erregistro Zibilari dagokionez, deialdiaren datan indarra duten legeak baizik ez dira eskatuko.

4. Titulazioa eta parte hartzeko bestelako betebeharrak.

Hautapen prozesu honetan parte hartzeko, Oinarri Orokorren zazpigarren oinarrian adierazitako baldintza guztiak bete behar dira. Gainera, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean batxilergoko edo teknikariaren titulua eduki behar da, edo lortzeko moduan egon. Horrez gain, ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduan (ekainaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoa ere bete beharko da. Agindu horretan, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako bigarren hezkuntzako graduatu tituluen eta batxilergokoen arteko baliokidetzak ezartzen dira. Atzerrian lortutako tituluak badira, ondorio akademiko eta profesionaletarako homologazioaren edo, hala behar denean, baliozkotzearen frogagiria eduki beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

5. Eskabideak.

5.1. Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Justizia Administrazioko hautaprobetan onartua izateko eskabidearen eredu ofiziala (790 eredua - 007 kodea) bete beharko dute. Inprimaki horren goialdean “Justizia Administrazioko hautaprobetan onartua izateko eskaera eta azterketa egiteko eskubideen tasaren likidazioa” izenburua du. Eredua gaztelaniaz eta autonomia erkidegoetako beste hizkuntza ofizialetan eskuratzen ahalko da. Eredu hori Justizia Ministerioaren www.mjusticia.gob.es web gunetik eta lanpostuak eskaintzen dituzten autonomia erkidegoen web guneetatik jaitsi ahal izanen da (6.7 oinarria).

5.2. Eskabidea hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, 2016ko urtarrilaren 12tik aurrera, Justiziako estatu-idazkariari zuzendua. Eskabidea ezarritako epean eta moduan aurkezten ez bada izangaia baztertu eginen da.

5.3. Eskabidea, dagokion tasa pagatu eta gero, hemen ere aurkezten ahalko da:

a) Justizia Ministerioaren Erregistro Elektronikoaren bitartez, Interneteko www.mjusticia.gob.es helbidean, edo lanpostuak eskaintzen dituzten autonomia erkidegoetako web orrietan (6.7. oinarrian aipatzen direnak), bertan adierazten diren jarraibideekin bat.

Eskabideak horrela aurkezten dutenek bide telematikotik ordaindu beharko dute azterketaren tasa.

Oinarri orokorrak ezarri dituen urriaren 14ko JUS/2170/2015 Aginduaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) bederatzigarren oinarrian xedatuta dagoenaren arabera ordainketa horretatik salbuetsita dauden edo tasen murrizketarako eskubidea duten izangaiek ezin izanen dute sistema hori erabili, eta paperezko eskabidea nahitaez aurkeztu beharko dute. Salbuespenerako edo murrizketarako eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa paperean aurkeztu beharko dute oinarri ondotik adierazten diren erregistroetako batean.

b) Justizia Ministerioaren Erregistro Orokorrean (Bolsa, 8, 28071 Madril), edo Estatuko Administrazio Orokorreko Gobernuaren ordezkaritza eta ordezkariordetzetako erregistroetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organo edo bulegoetako edozeinetan.

5.4. Azterketa-eskubideen tasa.

Azterketa-eskubideen tasaren zenbatekoa 14.97 eurokoa izanen da txanda librean (7.49 eurokoa, erdia murrizteko eskubidea izanez gero), eta bederatzigarren oinarri orokorrean adierazten denaren arabera ordainduko da.

Tasa ordaintzetik salbuetsita egonen dira bederatzigarren oinarri orokorreko 6. puntuan zehazten diren betebeharrak betetzen dituzten izangaiak. Horiek salbuespen horretarako eskubidea egiaztatu beharko dute oinarri horren 5. puntuan adierazten den dokumentazioa aurkeztuz.

5.5. Eskabidea betetzeko jarraibideak emanen dira eskabidean bertan. Jarraibide horiek III. eranskinean agertzen dira. Gainera, jarraibide partikular hauei ere jarraitu beharko zaie:

5.5.1. 20. laukian, “azterketa egiteko probintzia” izenekoan, izangaiek probintzia hauetako bat idatziko dute, hain zuzen ere, zein lurralde eremutan aurkezten diren, lurralde horretako hiriburuan egin nahi badute oposizioaren lehen ariketa.

LURRALDE EREMUA

AZTERKETA EGITEKO HIRIA

Andaluzia

Sevilla (41)

Kanariak

Las Palmas (35)

Tenerife (38)

Katalunia

Bartzelona (08)

Valentziako Erkidegoa

Valentzia (46)

Madril

Madril (28)

Nafarroa

Nafarroa (31) - Iruña

Euskal Autonomia Erkidegoa

Araba (01) Gasteiz

Errioxa

Errioxa (26) Logroño

Justizia Ministerioaren kudeaketa esparrua

Albacete (02)

Cáceres (10)

Ceuta (51)

Madril (98) - Organo zentralak

Melilla (52)

Murtzia (30)

Illes Balears (07) - Palma Mallorcakoa

Valladolid (47)

Ez dira onartuko hasierako parte-hartzerako eskabidean zein eremutarako aurkezten diren zehazten ez duten izangaiak, azterketa egiteko hiri horietako bat aukeratzen ez dutenak, alegia, ez eta deialdian sartu gabeko eremua aukeratzen dutenak ere.

5.5.2. Desgaitasuna duten izangaien kasurako.

a) Desgaitasuna duten izangaiek 21. laukian adieraziko dute zein desgaitasun maila duten onarturik, eta 23. laukian zein egokitzapen behar lituzketen, denborari eta bitartekoei dagokienez, epaimahaiak beharrezkoa den informazioa izan dezan egokitzapen egokitzeko ariketak egiteko.

Eskatutako egokitzapenaren bidezkotasunari buruzko irizpen tekniko fakultatiboa ere aurkeztu beharko da horrelakoetan, desgaitasun maila zehaztu zuen balorazio organo teknikoak egina.

b) Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako lanpostuetara (1.2 oinarria) aurkezten direnek, hala adierazi beharko dute, x bat idatziz 22. laukitxoan, “desgaitasuna dutenentzako erreserba” izenekoan.

5.5.3. Beren hizkuntza ofiziala duten autonomia erkidegoetan parte hartzen duten izangaiek bi sistemaren bidez frogatu ahal izanen dute hizkuntza hori dakitela:

a) Aukerako proba bat egitea. Horretarako, “Aukerako hizkuntza-proba” laukitxoan “Eginen du” idatzi beharko dute.

b) Ezagutza agiri bidez frogatzea. Horretarako, “Agiri bidez” idatzi beharko du laukitxoan, eta, behar den garaian eta agindu honetan ikusitako moduan, hizkuntza dakiela frogatzen duten ziurtagiriak igorri beharko ditu.

Gehieneko puntuazioa lortzeko adinako ezagutza frogatu gabe duten oposiziogileek bi sistemak erabili ahalko dituzte batera, hau da, frogatuta daukaten hizkuntza-mailaren agiria aurkeztu, eta aukerako azterketa egin ahal izanen dute hurrengo hizkuntza-mailan. Kasu horretan, kasuan kasuko laukitxoan “agiri bidez eta eginen du” idatzi beharko dute.

Berdin eginen da Euskadiko foru zuzenbide zibilari dagokionez, kasuko laukitxoan idatziz.

6. Epaimahaiak.

6.1. Epaimahai Bakarra, lanpostuen deialdia egin duten autonomia erkidegoetako epaimahai delegatuak eta lankidetza unitateak deialdiaren II. eranskinean jasota daude.

Hautapen prozesuan zehar, interesdunek uko egiteagatik edo bestelako arrazoi justifikatuengatik epaimahaietako edo lankidetza unitateetako kideren bat edo batzuk ordeztu behar badira, Ministerioaren Aginduaren bidez eginen da ordezpen hori, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

6.2. Justizia Administrazioan sartzea, bertako lanpostuak betetzea eta bertako funtzionarioen lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz:

–Epaimahai bakarrari dagokio egin behar diren probak prestatzea, probak egiteko egutegia eta balorazio-irizpideak zehaztea, eta epaimahai delegatuek egin ditzaketen kontsultak ebaztea.

–Epaimahai delegatuak epaimahai bakarraren mendean eta zuzendaritzapean ariko dira beraren delegatu gisa, bakoitza bere lurralde eremuan, hautapen prozesuan zehar izangaien arteko aukera berdintasuna bermatzeko.

6.3. Azterketa egoitzetan, bertan epaimahai bakarra edo epaimahai delegaturik ez badago, Justizia Ministerioko organo eskudunak Estatuko Administrazio Orokorreko, autonomia erkidegoko administrazioko (bi kasuetan Justizia Ministerioan edo autonomia erkidegoko organo eskudunean dihardutenak) edo Justizia Administrazioko funtzionarioak izendatzen ditu, probak garatzen laguntzeko, epaimahai bakarrak edo epaimahai delegatuak zuzendurik. Hori ordezkatuko dute eta hautaproba bakoitzean betearazpen materialerako eta antolaketa administratiborako beren esku uzten diren eskumenak izanen dituzte.

6.4. Epaimahaiek, Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluan xedaturikoarekin bat, bi sexuen artean aukera berdintasuna hertsiki betetzea bermatuko dute.

6.5. Epaimahaiek bigarren kategoria izanen dute, Zerbitzuarengatiko kalte-ordainei buruzko maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuaren IV. eranskinean aurreikusten direnetatik.

6.6. Hautaproba horiei buruzko informazioa hauetan emanen da: Justizia Ministerioan, Justiziako Estatu Idazkaritzan (San Bernardo kalea, 21. zenbakia, 28071, Madril; telefonoak: 902 007 214 eta 91 918372295), Justizia Ministerioaren web gunean (www.mjusticia.gob.es); Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren sarbide orokorreko gunean (www.administracion.gob.es); Justizia Ministerioko lurralde kudeatzailetzetan, eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia erkidegoetako organo eskudunetan. Era berean, Justizia Ministerioko web orriaren bitartez egiten ahalko da, harremanetarako inprimakia erabiliz.

6.7. Komunikaziorako eta beste gorabeheretarako, epaimahai bakarraren egoitza hauxe izanen da: San Bernardo, 21, 28071-Madril (Telefonoa: 902007214 eta 918372295). Hona hemen epaimahai delegatuen egoitzak:

Epaimahai delegatuak

AUTONOMIA ERKIDEGOA

ORGANOA

TELEFONOA

Andaluzia

Andaluziako Administrazio Publikoaren Institutua

Justiziako Langileen Prestakuntza eta Hautapen Zerbitzua.

Torneo, 26

41071 Sevilla

www.iaap.juntaandalucia.es/institutodeadministracionpublica

955042709

955042400

Kanariak

Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia. Zerbitzu anitzetako eraikina II

Agustín Millares Carló, 18

35071 Las Palmas Kanaria Handikoa

www.gobiernodecanarias.org/justicia

928117983

Katalunia

Giza Baliabideen eta Baliabide Ekonomikoen Zuzendariordetza Nagusia.

Pau Clarís, 81, 3.a

08010 Bartzelona

justicia.gencat.cat/ca/serveis/ofertes_de_treball/

933164243

933164216

Madril

Justizia Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 18

28013 Madril

www.madrid.org/justicia

917209089

Nafarroa

Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia

Iratxeko Monasterioa, 22-behea

31011 Iruña

www.navarra.es

848046791

848426780

Euskal Autonomia Erkidegoa

Justizia Administrazioaren Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian kalea, 1

01010 Gasteiz

www.justizia.net

945019132

945019131

Valentziako

Erkidegoa

Justizia Zuzendaritza Nagusia.

9 de octubre hiri administratiboa

4. dorrea. 2. solairua

Castán Tobeñas, 77

46018 Valentzia

www.gov.gva.es/va/home

961209247

961209248

Errioxa

Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia

Vara de Rey, 1.

26071 Logroño

www.larioja.org

941291100

7. Hautaketa prozesua nola eginen den.

7.1. Jarduteko hurrenkera.

Oposiziogileek jarduteko hurrenkera, lurralde eremu guztietan, alfabetoaren araberakoa izanen da, “J” letratik hasita, horrela baitago ezarrita Funtzio Publikorako Estatu Idazkaritzak 2015eko otsailaren 5ean emandako ebazpenean (otsailaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

7.2. Hautapen prozesuaren iraupena.

Epaimahai bakarrari entzun ondoren Justiziako Estatu-Idazkaritzak ontzat emandako arrazoi objektiboren batengatik besterik erabaki ezean, hautapen prozesuak sei hilabete iraunen du gehienez, lehen ariketa egiten den egunetik hasi eta karrerako funtzionario izendatzen den egunera arte.

7.3. Oposizioaldiko ariketak deialdi honen I-A eranskinean daude zehaztuta.

Izangai onartuen eta baztertuen zerrenda behin betikoa bihurtzeko ebazpena argitaratu ondoko 45 egunetan eginen da lehen ariketa, azterketa egoitza guztietan egun eta ordu beretan. Deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bertan adierazita azterketa egiteko eguna, ordua eta tokia.

Lehen ariketa bukatuta, epaimahaiek Justizia Ministerioaren www.mjusticia.gob.es web orrian eta autonomia erkidegoetako webguneetan argitaratuko dituzte ariketa gainditzeko ezarririko gutxieneko puntuazioa lurralde eremu bakoitzean lortu duten oposiziogileen zerrendak, lortutako puntuazioekin batera, eta zerrendetan ageri direnei dei eginen diete hurrengo ariketa egin dezaten.

Zerrenda horietan ageri ez diren oposiziogileak ez gaitzat hartuko dira, eta hautapen prozesutik kanpo geldituko.

Oposizioko ariketa guztiak bukatuta, epaimahai bakarrak bide berdinak erabiliz argitaratuko ditu lurralde eremuetan oposizioa gainditu dutenen zerrendak.

Zerrenda horietan sartutako oposiziogileek, bere hizkuntza ofiziala duen lurralde eremu batean aurkeztu badira eta eskabidean adierazi badute hizkuntza horren ezagutza agiri bidez frogatzea aukeratzen dutela, hamar egun balioduneko epea izanen dute frogagiriak aurkezteko epaimahai delegatu eskudunaren egoitzan. Epaimahaien egoitzak 6.7 oinarrian adierazitakoak dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan parte hartzen duten izangaiek epe bera izanen dute, egoki bada, foru zuzenbide zibilaren ezagutzak frogatzen dituzten agiriak aurkezteko.

7.4. Haurdunaldi arriskutsua eta erditzea.

Haurdunaldiko arriskuaren edo erditzearen ondorioz izangairen batek hautapen prozesua bukatzerik ez badu eta inguruabar hori behar bezala frogatzen badu, baldintzapeko egoeran geratuko da, prozesua bukatzeko eta geroratutako faseak gainditzeko zain. Epaimahaiak aintzat hartuko du geroratze horrek ez diola kalterik egin behar gainerako izangaiek prozesua zentzuzko epean ebazteko duten eskubideari. Nolanahi ere, geroratutako faseak egin beharko dira hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen.

7.5. Autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilaren ezagutza baloratzea.

Oposizioko nahitaezko ariketak bukaturik, gaztelaniaz gain beste hizkuntza ofizial bat daukaten autonomia erkidegoetan aurkeztu eta probak gainditu dituztenen zerrendako izangaiei dei eginen zaie aukerako ariketa egin dezaten, hizkuntza hori dakitela frogatzeko, eskabidean hala eskatu bazuten. Ariketa hori ez da baztertzailea izanen. Orduan, kasuan kasuko epaimahai delegatuak hizkuntzaren jakite maila frogatzen duten agiriak baloratuko ditu, jakite hori agirien bidez frogatu nahi izan duten oposiziogileek behar den epearen barruan aurkeztutakoak.

Izangairen batek, 5.5.3 oinarrian xedatutako moduan, bi sistemak aukeratzen baditu, bi puntuazioetatik handiena emanen zaio, baina inoiz ez dira bi puntuazioak batuko.

Azterketan eta ziurtagirietan lorturiko puntuak deialdiko I-B eranskineko baremoaren arabera doituko dira eta bakarrik kasuan kasuko autonomia erkidegoko postuak banatzeko izanen ditu ondorioak.

Berdin jokatuko da eta ondorio berak sortuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruzko ezagutzak baloratzean.

7.6. Oposizioa amaituta, epaimahaiak proposamena bidaliko dio Justizia Ministerioari, lurralde eremu bakoitzean prozesua gainditu duten izangaien zerrendarekin. Zerrendako izangaiak ez dira izanen deialdian eskainitako lanpostuak baino gehiago. Zerrenda hori argitara emanen da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuetarako deialdia egiten den autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan; hurrenkera zenbakia ageriko da, eta halaber izen-deiturak, NANa, ariketa bakoitzean izandako puntuazioa, eta nahitaezko ariketetan guztira lortutako puntuazioa. Guztizko nota horren ondoan, baina bereiz eta hari batu gabe, autonomia erkidegoko gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizialean izandako nota ere jasoko da hala behar denean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruzko ezagutzagatik lortutakoa, hala behar denean.

Desgaitasunak dituzten pertsonentzako erreserba kuporako aurkezturiko izangairen bat, ariketak gainditu bai, baina lanposturik lortu ezik, txanda orokorreko izangaiek baino puntu gehiago lortuz gero, txanda horretan sartuko da,puntuen hurrenkerari jarraikiz.

Une horretan, Justizia Ministerioak eta autonomia erkidego eskudunek lurralde eremu bakoitzean eskuratzeko moduan dauden destinoak eskainiko dituzte.

8. Agiriak aurkeztea.

8.1. Hogei egun naturaleko epean, prozesua gainditu dutenen zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuetarako deialdia egiten den autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratzen den egunetik hasita, zerrenda horretan ageri diren izangaiek ondoko agiriak aurkeztuko dituzte Justizia Ministerioko Erregistro Orokorrean (Justiziako Estatu-Idazkaritza, Bolsa, 8, 28071 Madril), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatuta, 38. artikuluan ezartzen dituen bideetatik:

a) Destino eskaera, Justizia Ministerioak eta autonomia erkidego eskudunek argitaratutako lan publikoaren eskaintzan ezartzen diren eskakizunekin bat datorrena.

b) Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko ohiko eginkizunetan aritzea galarazten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko osasun ziurtagiria, interesdunari dagokion Osasun Sistema Nazionaleko medikuntza orokorreko fakultatiboak emana.

c) Legez ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek organo eskudunen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, izaera hori eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko zereginak eta eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala dutela frogatzeko.

d) Zinpeko aitorpena, non izangaiak adieraziko baitu ez duela bateraezintasun arrazoirik, ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaiturik diziplina bidean edo bide judizialean, eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik diziplina prozedura baten bidez inoiz bereizi gabea dela, non eta birgaitzea lortu ez duen (IV. eranskina).

Zigor-aurrekariei buruzko ziurtagiria ofizioz aurkeztuko du Justizia Ministerioak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. f) artikuluan ezarritakoarekin bat.

e) Parte hartzeko hasierako eskabidean, izangaiek berariaz onartzen ez badute haien datu pertsonalak eta titulazio edo agiri akademikoei buruzkoak hautapen prozesu honetako instrukzio organoak ofizioz egiaztatzea, honakoak ere aurkeztu beharko dituzte:

–Nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen bi fotokopia.

–Deialdian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo bestela, titulua lortzeko gainditu behar diren irakasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiri akademikoa, titulua jasotzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarekin batera.

f) Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

8.2. Aurreko atalean aipatutako dokumentuak aurkeztu ezina ongi frogatzen bada, zilegi da beste edozein bide erabiltzea, zuzenbidean onartzeko modukoa bada, deialdian eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzeko.

8.3. Funtzionario publikoak diren izangaiek ez dute aurkeztu beharko aurreko izendapenerako frogatu zituzten baldintza eta betekizunen frogagiririk. Haien gaineko ministerio edo erakundeak egindako ziurtagiria bakarrik aurkeztu beharko dute, funtzionarioak direla eta Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario izendatzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu dadin.

8.4. Inork behar den epean delako dokumentazioa aurkezten ez badu, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada, edo dokumentazioa aztertuta agertzen bada ez duela betetzen ezarri direnetako baldintzaren bat, ezin eginen zaio praktiketako funtzionarioaren izendapena eta baliogabetuko zaizkio jarduketak, hasierako eskaeran informazio faltsua jartzeagatik egozten ahal zaion erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

Azkeneko kasu horretan, edo izangairen batek uko eginez gero, betiere epaimahaiak deitutako lanpostu adina izangai proposatuta, Justizia Ministerioak azkeneko horri eskatuko dio ariketak gainditu eta proposatutako izangaien atzetik dauden izangaien zerrenda osagarria, deitutako lanpostu guztiak bete arte.

Kasu horretan, zerrenda osagarri hori osatzen duten izangaiek oinarri honetan bertan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, Justizia Ministerioaren webgunean argitaratu eta bost egun balioduneko epean.

Ukitutako oposiziogileei, berezko hizkuntza ofiziala edo foru zuzenbidea baloratzen duten lurralde eremuetan aurkezten direnei, dagokion aukerako probarako dei eginen zaie edo bere garaian aurkeztutako egiaztagiriaren puntuazioa gehituko zaie.

9. Izendapena.

Izangaien kopurua ez da inoiz izanen lurralde eremu bakoitzean deitutako lanpostuena baino handiagoa; behin egiaztatu ondoren agindu honen laugarren oinarriko baldintzak eta oinarri orokorretako zazpigarren oinarrikoak betetzen dituztela, karrerako funtzionario izendatuko dituzte Justizia Ministerioaren aginduaren bidez. Agindu hori Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia erkidego eskudunetako aldizkari ofizialetan argitaratuko da.

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoa nazio mailakoa dela kontuan hartuta, karrerako funtzionarioak izendatu behar direnean lurralde eremu bakoitzerako zerrenda bi osatuko dira. Zerrenda horietako batean hautapen prozesuko guztiendako faseetan eta nahitaezkoetan lortutako puntuazioak jasoko dira, eta bestean bereziki jasoko da autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialaren proban eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari eta zuzenbide zibil bereziari buruzko proban lortu den puntuazioa.

10. Azken araua.

Hautapen prozesu honi ondoko arauak aplikatuko zaizkio: Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa; abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretua, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onesten duena; martxoaren 22ko 196/2015 Errege Dekretua, 2015eko lan publikoaren eskaintza onesten duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua; urriaren 14ko JUS/2170/2015 Agindua (urriaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), Justizia Administrazioko funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko hautapen prozesuak arautuko dituzten Oinarri Orokorrak ezartzen dituena; eta deialdia egiten duen agindu honetan xedatutakoa.

Modu osagarrian, deialdian ezartzen ez den guztirako, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen Testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan eta arloari buruzko indarreko gainerako arauetan xedatutakoa aplikatuko da.

Deialdi honen eta haren ondoriozko egintza administratiboen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke Justiziako ministroari zuzendua, hilabeteko epean, deialdia argitaratzen denetik zenbatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, bi hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatuta, administrazioarekiko auzietarako epaitegi zentraletan. Horrela dago xedatuta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean. Berraztertzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da Administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi edo ustezko ezespena gertatu arte.

Halaber, Justiziako Estatu Idazkaritzak epaimahaiaren ebazpenak berrikusi ahal izanen ditu, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren arabera.

Madrilen, 2015eko abenduaren 1ean.–Justizia ministroa, eskuordeturik (apirilaren 16ko JUS/696/2015 Agindua), Justiziako Estatu-idazkaria, Carmen Sánchez-Cortés Martín.

ERANSKINEN AURKIBIDEA

I. ERANSKINA.–Hautapen prozesuaren deskripzioa.

–I-A. Oposizioa: nahitaezko ariketak.

–I-B. Autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilaren ezagutza ebaluatzea.

II. ERANSKINA.–Epaimahaiak.

III. ERANSKINA.–Eskabidea betetzeko jarraibideak.

IV. ERANSKINA.–Zinpeko aitorpenerako eredua.

I. ERANSKINA

Hautapen prozesuaren deskripzioa

I-A.–Oposizioa: Nahitaez egin beharreko ariketak.

1. Oposizioan ariketa hauek eginen dira:

1.1. Lehen ariketa. Bi proba izanen ditu, biak nahitaezkoak eta baztertzaileak; egun eta ordu berean eginen dira azterketa egoitza guztietan, azterketa ekitaldi bakar batean, bata bestearen atzetik.

1.1.1. Lehen proba, teorikoa, idatzizkoa eta baztertzailea, test motako galdera-sorta izanen da, urriaren 14ko JUS/2171/2015 Aginduan (urriaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) txanda irekirako zehaztutako programako gaiei buruzkoa. 100 galderaz osatuko da. Galdera bakoitzak lau erantzun izanen ditu eta bakarra izanen da zuzena.

Probak 75 minutu iraunen du eta zerotik ehunera bitarte puntuatuko da.

Erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat emanen da; erantzun oker bakoitzeko 0,25 puntu kenduko da; erantzun gabeko galderengatik ez da punturik emanen.

Izangai bakoitzak lortutako puntuazioa erantzun zuzenen kopuruaren batuketa izanen da, behin erantzun okerrengatiko kenketa egin ondoren.

Epaimahaiak proposatutako galdera-sortak 104 galdera izanen ditu, lehendabiziko ehunak arruntak eta ebaluatzekoak eta azken lauak erreserbakoak. Azterketa egin ondoren, epaimahaiak galdera arrunt bat edo batzuk baliogabetu behar izanez gero, erabaki horretan bertan ezarriko du erreserbetako horietatik zein ebaluatuko dituen baliogabetuen ordez, hurrenkera horretan.

Epaimahaiak, aurkeztutako izangaien kopurua eta ezagutza maila ikusirik, lurralde eremu bakoitzean proba hau gainditzeko gutxienez zenbat puntu lortu behar diren erabakiko du (sekula ez dira 50 puntu baino gutxiago izanen), eta erabaki hori aditzera emanen da. Gutxieneko puntu kopuru hori lortzen ez duten oposiziogileek ez dute ariketa gaindituko, eta ez zaie deituko oposizioaren bigarren ariketa egiteko.

1.1.2. Bigarren proba. Praktikoa, idatzia eta baztertzailea. Epaimahaiak planteatuko duen kasu praktiko baten gaineko test moduko 20 galdera erantzun beharko dira.

Probak 30 minutu iraunen du eta zerotik berrogeira bitarte baloratuko da. Bi puntu emanen dira asmatzen den erantzun bakoitzeko. Gaizki erantzundako galderengatik 0,50 puntu kenduko dira, eta erantzun gabekoengatik 0,25 puntu. Proba gainditzeko, 20 puntu beharko dira gutxienez. Gutxieneko puntuazio hori erdiesten ez duten oposiziogileei ez-gai kalifikazioa emanen zaie, eta ez zaie deialdirik luzatuko bigarren ariketarako.

Epaimahaiak 21 galdera proposatuko ditu, hogei arruntak eta bat erreserbakoa, eta, arruntetako bat baliogabetzen bada, epaimahaiak baliogabetzeko erabakian ezarriko du erreserbako galderari emanen zaiola puntuazioa, baliogabetuaren ordez.

1.2. Bigarren ariketa. Epaimahaiak zehaztutako aurkezpen baldintzak dituen Microsoft Word-eko testu bat erreproduzitu beharko da ordenagailu edo testu prozesadore batean.

Bigarren ariketa egun eta ordu berean eginen da azterketarako egoitza guztietan. Nolanahi ere, kalifikazio epaimahaiak txanda bat baino gehiago ezarri ahal ditu egun berean edo egun gehiagotan jarraian, beharrezkoa den azterketa egoitzetan, behar diren bitarteko informatikoez hornituta dauden ikasgelen kopuruaren arabera.

Ariketa honek 15 minutu iraunen du, eta zerotik hirurogeira bitarte puntuatuko da.

Bi alderdi baloratuko dira: abiadura eta formatua: “Abiadura” kontzeptuan testua transkribatzean egindako sakaldi gordinak baloratuko dira, bai eta akatsak eta omisioak ere, azken hauek sakaldien kopuruari kenduko zaizkio eta horrela aterako da sakaldi garbien kopurua. “Formatua” kontzeptuan epaimahaiak ezarritako dokumentuaren konposizio eta aurkezpen elementuak baloratuko dira. Ariketa egin aurretik, transkribitzeko hautatutako testuaren zailtasuna eta ezaugarriak kontuan harturik, epaimahai bakarrak Justizia Ministerioaren web orrian emanen du argitara zuzentzeko erabiliko den baremoa, eta bertan zehaztuko du “abiadura” kontzeptuan akats edo omisioengatik ezarriko diren penalizazioak, bai eta aprobatzeko onartuko diren gehieneko akats edo omisio kopurua ere, sakaldi guztiekiko. Era berean, “formatu” kontzeptuan baloratzen ahalko diren elementuak zehaztuko dira eta haietako bakoitzari emanen zaion puntuazioa.

Azterketa egin ondoren, izangaien kopurua eta horien jakite maila kontuan hartuta, epaimahaiak erabakiko du zein izanen den lurralde bakoitzean bigarren ariketa gainditzeko baloratu beharreko bi kontzeptuetako bakoitzean lortu beharreko gutxieneko puntuazioa. Puntuazio hori ez da inoiz izanen 30etik beherakoa, bi kontzeptuak batuta.

1.3. Oposizioaldiko kalifikazioa ariketa bakoitzean lorturiko kalifikazioen batura izanen da.

1.4. Noten erreserba. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan aurkezten diren izangaiek ariketa horietako edozeinetan lortzen badute aurreko lerrokadetan aurreikusitako gehieneko notaren %60ko puntuazioa edo handiagoa, nota hori gorde eginen zaie hurrengo deialdirako, betiere gaiak, ariketak eta kalifikatzeko modua berdin-berdinak badira.

I-B.–Autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilaren ezagutza ebaluatzea.

1.–Autonomia erkidegoetako berezko hizkuntza ofizialak jakitea.

Berezko hizkuntza ofiziala duten autonomia erkidegoei dagozkien lurralde eremuetara aurkezten diren oposiziogileen kasuan, parte hartzeko eskabidean hala adieraziz gero, oposizioaldia bukatuta eta prozesua gainditu eta lanpostua lortzen duten izangaien zerrendak prestatu ondoren, autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen jakite maila ebaluatzeari ekingo zaio. Horretarako, kasuan kasuko autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialaren jakite maila ebaluatuko da, aurkeztutako ziurtagiriak baloratuz edo jakite maila neurtzeko eginen den proba baten bidez.

Autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialaren jakite mailari dagokion puntuazioa kasuan kasuko autonomia erkidegoaren eremuan aplikatuko da, bakar-bakarrik, izangaiak aukeratutako lurralde eremuaren barrenean prozesua gainditzen duten izangaien zerrendaren hurrenkera finkatzeko. Hortaz, puntuazio hori nahitaez egin beharreko gainerako ariketetan lortzen den puntuaziotik aparte agertuko da.

18 puntu emanen dira gehienez, izangaiak erakusten duen jakite mailaren arabera. Balorazio irizpide hauek erabiliko dira:

Kataluniako Autonomia Erkidegoan:

Katalanaren ezagutza ebaluatu eta egiaztatzeari buruzko maiatzaren 29ko 152/2001 Dekretua aldatu zuen urtarrilaren 7ko 3/2014 Dekretuarekin (2014ko 6536. DOGC, urtarrilaren 9koa) eta hizkera juridikoaren ezagutzaren (J maila) egiaztagiriari buruzko abenduaren 30eko 180/2014 Dekretuarekin bat (2014ko 6780. DOGC, abenduaren 31koa), katalanaren ahozko eta idatzizko ezagutzagatik eta hizkera juridikoaren ezagutzagatik (J maila), Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren ziurtagiriaren bidez eta Ikasketa Juridikoen eta Prestakuntza Espezializatuaren zentroak edo baliokideek behar den bezala frogatuta, 18 puntu bitarte emanen dira, frogatutako ezagutza mailaren arabera, honela:

1. B2 mailako ziurtagiria (2014ko urtarrilera arte, B maila) edo titulu homologatuak: sei puntu.

2. C1 mailaren ziurtagiria: (2014ko urtarrilera arte, C maila) edo titulu homologatuak: hamabi puntu.

3. C2 mailako ziurtagiria (2014ko urtarrilera arte, D maila) edo titulu homologatuak: hamazortzi puntu.

4. J mailako hizkera juridikoaren ezagutzaren ziurtagiria: hamazortzi puntu.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan:

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzari buruzko ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan ezarritakoarekin bat,

2. hizkuntz eskakizuna: sei puntu.

3. hizkuntz eskakizuna: hamabi puntu.

4. hizkuntz eskakizuna: hemezortzi puntu.

Nafarroako Foru Komunitatean:

Nafarroako Foru Komunitatean, abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5. artikuluan ezartzen diren eremu euskaldunean eta mistoan, ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuan (2009ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 3koa) eta irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa) ezarritakoari jarraikiz, euskararen ahozko eta idatzizko ezagutzagatik, maila bakoitza gainditu izana behar bezala frogatuta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak edo baliokideak emandako ziurtagiriaren bidez, gehienez ere, eta ondorio hauetarako soilik, gehienez ere 18 puntu emanen dira, frogatutako ezagutza mailaren arabera, honela:

1. 3. mailako ziurtagiria edo baliokidea: 6 puntu.

2. 4. mailako ziurtagiria edo baliokidea: 12 puntu.

3. 5. mailako ziurtagiria edo baliokidea: 18 puntu.

Valentziako Autonomia Erkidegoaren eremuan:

Oinarrizko mailako ziurtagiria: sei puntu.

Erdi mailako ziurtagiria: hamabi puntu.

Goi mailako ziurtagiria: hamazortzi puntu.

Valentzieraren ezagutza agiri bidez frogatzeko, Junta Calificadora de Coneixements del Valencià erakundeak eman edo homologatutako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

2.–Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruzko ezagutzaren ebaluazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan parte hartzen duten izangaien kasuan, parte hartzeko eskabidean hala adieraziz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil foralari edo bereziari buruz dakitena ebaluatuko da, aurreko atalean adierazi den modu berean eta ondorio berberak izanen direla. Atal honetan sei puntu emanen dira gehienez. Puntuazio hori nahitaez egin beharreko gainerako ariketan lortzen den puntuaziotik aparte agertuko da eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan izangaien hurrenkera ezartzeko balioko du, bakar-bakarrik.

Balorazio irizpideak:

A) Ezagutza hori egiaztagirien bidez frogatzea aukeratzen duten oposiziogileen kasuan, hauek onartuko dira:

1. Zuzenbideko lizentziatura, irakasgai hauek egin baditu:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibil eta autonomikoa

–I. UD, 1953ko plana: 90 ordu.

–II. UD, 1998ko Plana: 60 ordu.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila 1.

–I. UD, 1993ko plana: 30 ordu.

2. Zuzenbideko gradua, irakasgaietako bat Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil eta autonomikoa izan bada (6 kreditu).

3. Masterra Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil foralaren eta autonomikoaren arloan: 540 ordu (54 kreditu).

4. Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruzko espezializazio diploma (presentziala):

–220 ordu (22 kreditu).

5. Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibilari buruzko espezializazio diploma (on line): 210 ordu (21 kreditu).

6. Zuzenbideko doktoretza: (Gutxienez 60 ordu: 6 kreditu).

a) Zuzenbideko doktore titulua, tesia Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruz egin badu.

b) Zuzenbideko doktoretza ikastaroak Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruz.

B) Azterketa egitea hautatzen duten oposizio-egileen kasuan, test motako 40 galdera erantzun beharko dituzte, lau erantzunen artean zuzen bakarra aukeratuz.

Zuzen erantzundako galderek puntu bana jasoko dute. Oker erantzundakoek edo erantzun gabekoek ez dute punturik jasoko. Ekitaldia gainditzeko 20 puntu lortu behar dira gutxienez.

Galderak gai hauei buruzkoak izanen dira:

AZTERKETARAKO GAI ZERRENDA

1. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena Foru Zuzenbide Zibilaren arloan. Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibil Foralari buruzko legeak. Zuzenbide Zibil Foralaren iturriak; iturrien sistema, ordezko zuzenbidea. Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibil Foralaren legeen izaera.

2. Bizkaiko Foru Zibila. Lurralde-eremua eta pertsona-eremua: Infantzoiak eta hiriak. Bizkaitar forudunak eta forugabeak. Bizkaitarren betebeharrak. Bizkaitar forugabeen eskubideak. Bizkaian bizi diren atzerritarren nazionalitatea eta auzotasuna. Legeen arteko gatazkak, irizpideak.

3. Bizkaiko Foru Zibila. Tronkalitatea: Definizioa. Tronkalitatearen eskubideak eta betebeharrak. Auzotasun zibila eta tronkalitatea. Foru saka: lehentasunezko eskurapena, eraginpeko ondasunak, deiak eta tasazioa; “Saka”, noiz den bidezkoa.

4. Bizkaiko Foru Zibila. Nahitaezko oinordekotza: senipartea eta senipartedunak, bereiztea. Tronkaledunen eskubideak, oinordetzaren hurrenkera. Abintestato oinordetza: oinordetzaren hurrenkera. Testamentu bidezko oinordetza: Euskal foru zuzenbide zibilak testamentua egiteko berezkoak dituen moduak. Testamentua egiteko boterea.

5. Bizkaiko Foru Zibila. Ezkontzaren araubide ekonomikoa: ezarpena eta aldaketa. Ordezko lege araubidea eta hura zehazteko arauak. Foru komunikazioa, sorrera, finkapena eta bukaera. Foru komunikazioa, bukatzeko arrazoia. Ezkontzako ondasun konstanteen administrazioa eta erabilera. Araubide ekonomikoaren iraungipena.

6. Arabako Foru Zibila. Lurralde-eremua eta pertsona-eremua. Aialako oinordetza-araubidea, “gozamen-eskubide boteretsua’’.

7. Gipuzkoako Foru Zibila. Lurralde-eremua, pertsona-eremua eta jardute-eremua. Oinordekotzak; baserriaren oinordekotzaren hurrenkera heriotza kasuetan.

II. ERANSKINA

Epaimahaiak

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoa, sarrera librea

Epaimahai bakarra

Epaimahai titularra

Epaimahaiko burua

Elena Raquel González Bayón

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Carmen Calvo Velasco

Justizia Administrazioko legelaria

Teresa Sánchez Núñez

Justizia Administrazioko legelaria

Guadalupe Seijas Fernández

Justizia Ministerioan aritzen den A2 azpitaldeko funtzionarioa

Estela Blázquez Noya

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

María del Mar Bles Pérez

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Fernando Sancho Gordo

Justizia Ministerioan aritzen den A2 azpitaldeko funtzionarioa

Ordezko epaimahaia

Epaimahaiko burua

María Belén Sánchez Hernández

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Resurrección Utrilla Hernán

Justizia Administrazioko legelaria

Miguel Anaya del Olmo

Justizia Administrazioko legelaria

Jesús Martos Maldonado

Justizia Ministerioan aritzen den A2 azpitaldeko funtzionarioa

Juan Carlos Galán

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Mª Esther Lobe Barbero

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Francisco Javier Pérez Prosa

Justizia Ministerioan aritzen den C1 azpitaldeko funtzionarioa

Andaluziako epaimahai delegatua

Epaimahai titularra

Epaimahaiko burua

Francisco Manuel Gutiérrez Romero

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Mª Auxiliadora Ariza Fernández

Justizia Administrazioko legelaria

Ana Mª Gullón Gullón

Justizia Administrazioko legelaria

Carlos Simón Ferrer

Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa.

María Isabel Casado Espínola

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Concepción Mora López de Cervantes

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Rosario Salas Vidal

Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa.

Ordezko epaimahaia

Epaimahaiko burua

Carmen Jesús Ruiz Mesa

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Ana María Alfaro Rojas

Justizia Administrazioko legelaria

Josefa María Picamill Vela

Justizia Administrazioko legelaria

Carmen León Bertrand

Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa.

Fernando Humanes Lozano

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Manuel Domínguez Bernal

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Aurelio Palanque Yagüe

Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa.

Kanarietako epaimahai delegatua

Epaimahai titularra

Epaimahaiko burua

Secundino Alemán Almeida

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Yolanda Zafra Barranco

Justizia Administrazioko legelaria

Eva Mª Hernández Burgos

Justizia Administrazioko legelaria

José Carlos Reyes Arencibia

Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa.

María Isabel Alvarado López

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Ricardo Sáez Rivero

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Celia Naranjo García

Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa.

Ordezko epaimahaia

Epaimahaiko burua

Cosme Antonio López Rodríguez

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Carmen Rosa Puebla Soto

Justizia Administrazioko legelaria

Gisela Cifrián Gil

Justizia Administrazioko legelaria

Alicia Martínez Martínez

Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa.

Ángel Sanmartín Pérez

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Juana Rosa Rivero Rodriguez

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Delia Melián Aguiar

Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa.

Kataluniako epaimahai delegatua

Epaimahai titularra

Epaimahaiko burua

Joan Francesc Uría Martínez

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Blanca Urios Jover

Justizia Administrazioko legelaria

Pablo González Amorrich

Justizia Administrazioko legelaria

Nuria Grau Casanova

Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa.

David Boch Baena

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

José López Ferrero

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Nuria Pastors Fernández

Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa.

Ordezko epaimahaia

Epaimahaiko burua

Francesc Xavier González de Rivera Serra

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Baltasar Martínez Collado

Justizia Administrazioko legelaria

Mª Luz Carballo Vega

Justizia Administrazioko legelaria

Sergi García Lorente

Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa.

Encarna Serrano Cespedosa

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

David Barragán Fernán

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Montserrat Llorach Boladeras

Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa.

Madrileko Erkidegoko Epaimahai Delegatua

Epaimahai titularra

Epaimahaiko burua

Juan José Escalonilla Morales

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Mª José Moure Lorenzo

Justizia Administrazioko legelaria

Elena Oca de Zallas

Justizia Administrazioko legelaria

Yolanda Álvarez Rosa

Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa.

Oscar Mir Cebrián

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Juan José Carral Iglesias

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Carmen Calvo Domínguez

Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa.

Ordezko epaimahaia

Epaimahaiko burua

Beatriz López Frango

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Pedro José Hernández Gallego

Justizia Administrazioko legelaria

Antonio Gutiérrez López

Justizia Administrazioko legelaria

Mª Gracia Albalá Hernández

Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa.

Olga Silvia Nieto Palomo

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Mª Carmen Bermúdez Abril

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Ana Mª Bernardo Pérez

Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa.

Valentziako Erkidegoko Epaimahai Delegatua

Epaimahai titularra

Epaimahaiko burua

Gonzalo Sancho Cerdá

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Mirian Muñoz Peiró

Justizia Administrazioko legelaria

Domingo Fernández Soriano

Justizia Administrazioko legelaria

Alberto Navarro Bustamante

Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa.

Juan José González Iranzo

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Patricia Gómez-Caraballo Soria

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Luis Miguel Torres Monteagudo

Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa.

Ordezko epaimahaia

Epaimahaiko burua

Beatriz Sarrión Martí

Epailea

Epaimahaiko kideak

Susana Ochoa Eguizabal

Justizia Administrazioko legelaria

José Esteban Briz Recio

Justizia Administrazioko legelaria

Carlos Jesús López Rodas

Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa.

Desamparados Esteve Díaz-Madroñero

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Raquel Cervera Daries

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Basilio Fernández Manteca

Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa.

Nafarroako epaimahai delegatua

Epaimahai titularra

Epaimahaiko burua

María Alemán Ezcaray

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Elena María Daniel Del Valle

Justizia Administrazioko legelaria

Maite Arenaza Sarasola

Justizia Administrazioko legelaria

Eneko Ardaiz Ganuza

Nafarroako Foru Komunitateko A2 azpitaldeko funtzionarioa

Ramona Domínguez Fernández

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Rafael Molinero Cáncer

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Ángel Javier Carrica Arrese

Nafarroako Foru Komunitateko A1 azpitaldeko funtzionarioa

Ordezko epaimahaia

Epaimahaiko burua

Emilio Labella Osés

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Sara Otero Del Amo

Justizia Administrazioko legelaria

Marta Carmen Murillo Edo

Justizia Administrazioko legelaria

Silvia Iriguibel Aguadero

Nafarroako Foru Komunitateko A2 azpitaldeko funtzionarioa

Josefina Iglesias Gómez

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Ángel García Ballesteros

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Francisco Javier Izquierdo Lezaun

Nafarroako Foru Komunitateko C1 azpitaldeko funtzionarioa

Euskal Autonomia Erkidegoko epaimahai delegatua

Epaimahai titularra

Epaimahaiko burua

Beatriz Eva Román Gobernado

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Jesús Sevillano Hernández

Justizia Administrazioko legelaria

Concepción Urbieta Laviada

Justizia Administrazioko legelaria

Marian Esteban Martínez

Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa.

Elena Durana Vegas

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Teresa Hervias Hervias

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Marian Arin Arrieta

Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa.

Ordezko epaimahaia

Epaimahaiko burua

Ana Jesús Zulueta Álvarez

Magistratua

Epaimahaiko kideak

Mª Jesús Arizaga Ziordia

Justizia Administrazioko legelaria

Visitación Fernández Gómez de Cadiñanos

Justizia Administrazioko legelaria

Ion Andoni Porturas Izaguirre

Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa.

Isabel Bizcarra Encuentra

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Blanca Jiménez Gaviria

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Jesús Navarro Medina

Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa.

Errioxako Epaimahai Delegatua

Epaimahai titularra

Epaimahaiko burua

Enrique Stern Briones

Fiskal nagusia

Epaimahaiko kideak

Luis Fernando Santos del Valle

Justizia Administrazioko legelaria

Fernando Dueñas Fraile

Justizia Administrazioko legelaria

María Nieves Palacios Martinez

Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa.

Isabel Delgado Ortega

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Juan Carlos Giménez Martínez

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

Almudena Vázquez Aransay

Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa.

Ordezko epaimahaia

Epaimahaiko burua

José Carlos Orga Larres

Magistratua

Epaimahaiko kideak

María Añibarro Fernández

Justizia Administrazioko legelaria

Manuel García-Miguel García-Rosado

Justizia Administrazioko legelaria

María Guadalupe Molina Carazo

Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa.

Pilar Monge Siciliar

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Elisa Gallego Porcel

Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioa

Idazkaria

María Isabel Ruiz Martínez

Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa.

Albaceteko Lankidetza Unitatea

UNITATEKO BURUA

Titularra

Luis Miguel Fresneda Fresneda

Ordezkoa

Francisco Leonardo García Alfaro

UNITATEKO KIDEAK

Titularrak

Ángel Garrido Paños

María Victoria Navarro Vázquez

Cristina Castilla Yáñez

Ordezkoak

Manuela Romero Sánchez

Rufina Gómez Segovia

Antonino Motos González

Caceresko Lankidetza Unitatea

UNITATEKO BURUA

Titularra

Diego Plata Pedrazo

Ordezkoa

José Ignacio Cercas Sánchez

UNITATEKO KIDEAK

Titularrak

Virginia López Izquierdo

Teresa Granado Rico

Francisco Sabido Martín

Ordezkoak

Ramón Cobián Prieto

María del Carmen Manzano Martín-Javato

María Ángeles Santillana Floriano

Ceutako Lankidetza Unitatea

UNITATEKO BURUA

Titularra

Víctor Rodríguez Sendon

Ordezkoa

María del Rosario Jiménez Lechuga

UNITATEKO KIDEAK

Titularrak

Antonio Jesús Escalante García

Rosario Giménez Martí

Marta Iglesias Linde

Ordezkoak

Francisco Chicón Córdoba

Jorge Oliva Velasco

Pedro Carlos Garrido Matas

Melillako Lankidetza Unitatea

UNITATEKO BURUA

Titularra

Mª Gloria Márquez Manzano

Ordezkoa

Josefina Miralles Santos

UNITATEKO KIDEA

Titularrak

Ángeles Agulló Suárez

José Antonio Aniado del Moral

Milagros Sánchez Marín

Ordezkoak

Encarnación Leal Vázquez

Manuel Roberto González Lamigueiro

Fernando Anselmo Caño Blázquez

Murtziako Lankidetza Unitatea

UNITATEKO BURUA

Titularra

Julia García de la Calzada

Ordezkoa

Felipe García Martínez

UNITATEKO KIDEAK

Titularrak

Carmen González Marín

María Lorca Sánchez

Juan Antonio Alcaraz Úbeda

Ordezkoak

Miguel Ángel Giménez Belmonte

Isabel María Villa Bernabé

Mariano Soriano de Liras

Tenerifeko Lankidetza Unitatea

UNITATEKO BURUA

Titularra

Matilde Valentín Fernández

Ordezkoa

Asunción Pino Jiménez Marrero

UNITATEKO KIDEAK

Titularrak

Pilar Candelaria Hernández Cabrera

José María Yanes González

Ana Isabel Martín Leyva

Ordezkoak

Luisa María Amelia Guimerá Ravina

Rosario Fátima Fernández Taviel de Andrade

María del Carmen Bujalance Jiménez

Balear Uharteetako Lankidetza Unitatea

UNITATEKO BURUA

Titularra

Mª Victoria Torres García-Lomas

Ordezkoa

Joana María Collado García

UNITATEKO KIDEAK

Titularrak

Mª del Carmen Rodríguez Martín

María Luisa Tolivia Sánchez

Francisco Javier Barba Martín

Ordezkoak

Josep Antoni Coll Pons

Rosá María Morales Cerdá

Martín Guillén Mestre

Valladolideko Lankidetza Unitatea

UNITATEKO BURUA

Titularra

Arturo López Sacristán

Ordezkoa

Juan Ibares Hernández

UNITATEKO KIDEAK

Titularrak

Pedro Antonio Rodríguez Moreda

Libertad Sánchez Martín

Asunción Trueba Ruiz

Ordezkoak

Jorge Carcedo Moldón

Concepción Carranza García

Isabel Perales Teurlais

III. ERANSKINA

Onartzeko eskabideak betetzeko jarraibideak

Irakurri arreta handiz eta bete hurrengo jarraibideak.

Oso garrantzitsua. Inprimaki hauek dohainik jaisten dira deialdian adierazten diren web orrietatik eta zenbaki bana dute. Ez erabili fotokopiarik, litekeena da ez onartzea.

Jarraibide orokorrak

–Idaztean erabili soilik boligrafo beltza edo urdina, eta idatzi zerbait gogor eta lauaren gainean, inprenta motako letra larriekin.

–Ahal dela, ez egin zuzenketarik, ezabatzerik edo urraturik.

–Ez ahaztu eskabidea sinatu behar duzula, dagokion laukian.

Jarraibide bereziak

–15. eta 16. laukitxoak. Adierazi kidegoa, kasua bada, espezialitatea, eta kodea, deialdian aipatzen direnak.

–20. laukitxoa. Adierazi zein probintziatan egin nahi duzun azterketa, deialdiaren aginduan aipatzen direnen artean, eta haren kodea.

–Desgaitasuna duten izangaiak. Erreserbako txandan aurkeztu nahiz ez, desgaitasun maila adierazi beharko dute, organo eskudunaren irizpenaren araberakoa, 21. laukitxoan, eta, kasua bada, 23. laukitxoan adieraziko dute zein egokitzapen behar duten, horren premiari buruzko txostena erantsita. Horrez gain, erreserbako txanda aukeratzen dutenek “desgaitasuna dutenentzako erreserba” dioen 22. laukitxoan X bat idatziz adieraziko dute.

–Autonomia erkidegoetako hizkuntzei eta foru zuzenbideari buruzko aukerako probak. Deialdietan aurreikusirik baldin badago, azterketa egin nahi dutenek “eginen du” idatziko dute kasuan kasuko laukitxoan; ezagutza agiri bidez frogatu nahi dutenek “agiri bidez” idatziko dute; eta, azkenik, bi sistemak aukeratzen dituztenek, deialdian ezarrita dagoen moduan, “agiri bidez eta eginen du” idatziko dute.

Tasak ordaintzeko eta inprimakia aurkezteko jarraibideak

–”Zenbatekoa” dioen laukian azterketa eskubideen zenbatekoa adierazi, deialdian jasota dagoena, autolikidaziorako inprimakia baita.

–Eskabide hau, jatorrizkoa eta bi kopia, tributuen diru-bilketarako entitate laguntzailea den edozein banku, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibatan aurkeztu. (ez da beharrezkoa konturik izatea irekita bertan).

–Entitate laguntzaileak “interesatuarentzako alea” (ordainketaren ziurtagiria) eta “administrazioarentzako alea” itzuli behar dizkizu, behar bezala zigilatuta

–Eskabide honen “administrazioarentzako alea” deialdian aipatzen diren erregistroetako batean aurkeztu beharko da, eta bertan “interesatuarentzako alea” zigilatu beharko dute. Erregistroko zigilu hori aurekztu izanaren frogagiria izanen da.

–Atzerrian aurekztutako eskabideak dagozkien ordezkaritza diplomatiko edo kontsularren bidez tramitatzen ahalko dira. Horiei deialdian adierazten den kontuan azterketa eskubideen zenbatekoa ordaindu izanaren bankuko frogagiria erantsi beharko zaie.

IV. ERANSKINA

.................. jaunak/andreak (helbidea: ................................................................; adina: ....................; nortasun agiri nazionalaren zenbakia: ..................) zin edo agindu egiten dut, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario izenda nazaten, ez nautela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi, ez nagoela desgaitua eginkizun publikoetan aritzeko, eta ez dudala lege-xedapenetan ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasun kausarik.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Adierazpenaren egilea,

Iragarkiaren kodea: E1517356