Iragarkia
5. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 11
3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA
JUS/2681/2015 Agindua, abenduaren 1ekoa, Laguntza Judizialeko Kidegora sarbide libreko sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesurako deialdia egiten duena
2015eko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen martxoaren 22ko 196/2015 Errege Dekretuan xedatutakoa betez, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile beharrei aurre egiteko.
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onesten duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan esleituriko eskumenak erabiliz eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren VI. liburuan aipatzen diren Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautapen prozesuak arautzeko oinarri orokorrak ezarri dituen urriaren 14ko JUS/2170/2015 Aginduaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena egin ondoren, Ministerio honek Laguntza Judizialeko Kidegora sartzeko hautapen prozesurako deialdia egitea erabaki du.
Deialdi honetan kontuan hartuko da, lan publikoa eskuratzeari dagokionez, emakumeen eta gizonen arteko tratu berdintasunaren printzipioa, Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluarekin, Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuarekin eta Gizonen eta Emakumeen Egiazko Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat etorriz, eta Ministroen Kontseiluak 2015eko azaroaren 20an hartutako erabakia betetzeko, horren bidez Estatuko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde publikoetako emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako II. Plana onetsi baitzen. Halaber, honako hauek kontuan hartuta garatuko da:
OINARRI OROKORRAK
Deialdi hau arautzen duten oinarri orokorrak urriaren 14ko JUS/2170/2015 Aginduan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) ezarri direnak izanen dira.
BERARIAZKO OINARRIAK
1. Lanpostuen deskribapena.
1.1. Sarrera libreko hautapen prozesuetarako dei egiten da, 752 lanpostu betetzeko, martxoaren 22ko 196/2015 Errege Dekretuaren II. eranskinean, Justizia Administrazioaren Langileei buruzko atalean, jasotakoetatik, Laguntza Judizialeko Kidegoan (kidego kodea: 030); lanpostuak oposizio bidez beteko dira, eta hauxe da lurralde banaketa:
SISTEMA | DESGAITASUNA | |
Andaluzia | 29 | 1 |
Kanariak | 73 | 3 |
Katalunia | 194 | 11 |
Valentziako Erkidegoa | 76 | 4 |
Madril | 194 | 11 |
Nafarroa | 9 | 1 |
Euskal Autonomia Erkidegoa | 29 | 1 |
Errioxa | 9 | 1 |
Justizia Ministerioa | 100 | 6 |
GUZTIRA | 713 | 39 |
1.2. Deitutako plaza guztietatik 38 gordeko dira, 1.1. puntuan emandako lurralde banaketarekin, legez %33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortuta duten pertsonentzat, baldin eta frogatzen badute desgaitasun gradu hori dutela eta Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoari dagozkion eginkizunekin bateragarria dela, eta hautapen probak gainditzen badituzte. %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonatzat joko dira, abenduaren 1eko 1414/2006 Errege Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haiek gizarteratzeari buruzko lege orokorraren testu bategina onesten duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren ondorioetarako desgaitasuna duen pertsona nor den zehazten du), ezintasun iraunkor osoko, absolutuko edo baliaezintasun handiko pentsioa aitorturik duten Gizarte Segurantzako pentsiodunak, eta zerbitzurako ezintasun iraunkorragatiko edo baliaezintasuneko erretiro pentsioa aitorturik duten klase pasiboetako pentsiodunak.
Desgaitasuna dutenentzat gordetako lanpostuetatik batzuk bete gabe geratzen badira, ez dira metatuko sarbide orokorreko lanpostuetara.
Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba kupoa aukeratzen duten izangaiek ezin izanen dute parte hartu sistema orokorreko gainerako lanpostuetarako.
1.3. Izangaiek soilik parte har dezakete lurralde eremu bakarrean eta, gaindituz gero, nahitaez hartuko dute destinoa lurralde eremu horretan. Lurralde eremu batean bete gabe geratzen diren lanpostuak ezin izanen zaizkie metatu beste lurralde eremu bateko lanpostuei.
1.4. Deialdiaren oinarri hauek aldi berean argitaratuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak eskaini diren autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Aldi berean argitaratzerik ez badago, agindu honetan ezarritako mugaegun eta epe guztiak Estatuko Aldizkari Ofizialeko argitalpen egunetik aurrera kontatuko dira.
2. Hautapen prozesua.
2.1. Hautapen prozesua oposizio sistemaren bidez eginen da, eta I. eranskinean zehazten diren ariketak, balorazioak eta puntuazioak bilduko ditu.
2.2. Hautapen prozesuaren azken kalifikazioa oposizioaldiko bi ariketetan lortutako puntuazioen batura izanen da.
2.3. Berdinketa izanez gero, honela ezarriko da puntuazio ordena: oposizioaren lehen ariketak lehentasuna izanen du. Berdinketak jarraituz gero, lehen abizenaren lehen letrak izanen du lehentasuna, “J” letratik hasita, Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritzak 2015eko otsailaren 5ean emandako Ebazpenarekin bat. Ebazpen horren bidez argitara eman zen Estatuko Administrazioaren Zerbitzuko Langileen Sarrerari buruzko Erregelamendu Orokorrean aipatzen den zozketaren emaitza.
3. Programa.
Oposizioaldian indarra izanen duen programa urriaren 14ko JUS/2171/2015 Aginduan dago (urriaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Oposizioko ariketa guztietarako gai zerrenden edukia bat etorriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdi honen egunera arte argitaratutako arauekin, oraindik indarra hartu gabe badaude ere.
Nolanahi ere, Erregistro Zibilari dagokionez, deialdiaren datan indarra duten legeak baizik ez dira eskatuko.
4. Parte hartzeko betebeharrak eta eskatutako titulazioa.
4.1. Adina: hautapen prozesu honetan parte hartzeko, Oinarri Orokorren zazpigarren oinarrian adierazitako baldintza orokor guztiak bete behar dira, gutxieneko adinari dagokion salbuespenarekin, Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 56.3 artikuluan xedatutakoaren babesean, eta, Botere Judizialaren lege Organikoaren 478. artikuluan kidego horri ematen zaizkion eginkizunak kontuan hartuta, bereziki agintearen agenteak direla, 18 urtekoa izanen baita.
4.2. Titulazioa: eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua izatea, edo eskuratzeko baldintzetan egotea. Horrez gain, ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduan (ekainaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoa ere bete beharko da. Agindu horretan, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako bigarren hezkuntzako graduatu tituluen eta batxilergokoen arteko baliokidetzak ezartzen dira.
Atzerrian lortutako tituluak badira, ondorio akademiko eta profesionaletarako homologazioaren edo, hala behar denean, baliozkotzearen frogagiria eduki beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.
5. Eskabideak.
5.1. Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Justizia Administrazioko hautaprobetan onartua izateko eskabidearen eredu ofiziala (790 eredua) bete beharko dute. Inprimaki horren goialdean “Justizia Administrazioko hautaprobetan onartua izateko eskaera eta azterketa egiteko eskubideen tasaren likidazioa” izenburua du. Eredua gaztelaniaz eta autonomia erkidegoetako beste hizkuntza ofizialetan eskuratzen ahalko da. Eredu hori Justizia Ministerioaren www.mjusticia.gob.es web gunetik eta lanpostuak eskaintzen dituzten autonomia erkidegoen web guneetatik jaitsi ahal izanen da (6.7 oinarria).
5.2. Eskabidea hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, 2016ko urtarrilaren 12tik aurrera, Justiziako estatu-idazkariari zuzendua. Eskabidea ezarritako epean eta moduan aurkezten ez bada izangaia baztertu eginen da.
5.3. Eskabidea, dagokion tasa pagatu eta gero, hemen ere aurkezten ahalko da:
a) Justizia Ministerioaren Erregistro Elektronikoaren bitartez, Interneteko www.mjusticia.gob.es helbidean, edo lanpostuak eskaintzen dituzten autonomia erkidegoetako web orrietan (6.7. oinarrian aipatzen direnak), bertan adierazten diren jarraibideekin bat.
Eskabideak horrela aurkezten dutenek bide telematikotik ordaindu beharko dute azterketaren tasa.
Oinarri orokorrak ezarri dituen urriaren 14ko JUS/2170/2015 Aginduaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) bederatzigarren oinarrian xedatuta dagoenaren arabera ordainketa horretatik salbuetsita dauden edo tasen murrizketarako eskubidea duten izangaiek ezin izanen dute sistema hori erabili, eta paperezko eskabidea nahitaez aurkeztu beharko dute. Salbuespenerako edo murrizketarako eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa paperean aurkeztu beharko dute oinarri ondotik adierazten diren erregistroetako batean.
b) Justizia Ministerioaren Erregistro Orokorrean (Bolsa, 8, 28071 Madril), edo Estatuko Administrazio Orokorreko Gobernuaren ordezkaritza eta ordezkariordetzetako erregistroetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organo edo bulegoetako edozeinetan.
5.4. Azterketa-eskubideen tasa.
Azterketa-eskubideen tasaren zenbatekoa 11,21 eurokoa izanen da (5,61 eurokoa, erdia murrizteko eskubidea izanez gero), eta bederatzigarren oinarri orokorrean adierazten denaren arabera ordainduko da.
Tasa ordaintzetik salbuetsita egonen dira bederatzigarren oinarri orokorreko 6. puntuan zehazten diren betebeharrak betetzen dituzten izangaiak. Horiek salbuespen horretarako eskubidea egiaztatu beharko dute oinarri horren 5. puntuan adierazten den dokumentazioa aurkeztuz.
5.5. Eskabidea betetzeko jarraibideak emanen dira eskabidean bertan. Jarraibide horiek III. eranskinean agertzen dira. Gainera, jarraibide partikular hauei ere jarraitu beharko zaie:
5.5.1. 20. laukian, “azterketa egiteko probintzia” izenekoan, izangaiek probintzia hauetako bat idatziko dute, hain zuzen ere, zein lurralde eremutan aurkezten diren, lurralde horretako hiriburuan egin nahi badituzte oposizioaren ariketak.
LURRALDE EREMUA | AZTERKETA EGITEKO HIRIA |
Andaluzia | Sevilla (41) |
Kanariak | Las Palmas Kanaria Handikoa (35) Santa Cruz Tenerifekoa (38) |
Katalunia | Bartzelona (08) |
Madril | Madril (28) |
Nafarroa | Nafarroa (31) Iruña |
Euskal Autonomia Erkidegoa | Araba (01) Gasteiz |
Errioxa | Errioxa (36) Logroño |
Valentziako Erkidegoa | Valentzia (46) |
Justizia Ministerioaren kudeaketa esparrua | Albacete (02) Cáceres (10) Ceuta (51) Madril (98) Organo zentralak Melilla (52) Murtzia (30) Illes Balears (07) - Palma Mallorcakoa Valladolid (47) |
Ez dira onartuko hasierako parte-hartzerako eskabidean zein eremutarako aurkezten diren zehazten ez duten izangaiak, azterketa egiteko hiri horietako bat aukeratzen ez dutenak, alegia, ez eta deialdian sartu gabeko eremua aukeratzen dutenak ere.
5.5.2. Desgaitasuna duten izangaien kasurako.
a) Desgaitasuna duten izangaiek 21. laukian adieraziko dute zein desgaitasun maila duten onarturik, eta 23. laukian zein egokitzapen behar lituzketen, denborari eta bitartekoei dagokienez, epaimahaiak beharrezkoa den informazioa izan dezan egokitzapen egokitzeko ariketak egiteko.
Eskatutako egokitzapenaren bidezkotasunari buruzko irizpen tekniko fakultatiboa ere aurkeztu beharko da horrelakoetan, desgaitasun maila zehaztu zuen balorazio organo teknikoak egina.
b) Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako lanpostuetara (1.2 oinarria) aurkezten direnek, hala adierazi beharko dute, x bat idatziz 22. laukitxoan, “desgaitasuna dutenentzako erreserba” izenekoan.
5.5.3. Beren hizkuntza ofiziala duten autonomia erkidegoetan parte hartzen duten izangaiek bi sistemaren bidez frogatu ahal izanen dute hizkuntza hori dakitela:
a) Aukerako proba bat egitea. Horretarako, “Aukerako hizkuntza-proba” laukitxoan “Eginen du” idatzi beharko dute.
b) Ezagutza agiri bidez frogatzea. Horretarako, “Agiri bidez” idatzi beharko du laukitxoan, eta, behar den garaian eta agindu honetan ikusitako moduan, hizkuntza dakiela frogatzen duten ziurtagiriak igorri beharko ditu.
Gehieneko puntuazioa lortzeko adinako ezagutza frogatu gabe duten oposiziogileek bi sistemak erabili ahalko dituzte batera, hau da, frogatuta daukaten hizkuntza-mailaren agiria aurkeztu, eta aukerako azterketa egin ahal izanen dute hurrengo hizkuntza-mailan. Kasu horretan, kasuan kasuko laukitxoan “agiri bidez eta eginen du” idatzi beharko dute.
Berdin eginen da Euskadiko foru zuzenbide zibilari dagokionez, kasuko laukitxoan idatziz.
6. Epaimahaiak.
6.1. Epaimahai Bakarra, lanpostuen deialdia egin duten autonomia erkidegoetako epaimahai delegatuak eta lankidetza unitateak deialdiaren II. eranskinean jasota daude.
Hautapen prozesuan zehar, interesdunek uko egiteagatik edo bestelako arrazoi justifikatuengatik epaimahaietako edo lankidetza unitateetako kideren bat edo batzuk ordeztu behar badira, Ministerioaren Aginduaren bidez eginen da ordezpen hori, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta.
6.2. Justizia Administrazioan sartzea, bertako lanpostuak betetzea eta bertako funtzionarioen lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz:
–Epaimahai bakarrari dagokio egin behar diren probak prestatzea, probak egiteko egutegia eta balorazio-irizpideak zehaztea, eta epaimahai delegatuek egin ditzaketen kontsultak ebaztea.
–Epaimahai delegatuak epaimahai bakarraren mendean eta zuzendaritzapean ariko dira beraren delegatu gisa, bakoitza bere lurralde eremuan, hautapen prozesuan zehar izangaien arteko aukera berdintasuna bermatzeko.
6.3. Azterketa egoitzetan, bertan epaimahai bakarra edo epaimahai delegaturik ez badago, Justizia Ministerioko organo eskudunak Estatuko Administrazio Orokorreko, autonomia erkidegoko administrazioko (bi kasuetan Justizia Ministerioan edo autonomia erkidegoko organo eskudunean dihardutenak) edo Justizia Administrazioko funtzionarioak izendatzen ditu, probak garatzen laguntzeko, epaimahai bakarrak edo epaimahai delegatuak zuzendurik. Hori ordezkatuko dute eta hautaproba bakoitzean betearazpen materialerako eta antolaketa administratiborako beren esku uzten diren eskumenak izanen dituzte.
6.4. Epaimahaiek, Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluan xedaturikoarekin bat, bi sexuen artean aukera berdintasuna hertsiki betetzea bermatuko dute.
6.5. Epaimahaiek hirugarren kategoria izanen dute, zerbitzuarengatiko kalte-ordainei buruzko maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuaren IV. eranskinean aurreikusten direnetatik.
6.6. Hautaproba horiei buruzko informazioa hauetan emanen da: Justizia Ministerioan, Justiziako Estatu Idazkaritzan (San Bernardo kalea, 21. zenbakia, 28071, Madril; telefonoak: 902 007 214 eta 91 8372295), Justizia Ministerioaren web gunean (www.mjusticia.gob.es); Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren sarbide orokorreko gunean (www.administracion.gob.es); Justizia Ministerioko lurralde kudeatzailetzetan, eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia erkidegoetako organo eskudunetan. Era berean, Justizia Ministerioko web orriaren bitartez egiten ahalko da, harremanetarako inprimakia erabiliz.
6.7. Komunikaziorako eta beste gorabeheretarako, epaimahai bakarren egoitza hauxe izanen da: San Bernardo, 21, 28071-Madril (Telefonoak: 902007214 eta 91 8372295). Hona hemen epaimahai delegatuen egoitzak:
Epaimahai delegatuak
AUTONOMIA ERKIDEGOA | ORGANOA | TELEFONOA |
Andaluzia | Andaluziako Administrazio Publikoaren Institutua Justiziako Langileen Prestakuntza eta Hautapen Zerbitzua Torneo, 26 41071 Sevilla | 955042709 955042400 |
Kanariak | Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia. Zerbitzu anitzetako eraikina II Agustín Millares Carló, 18 35071 Las Palmas Kanaria Handikoa | 928117983 |
Katalunia | Giza Baliabideen eta Baliabide Ekonomikoen Zuzendariordetza Nagusia Pau Clarís, 81, 3.a 08010 Bartzelona | 933164243 933164216 |
Madril | Justizia Zuzendaritza Nagusia Gran Vía, 18 28013 Madril | 917209089 |
Euskal Autonomia Erkidegoa | Justizia Administrazioaren Zuzendaritza Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Gasteiz. | 945019132 945019131 |
Nafarroa | Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia Iratxeko Monasterioa, 22-behea 31011 Iruña | 848426791 848426780 |
Valentziako Erkidegoa | Justizia Zuzendaritza Nagusia 9 de octubre hiri administratiboa 4. dorrea. 2. solairua Castán Tobeñas, 77 46018 Valentzia | 961209247 961209248 |
Errioxa | Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia Vara de Rey, 1 26071 Logroño | 941291100 |
7. Hautaketa prozesua nola eginen den.
7.1. Hautapen prozesuaren iraupena.
Epaimahai bakarrari entzun ondoren Justiziako Estatu-Idazkaritzak ontzat emandako arrazoi objektiboren batengatik besterik erabaki ezean, hautapen prozesuak lau hilabete iraunen du gehienez, lehen ariketa egiten den egunetik hasi eta karrerako funtzionario izendatzen den egunera arte.
7.2. Oposizioa nola eginen den.
Oposizioko bi ariketak, deialdi honen I-A eranskinean azaltzen direnak, batera eginen dira ekitaldi berean, egun berean eta ordu berean, azterketa egoitza guztietan.
Oposizioaldiko bi ariketak barnean hartzen dituen azterketa izangai onartuen eta baztertuen zerrenda behin betiko bihurrarazten duen ebazpena argitaratu eta hurrengo 45 eguneko aldiaren barnean eginen da, egun eta ordu beretan azterketa egoitza guztietan. Ondorio horretarako, azterketaren eguna, ordua eta tokiak argitaratuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean.
Oposizioaldiko lehenengo ariketa zuzendu ondoren, epaimahaiek Justizia Ministerioaren webgunean (www.mjusticia.gob.es) eta autonomia erkidegoetako webguneetan argitaratuko dituzte ariketa gainditzeko ezarririko gutxieneko puntuazioa lortu duten oposiziogileen zerrendak, lurralde eremu bakoitzean lortutako puntuazioekin batera.
Zerrenda horietan ageri ez diren oposiziogileak ez gaitzat hartuko dira, eta hautapen prozesutik kanpo geldituko. Ondoren, lehenengo ariketa gainditu duten izangaien bigarren ariketa zuzenduko da, eta argitara emanen da, bitarteko berdinak erabiliz, bigarren ariketa gainditzeko gutxieneko puntuazioa lortu duten oposiziogileen zerrenda, lurralde eremu bakoitzean lortutako puntuazioa ere adierazita bertan.
Oposizioaldiko ariketak bukatuta, epaimahai bakarrak Ministerioaren webgunean emanen ditu argitara lurralde eremu bakoitzean oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda; horien kopurua, hala ere, ezin da izan deitutako lanpostu kopurua baino handiagoa. Bere hizkuntza ofiziala duen autonomia erkidego batean parte hartzen duten oposiziogileek, hizkuntza horren ezagutza agiri bidez frogatuko dutela jaso badute eskabidean, hamar egun baliodunetan aurkeztu beharko dituzte frogagiriak kasuan kasuko epaimahai delegatuaren egoitzan (agindu honetako 6.7 oinarrian zehaztu dena). Euskal Autonomia Erkidegoan parte hartzen duten oposiziogileek epe bera izanen dute, egoki bada, foru zuzenbide zibilaren ezagutzak frogatzen dituzten agiriak aurkezteko.
7.3. Haurdunaldi arriskutsua eta erditzea.
Haurdunaldiko arriskuaren edo erditzearen ondorioz izangairen batek hautapen prozesua bukatzerik ez badu eta inguruabar hori behar bezala frogatzen badu, baldintzapeko egoeran geratuko da, prozesua bukatzeko eta geroratutako faseak gainditzeko zain. Epaimahaiak aintzat hartuko du geroratze horrek ez diola kalterik egin behar gainerako izangaiek prozesua zentzuzko epean ebazteko duten eskubideari. Nolanahi ere, geroratutako faseak egin beharko dira hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen.
7.4. Autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilaren ezagutza baloratzea.
Oposizioko nahitaezko ariketak bukaturik, gaztelaniaz gain beste hizkuntza ofizial bat daukaten autonomia erkidegoetan aurkeztu eta probak gainditu dituztenen zerrendako izangaiei dei eginen zaie aukerako ariketa egin dezaten, hizkuntza hori dakitela frogatzeko, eskabidean hala eskatu bazuten. Ariketa hori ez da baztertzailea izanen. Orduan, kasuan kasuko epaimahai delegatuak hizkuntzaren jakite maila frogatzen duten agiriak baloratuko ditu, jakite hori agirien bidez frogatu nahi izan duten oposiziogileek behar den epearen barruan aurkeztutakoak. Izangairen batek, 5.5.3 oinarrian xedatutako moduan, bi sistemak aukeratzen baditu, bi puntuazioetatik handiena emanen zaio, baina inoiz ez dira bi puntuazioak batuko.
Azterketan eta ziurtagirietan lorturiko puntuak deialdiko I-B eranskineko baremoaren arabera doituko dira eta bakarrik kasuan kasuko autonomia erkidegoko postuak banatzeko izanen ditu ondorioak.
Berdin jokatuko da eta ondorio berak sortuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruzko ezagutzak baloratzean.
7.5. Oposizioa amaitu ondoren, epaimahaiek proposamena bidaliko diote Justizia Ministerioari, lurralde eremu bakoitzean prozesua gainditu duten izangaien zerrendarekin. Zerrendako izangaien kopurua ez da izanen deialdian eskainitako lanpostuena baino handiagoa. Zerrenda hori argitara emanen da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuetarako deialdia egiten den autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan; hurrenkera zenbakia ageriko da, eta halaber izen-deiturak, NANa, ariketa bakoitzean izandako puntuazioa, eta nahitaezko ariketetan eta, halakorik izan bada, lehiaketaldian guztira lortutako puntuazioa. Guztizko nota horren ondoan, baina bereiz eta hari batu gabe, autonomia erkidegoko bertako hizkuntza ofizialean izandako nota ere jasoko da hala behar denean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruzko ezagutzagatik lortutakoa, hala behar denean.
Desgaitasunak dituzten pertsonentzako erreserba kuporako aurkezturiko izangairen bat, ariketak gainditu bai, baina lanposturik lortu ezik, txanda orokorreko izangaiek baino puntu gehiago lortuz gero, txanda horretan sartuko da, puntuen hurrenkerari jarraikiz.
Une horretan, Justizia Ministerioak eta autonomia erkidego eskudunek lurralde eremu bakoitzean eskuratzeko moduan dauden destinoak eskainiko dituzte.
8. Agiriak aurkeztea.
8.1. Hogei egun naturaleko epean, prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuetarako deialdia egiten den autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratzen den egunetik hasita, zerrenda horretan ageri diren izangaiek ondoko agiriak aurkeztuko dituzte Justizia Ministerioko Erregistro Orokorrean (Justiziako Estatu Idazkaritza, Bolsa, 8, 28012 Madril), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezartzen dituen bideetatik.
a) Destino eskaera, Justizia Ministerioak eta autonomia erkidego eskudunek argitaratutako eskaintzan ezartzen diren eskakizunekin bat datorrena.
b) Laguntza Judizialeko Kidegoko ohiko eginkizunetan aritzea galarazten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko osasun ziurtagiria, interesdunari dagokion osasun sistema publikoko medikuntza orokorreko fakultatiboak emana.
c) Legez ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek organo eskudunen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, izaera hori eta Laguntza Judizialaren Kidegoko zereginak eta eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala dutela frogatzeko.
d) Zinpeko aitorpena, non izangaiak adieraziko baitu ez duela bateraezintasun arrazoirik, ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaiturik diziplina bidean edo bide judizialean, eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik diziplina prozedura baten bidez inoiz bereizi gabea dela, non eta birgaitzea lortu ez duen (IV. eranskina).
Zigor-aurrekariei buruzko ziurtagiria ofizioz aurkeztuko du Justizia Ministerioak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. f) artikuluan ezarritakoarekin bat.
e) Parte hartzeko hasierako eskabidean, izangaiek berariaz onartzen ez badute haien datu pertsonalak eta titulazio edo agiri akademikoei buruzkoak hautapen prozesu honetako instrukzio organoak ofizioz egiaztatzea, honakoak ere aurkeztu beharko dituzte:
–Nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen bi fotokopia.
–Deialdian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo bestela, titulua lortzeko gainditu behar diren irakasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiri akademikoa, titulua jasotzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarekin batera.
f) Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.
8.2. Aurreko atalean aipatutako dokumentuak aurkeztu ezina ongi frogatzen bada, zilegi da beste edozein bide erabiltzea, zuzenbidean onartzeko modukoa bada, deialdian eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzeko.
8.3. Funtzionario publikoak diren izangaiek ez dute aurkeztu beharko aurreko izendapenerako frogatu zituzten baldintza eta betekizunen frogagiririk. Haien gaineko ministerio edo erakundeak egindako ziurtagiria bakarrik aurkeztu beharko dute, funtzionarioak direla eta Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario izendatzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu dadin.
8.4. Inork behar den epean delako dokumentazioa aurkezten ez badu, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada, edo dokumentazioa aztertuta agertzen bada ez duela betetzen ezarri direnetako baldintzaren bat, ezin eginen zaio praktiketako funtzionarioaren izendapena eta baliogabetuko zaizkio jarduketak, hasierako eskaeran informazio faltsua jartzeagatik egozten ahal zaion erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.
Azkeneko kasu horretan, edo izangairen batek uko eginez gero, betiere epaimahaiak deitutako lanpostu adina izangai proposatuta, Justizia Ministerioak azkeneko horri eskatuko dio ariketak gainditu eta proposatutako izangaien atzetik dauden izangaien zerrenda osagarria, deitutako lanpostu guztiak bete arte.
Kasu horretan, zerrenda osagarri hori osatzen duten izangaiek oinarri honetan bertan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, Justizia Ministerioaren webgunean argitaratu eta bost egun balioduneko epean.
Ukitutako oposiziogileei, berezko hizkuntza ofiziala eta/edo foru zuzenbidea baloratzen duten lurralde eremuetan aurkezten direnei, dagokion aukerako probarako dei eginen zaie edo bere garaian aurkeztutako egiaztagiriaren puntuazioa gehituko zaie.
9. Izendapena.
Izangaien kopurua ez da izanen lurralde eremu bakoitzean deitutako lanpostuena baino handiagoa; behin egiaztatu ondoren deialdiaren laugarren oinarriko baldintzak eta oinarri orokorretako zazpigarren oinarrikoak betetzen dituztela, karrerako funtzionario izendatuko dituzte Justizia Ministerioaren aginduaren bidez. Agindu hori Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia erkidego eskudunetako aldizkarietan argitaratuko da.
Laguntza Judizialeko Kidegoaren izaera nazionala kontuan hartuta, karrerako funtzionarioak izendatzeko bi zerrenda eginen dira, eta bietan kontuan hartuko da oposiziogileek zer puntuazio izan duten lurralde eremu bakoitzean, autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizial propioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibil bereziaren edo Foru Zuzenbide Zibilaren jakintzari buruzko proban lortu den puntuazioa zehaztuta.
10. Azken araua.
Hautapen prozesu honi ondoko arauak aplikatuko zaizkio: Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa; abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretua, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onesten duena; martxoaren 22ko 196/2015 Errege Dekretua, 2015eko lan publikoaren eskaintza onesten duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua; urriaren 14ko JUS/2170/2015 Agindua (urriaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), Justizia Administrazioko funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko hautapen prozesuak arautuko dituzten Oinarri Orokorrak ezartzen dituena; eta deialdia egiten duen agindu honetan xedatutakoa.
Modu osagarrian, deialdian ezartzen ez den guztirako, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen Testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan eta arloari buruzko indarreko gainerako arauetan xedatutakoa aplikatuko da.
Deialdi honen eta haren ondoriozko egintza administratiboen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke Justizia Ministerioari zuzendua, hilabeteko epean, deialdia argitaratzen denetik zenbatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, bi hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatuta, administrazioarekiko auzietarako epaitegi zentraletan. Horrela dago xedatuta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean. Berraztertzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da Administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi edo ustezko ezespena gertatu arte.
Halaber, Justiziako Estatu Idazkaritzak epaimahaiaren ebazpenak berrikusi ahal izanen ditu, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren arabera.
Madrilen, 2015eko abenduaren 1ean.–Justizia ministroa, eskuordeturik (apirilaren 16ko JUS/696/2015 Agindua), Justiziako Estatu-idazkaria, Carmen Sánchez-Cortés Martín.
ERANSKINEN AURKIBIDEA
I. ERANSKINA.–Hautapen prozesuaren deskripzioa.
–I-A. Oposizioa: nahitaezko ariketak.
–I-B. Autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilaren ezagutza ebaluatzea.
II. ERANSKINA.–Epaimahaiak.
III. ERANSKINA.–Eskabidea betetzeko jarraibideak.
IV. ERANSKINA.–Zinpeko aitorpenerako eredua.
I. ERANSKINA
Hautapen prozesuaren deskripzioa
I-A.–Oposizioa: Nahitaez egin beharreko ariketak.
1.–Oposizioaldia, ekitaldi berean eta egun berean, bata bestearen ondotik eginen diren ariketa hauek osatuko dute:
1.1.–Lehen ariketa. Teorikoa, idatzizkoa, nahitaezkoa eta baztertzailea. Test motako galdera-sorta izanen da, urriaren 14ko JUS/2171/2015 Aginduan (urriaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) zehaztutako programako gaiei buruzkoa. Ehun galderaz osatuko da. Galdera bakoitzak lau erantzun izanen ditu eta bakarra izanen da zuzena.
Ariketaren iraupena 75 minutukoa izanen da.
0tik 100 puntura bitarte kalifikatuko da.
Erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat emanen da; erantzun oker bakoitzeko 0,25 puntu kenduko da; erantzun gabeko galderengatik ez da punturik emanen.
Izangai bakoitzak lortutako puntuazioa erantzun zuzenen kopuruaren batuketa izanen da, behin erantzun okerrengatiko kenketa egin ondoren.
Epaimahaiak proposatutako galdera-sortak 104 galdera izanen ditu, lehendabiziko 100ak arruntak eta ebaluatzekoak eta azken lauak erreserbakoak. Azterketa egin ondoren, epaimahaiak galdera arrunt bat edo batzuk baliogabetu behar izanez gero, erabaki horretan bertan ezarriko du erreserbetako horietatik zein ebaluatuko dituen baliogabetuen ordez, hurrenkera horretan.
Epaimahaiak, aurkeztutako izangaien kopurua eta ezagutza maila ikusirik, lurralde eremu bakoitzean ariketa hau gainditzeko gutxienez zenbat puntu lortu behar diren erabakiko du (sekula ez dira 50 puntu baino gutxiago izanen), eta erabaki hori aditzera emanen da. Gutxieneko puntuazio hori lortzen ez duten oposiziogileek ez dute ariketa gaindituko, eta bigarren ariketa ez zaie baloratuko.
1.2.–Bigarren ariketa. Praktikoa, idatzizkoa, nahitaezkoa eta baztertzailea. Test moduko 50 galdera erantzun beharko dira epaimahaiak eginbide judizialez proposatzen dituen bi kasu praktikori buruz. Galderek launa erantzun izanen dituzte, baina haietariko bat bakarra izanen da zuzena.
Zerotik ehun puntura bitarte kalifikatuko da eta kasu praktikoetako batean puntuaziorik lortzen ez duten izangaiak kanpo geldituko dira.
Erantzun zuzenek bina puntu jasoko dituzte. Erantzun okerrengatik 0,50 puntu kenduko dira, eta erantzun gabeko galderengatik 0,25 puntu. Emaitza, osotara, zenbaki negatiboa bada, 0 puntuko kalifikazioa emanen zaio.
Ariketak 45 minutu iraunen du.
Epaimahaiak proposatutako galdera-sortak 52 galdera izanen ditu, lehendabiziko 50ak arruntak eta ebaluatzekoak eta azken biak erreserbakoak. Galderak baliogabetzen badira, lehen ariketaren kasurako adierazi dena eginen da.
Epaimahaiak, aurkeztutako izangaien kopurua eta ezagutza maila ikusirik, lurralde eremu bakoitzean ariketa hau gainditzeko gutxienez zenbat puntu lortu behar diren erabakiko du (sekula ez dira 50 puntu baino gutxiago izanen), eta erabaki hori aditzera emanen da. Gutxieneko puntuazio hori lortzen ez duten oposiziogileek ez dute ariketa gaindituko.
Oposizioaldiko kalifikazioa ariketa bakoitzean lorturiko kalifikazioen batura izanen da.
1.3.–Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan aurkezten diren izangaiek ariketa horietako edozeinetan lortzen badute aurreko lerrokadetan aurreikusitako gehieneko notaren %60ko puntuazioa edo handiagoa, nota hori gorde eginen zaie hurrengo deialdirako, betiere gaiak, ariketak eta kalifikatzeko modua berdin-berdinak badira.
I-B.–Autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilaren ezagutza ebaluatzea.
1.–Autonomia erkidegoetako berezko hizkuntza ofizialak jakitea.
Berezko hizkuntza ofiziala duten autonomia erkidegoei dagozkien lurralde eremuetara aurkezten diren oposiziogileen kasuan, parte hartzeko eskabidean hala adieraziz gero, oposizioaldia bukatuta eta prozesua gainditu eta lanpostua lortzen duten izangaien zerrendak prestatu ondoren, autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen jakite maila ebaluatzeari ekingo zaio. Horretarako, kasuan kasuko autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialaren jakite maila ebaluatuko da, aurkeztutako ziurtagiriak baloratuz edo jakite maila neurtzeko eginen den proba baten bidez.
Autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialaren jakite mailari dagokion puntuazioa kasuan kasuko autonomia erkidegoaren eremuan aplikatuko da, bakar-bakarrik, izangaiak aukeratutako lurralde eremuaren barrenean prozesua gainditzen duten izangaien zerrendaren hurrenkera finkatzeko. Hortaz, puntuazio hori nahitaez egin beharreko bi ariketetan lortzen den puntuaziotik aparte agertuko da.
18 puntu emanen dira gehienez, izangaiak erakusten duen jakite mailaren arabera. Balorazio irizpide hauek erabiliko dira:
Autonomia erkidegoko hizkuntza baloratzeko irizpideak: Autonomia erkidegoko hizkuntzaren ezagutza baloratzeko honako irizpide hauek hartuko dira aintzat:
Kataluniako Autonomia Erkidegoan:
Katalanaren ezagutza ebaluatu eta egiaztatzeari buruzko maiatzaren 29ko 152/2001 Dekretua aldatu zuen urtarrilaren 7ko 3/2014 Dekretuarekin (2014ko urtarrilaren 9ko 6536 DOGC) eta hizkera juridikoaren ezagutzaren (J maila) egiaztagiriari buruzko abenduaren 30eko 180/2014 Dekretuarekin bat (2014ko abenduaren 31ko 6780 DOGC), katalanaren ahozko eta idatzizko ezagutzagatik eta hizkera juridikoaren ezagutzagatik (J maila), Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren ziurtagiriaren bidez eta Ikasketa Juridikoen eta Prestakuntza Espezializatuaren zentroak edo baliokideek behar den bezala frogatuta, 18 puntu bitarte emanen dira, frogatutako ezagutza mailaren arabera, honela:
1. B2 mailako ziurtagiria (2014ko urtarrilera arte, B maila) edo titulu homologatuak: sei puntu.
2. C1 mailako ziurtagiria (2014ko urtarrilera arte, C maila) edo titulu homologatuak: hamabi puntu.
3. C2 mailako ziurtagiria (2014ko urtarrilera arte, D maila) edo titulu homologatuak: hamazortzi puntu.
4. J mailako hizkera juridikoaren ezagutzaren ziurtagiria: hamazortzi puntu.
Nafarroako Foru Komunitatean:
Nafarroako Foru Komunitatean, abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5. artikuluan ezartzen diren eremu euskaldunean eta mistoan, ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuan (2009ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 3koa) eta irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa) ezarritakoari jarraikiz, euskararen ahozko eta idatzizko ezagutzagatik, maila bakoitza gainditu izana behar bezala frogatuta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak edo baliokideak emandako ziurtagiriaren bidez, gehienez ere, eta ondorio hauetarako soilik, gehienez ere 18 puntu emanen dira, frogatutako ezagutza mailaren arabera, honela:
1. 3. mailako ziurtagiria edo baliokidea: 6 puntu.
2. 4. mailako ziurtagiria edo baliokidea: 12 puntu.
3. 5. mailako ziurtagiria edo baliokidea: 18 puntu.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan:
Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzari buruzko ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan ezarritakoarekin bat,
2. hizkuntz eskakizuna: sei puntu.
3. hizkuntz eskakizuna: hamabi puntu.
4. hizkuntz eskakizuna: hamazortzi puntu.
Valentziako Autonomia Erkidegoaren eremuan:
Oinarrizko mailako ziurtagiria: sei puntu.
Erdi mailako ziurtagiria: hamabi puntu.
Goi mailako ziurtagiria: hamazortzi puntu.
Valentzieraren ezagutza agiri bidez frogatzeko, Junta Calificadora de Coneixements del Valencià erakundeak eman edo homologatutako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
2.–Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil bereziari edo foru zuzenbide zibilari buruzko ezagutzaren ebaluazioa.
Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan parte hartzen duten izangaien kasuan, parte hartzeko eskabidean hala adieraziz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil foralari edo bereziari buruz dakitena ebaluatuko da, aurreko atalean adierazi den modu berean eta ondorio berberak izanen direla. Atal honetan sei puntu emanen dira gehienez. Puntuazio hori nahitaez egin beharreko gainerako ariketan lortzen den puntuaziotik aparte agertuko da eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan izangaien hurrenkera ezartzeko balioko du, bakar-bakarrik.
Balorazio irizpideak:
A) Ezagutza hori egiaztagirien bidez frogatzea aukeratzen duten oposiziogileen kasuan, hauek onartuko dira:
1. Zuzenbideko lizentziatura, irakasgai hauek egin baditu:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil forala eta autonomikoa.
–I. UD, 1953ko plana: 90 ordu.
–II. UD, 1998ko Plana: 60 ordu.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila 1.
–I. UD, 1993ko plana: 30 ordu.
2. Zuzenbideko gradua, irakasgaietako bat Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibil eta Autonomikoa izan bada.
3. Masterra Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibil foralaren eta autonomikoaren arloan: 540 ordu (54 kreditu).
4. Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruzko espezializazio diploma (presentziala):
–220 ordu (22 kreditu).
5. Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide zibilari buruzko espezializazio diploma (on line): 210 ordu (21 kreditu).
6. Zuzenbideko doktoretza: (Gutxienez 60 ordu: 6 kreditu):
a) Zuzenbideko doktore titulua, tesia Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruz egin badu.
b) Zuzenbideko doktoretza ikastaroak Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilari buruz.
B) Azterketa egitea hautatzen duten oposizio-egileen kasuan, test motako 40 galdera erantzun beharko dituzte, lau erantzunen artean zuzen bakarra aukeratuz.
Zuzen erantzundako galderek puntu bana jasoko dute. Oker erantzundakoek edo erantzun gabekoek ez dute punturik jasoko. Ekitaldia gainditzeko 20 puntu lortu behar dira gutxienez.
Galderak gai hauei buruzkoak izanen dira:
AZTERKETARAKO GAI ZERRENDA
1. Iturrien sistemari buruzko arau-esparrua: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena Foru Zuzenbide Zibilaren arloan. Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibil Foralari buruzko legeak. Foru Zuzenbide Zibilaren iturriak: Euskadiko Foru Zuzenbide Zibilaren iturrien sistema, ordezko zuzenbidea. Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibileko legeen izaera.
2. Bizkaiko Foru Zibila. Lurralde-eremua eta pertsona-eremua. Lur Laua eta hiribilduak. Bizkaitar forudunak eta forugabeak. Bizkaian bizi diren atzerritarren nazionalitatea eta auzotasuna.
3. Bizkaiko Foru Zibila. Tronkaletasuna, definizioa. Nahitaezko oinordetza. Senipartea eta senipartedunak. Testamentu bidezko oinordetza, Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibileko testamentu-formak.
4. Bizkaiko Foru Zibila. Ezkontzaren ondasun-eraentza. ezarpena eta aldaketa. Ordezko lege araubidea eta hura zehazteko arauak. Foru-komunikazioa, sorrera, finkapena eta uztea.
5. Arabako Foru Zibila; lurralde eremua eta eremu pertsonala. Gipuzkoako Foru Zibila; lurralde eremua eta eremu pertsonal eta funtzionala.
II. ERANSKINA
Epaimahaiak
Laguntza Judizialeko Kidegoa
Epaimahai bakarra
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | M.ª Isabel Ferrer - Sama Pérez Magistratua. |
Epaimahaiko kideak | Francisco Javier Sánchez Cerrajero Justizia Administrazioko legelaria |
María Isabel Durán Baños Justizia Administrazioko legelaria | |
Teresa Pérez Ubide Justizia Ministerioan aritzen den C1 azpitaldeko funtzionarioa | |
Carmen Perales Saceda Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Elena Ibáñez Rubio Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Alberto Rafael Ortega Velázquez-Gaztelu Justizia Ministerioan aritzen den A2 azpitaldeko funtzionarioa |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Rafael Rosel Marín Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Teresa Sánchez Núñez Justizia Administrazioko legelaria |
Ángela Torres Mohedas Justizia Administrazioko legelaria | |
Mª del Pilar Vilaplana García Justizia Ministerioan aritzen den A1 azpitaldeko funtzionarioa | |
Yolanda Gutiérrez Aguilar Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Sara Mayo Cabrero Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Mercedes Álvarez Álvarez Justizia Ministerioan aritzen den A2 azpitaldeko funtzionarioa |
Andaluziako epaimahai delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | Marta Altea Díaz Galindo Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Rosa Mª Rodríguez Rodríguez Justizia Administrazioko legelaria |
Mª Inés Romero Montes Justizia Administrazioko legelaria | |
Mª Concepción Ponce García Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Josefa Rodríguez García Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Carlos Querol Fernández Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | María Leria Peñafuerte Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Francisco Hazas Viamonte Epailea |
Epaimahaiko kideak | Mª Dolores Gavira Villa Justizia Administrazioko legelaria |
Reynaldo Carlos Carmona Argüelles Justizia Administrazioko legelaria | |
Maria Aldaríz Castro Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
José Miguel Marín Orzaez Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Mercedes Rodríguez García Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Lourdes Vázquez Valiente Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Kanarietako epaimahai delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | Juan Avello Formoso Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Luis Gómez Hernández Justizia Administrazioko legelaria |
Mª Ivana Vega del Río Justizia Administrazioko legelaria | |
Rita Pulido Machín Autonomia Erkidegoko C2 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Encarnación Sosa Marrero Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Oscar Barrios Ignacio Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Ana Rosalía Suárez Rodríguez Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa. |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Reyes del Carmen Martel Rodríguez Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Wenceslao E. Olea Ballesteros Justizia Administrazioko legelaria |
Águeda Reyes Almeida Justizia Administrazioko legelaria | |
Miguel Luis Cataño González Autonomia Erkidegoko C2 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Francisco Javier Cabalgante Sayago Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
José Juan Almeida Díaz Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Lourdes Barreiros Acosta Autonomia Erkidegoko C2 azpitaldeko funtzionarioa. |
Kataluniako epaimahai delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | Carlos Puigverver Asor Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Inmaculada Julve Guerrero Justizia Administrazioko legelaria |
Juan Serrats Palau Justizia Administrazioko legelaria | |
Mercé Olivan Corominas Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Lucía Brenlla González Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
David Ose Prieto Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Dolors Campdepadrós Colomer Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Margarita Cuscó Turell Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Juan Esteban Serrano Carrasco Justizia Administrazioko legelaria |
Mª Teresa Tejero Blanco Justizia Administrazioko legelaria | |
Mª Josep Llovet Sebastiá Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Esther Lázaro Azconas Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Oscar Arrebola Moreno Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Asunción Aparicio Casado Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Madrileko Erkidegoko Epaimahai Delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | José Pedro Vázquez Rodríguez Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Daniel Alejandro Ignacio Campos Justizia Administrazioko legelaria |
Rafael Lozano Terrazas Justizia Administrazioko legelaria | |
Ángel Román Puntero Autonomia Erkidegoko C1de azpitaldeko funtzionarioa. | |
Amílcar Álvarez Abejón Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Carlos Ureña Mumary Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Silvia Martín García Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Marcos Ramos Valles Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Antonio Gutiérrez López Justizia Administrazioko legelaria |
José Gayo Idoate Justizia Administrazioko legelaria | |
Alejandra Alonso Bernal Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Lidia Patricia Martínez Clares Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Carolina del Rosario Parada Ortega Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Begoña Aranda García Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Valentziako Erkidegoko Epaimahai Delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | Jesús Ros Urios Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Carmen Garrido Fernando Justizia Administrazioko legelaria |
Inmaculada García Martínez Justizia Administrazioko legelaria | |
Carlos Jesús López Rodas Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Antonio Romeu Escribano Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Rafael García Albarracín Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Carmen Beut Blasco Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Rosa María Franch Pastor |
Magistratua | |
Epaimahaiko kideak | Carlos Aparicio Urtasún |
Justizia Administrazioko legelaria | |
María Dolores Valle Contreras | |
Justizia Administrazioko legelaria | |
Mª Luisa Romance Villalba | |
Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Joaquín Vidal Cuenca | |
Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Juan Baixauli Merín | |
Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Antonio Ricart Rodrigo Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Nafarroako Foru Komunitateko epaimahai delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | Diego Bermejo Yangüas |
Magistratua | |
Epaimahaiko kideak | Luis Jiménez Alonso Justizia Administrazioko legelaria |
Aránzazu Chocarro Ucar Justizia Administrazioko legelaria | |
Ana Mª Pilar Poncela García Foru Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa | |
Félix Cermeño Alonso Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Albina García Montenegro Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Francisco Javier Izquierdo Lezaun Foru Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Antonio Rubio Pérez Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Elena Mª Daniel del Valle Justizia Administrazioko legelaria |
Maite Arenaza Sarasola Justizia Administrazioko legelaria | |
José Ángel Ros Nestares Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Pilar Corcin Ortigosa Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Izaskun Gartzaron Zudaire Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Eneko Ardaiz Ganuza Autonomia Erkidegoko A2 azpitaldeko funtzionarioa. |
Euskal Autonomia Erkidegoko epaimahai delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | María Vidal Beneyto Fiskala |
Epaimahaiko kideak | Lourdes Ronda Arauzo Justizia Administrazioko legelaria |
Jesús Teodosio González Martín Justizia Administrazioko legelaria | |
Carmen Aguiar Ruiz de Gauna Autonomia Erkidegoko C2 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Ana Rodrigo Ruiz Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Juan Manuel Román Hernández Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Jesús Navarro Medina Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Elena Cabero Montero Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Mª Eugenia Carricajo Lobato Justizia Administrazioko legelaria |
Oscar Fernández Mérida Justizia Administrazioko legelaria | |
Gemma Olabuenaga Goikoetxea Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Marta Ruiz de Loizaga Ruiz Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Virginia Hidalgo Álvarez Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Blanca Olabuenaga Goikoetxea Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Errioxako Epaimahai Delegatua
Epaimahai titularra
Epaimahaiko burua | Luis Miguel Rodríguez Fernández Magistratua |
Epaimahaiko kideak | José Javier Marcos Sola Justizia Administrazioko legelaria |
Dámaso Suárez Iglesias Justizia Administrazioko legelaria | |
María Nieves Palacios Martinez Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
María Pilar Ovejano Lamata Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Gema Álvaro Cobo Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | Almudena Vázquez Aransay Autonomia Erkidegoko A1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Ordezko epaimahaia
Epaimahaiko burua | Rafael Yangüela Criado Magistratua |
Epaimahaiko kideak | Mª del Carmen López de Silanes Hernaez Justizia Administrazioko legelaria |
Mª Olga Revuelto Ruiz Justizia Administrazioko legelaria | |
María Guadalupe Molina Carazo Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. | |
Dolores López Arenal Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
José Salmerón Álvarez Laguntza Judizialaren Kidegoko funtzionarioa. | |
Idazkaria | María Isabel Ruiz Martínez Autonomia Erkidegoko C1 azpitaldeko funtzionarioa. |
Albaceteko Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Luis Miguel Fresneda Fresneda |
Ordezkoa | Francisco Leonardo García Alfaro |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Ángel Garrido Paños |
María Victoria Navarro Vázquez | |
Cristina Castilla Yáñez | |
Ordezkoak | Manuela Romero Sánchez |
Rufina Gómez Segovia | |
Antonino Motos González | |
Caceresko Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Diego Plata Pedrazo |
Ordezkoa | José Ignacio Cercas Sánchez |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Virginia López Izquierdo |
Teresa Granado Rico | |
Francisco Sabido Martín | |
Ordezkoak | Ramón Cobián Prieto |
María del Carmen Manzano Martín-Javato | |
María Ángeles Santillana Floriano | |
Ceutako Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Víctor Rodríguez Sendon |
Ordezkoa | María del Rosario Jiménez Lechuga |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Antonio Jesús Escalante García |
Rosario Giménez Martí | |
Marta Iglesias Linde | |
Ordezkoak | Francisco Chicón Córdoba |
Jorge Oliva Velasco | |
Pedro Carlos Garrido Matas | |
Melillako Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA: | |
Titularra | Mª Gloria Márquez Manzano |
Ordezkoa | Josefina Miralles Santos |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Ángeles Agulló Suárez |
José Antonio Aniado del Moral | |
Milagros Sánchez Marín | |
Ordezkoak | Encarnación Leal Vázquez |
Manuel Roberto González Lamigueiro | |
Fernando Anselmo Caño Blázquez | |
Murtziako Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Julia García de la Calzada |
Ordezkoa | Felipe García Martínez |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Carmen González Marín |
María Lorca Sánchez | |
Juan Antonio Alcaraz Úbeda | |
Ordezkoak | Miguel Ángel Giménez Belmonte |
Isabel María Villa Bernabé | |
Mariano Soriano de Liras | |
Tenerifeko Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Matilde Valentín Fernández |
Ordezkoa | Asunción Pino Jiménez Marrero |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Pilar Candelaria Hernández Cabrera |
José María Yanes González | |
Ana Isabel Martín Leyva | |
Ordezkoak | Luisa María Amelia Guimerá Ravina |
Rosario Fátima Fernández Taviel de Andrade | |
María del Carmen Bujalance Jiménez | |
Balear Uharteetako Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Mª Victoria Torres García-Lomas |
Ordezkoa | Joana María Collado García |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Mª del Carmen Rodríguez Martín |
María Luisa Tolivia Sánchez | |
Francisco Javier Barba Martín | |
Ordezkoak | Josep Antoni Coll Pons |
Rosá María Morales Cerdá | |
Martín Guillén Mestre | |
Valladolideko Lankidetza Unitatea
UNITATEKO BURUA | |
Titularra | Arturo López Sacristán |
Ordezkoa | Juan Ibares Hernández |
UNITATEKO KIDEAK | |
Titularrak | Pedro Antonio Rodríguez Moreda |
Libertad Sánchez Martín | |
Asunción Trueba Ruiz | |
Ordezkoak | Jorge Carcedo Moldón |
Concepción Carranza García | |
Isabel Perales Teurlais | |
III. ERANSKINA
Onartzeko eskabideak betetzeko jarraibideak
Irakurri arreta handiz eta bete hurrengo jarraibideak.
Oso garrantzitsua. Inprimaki hauek dohainik jaisten dira deialdian adierazten diren web orrietatik eta zenbaki bana dute. Ez erabili fotokopiarik, litekeena da ez onartzea.
Jarraibide orokorrak
–Idaztean erabili soilik boligrafo beltza edo urdina, eta idatzi zerbait gogor eta lauaren gainean, inprenta motako letra larriekin.
–Ahal dela, ez egin zuzenketarik, ezabatzerik edo urraturik.
–Ez ahaztu eskabidea sinatu behar duzula, dagokion laukian.
Jarraibide bereziak
–15. eta 16. laukitxoak. Adierazi kidegoa, kasua bada, espezialitatea, eta kodea, deialdian aipatzen direnak.
–20. laukitxoa. Adierazi zein probintziatan egin nahi duzun azterketa, deialdiaren aginduan aipatzen direnen artean, eta haren kodea.
–Desgaitasuna duten izangaiak. Erreserbako txandan aurkeztu nahiz ez, desgaitasun maila adierazi beharko dute, organo eskudunaren irizpenaren araberakoa, 21. laukitxoan, eta, kasua bada, 23. laukitxoan adieraziko dute zein egokitzapen behar duten, horren premiari buruzko txostena erantsita. Horrez gain, erreserbako txanda aukeratzen dutenek “desgaitasuna dutenentzako erreserba” dioen 22. laukitxoan X bat idatziz adieraziko dute.
–Autonomia erkidegoetako hizkuntzei eta foru zuzenbideari buruzko aukerako probak. Deialdietan aurreikusirik baldin badago, azterketa egin nahi dutenek “eginen du” idatziko dute kasuan kasuko laukitxoan; ezagutza agiri bidez frogatu nahi dutenek “agiri bidez” idatziko dute; eta, azkenik, bi sistemak aukeratzen dituztenek, deialdian ezarrita dagoen moduan, “agiri bidez eta eginen du” idatziko dute.
Tasak ordaintzeko eta inprimakia aurkezteko jarraibideak.
–”Zenbatekoa” dioen laukian azterketa eskubideen zenbatekoa adierazi, deialdian jasota dagoena, autolikidaziorako inprimakia baita.
–Eskabide hau, jatorrizkoa eta bi kopia, tributuen diru-bilketarako entitate laguntzailea den edozein banku, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibatan aurkeztu. (ez da beharrezkoa konturik izatea irekita bertan).
–Entitate laguntzaileak “interesatuarentzako alea” (ordainketaren ziurtagiria) eta “administrazioarentzako alea” itzuli behar dizkizu, behar bezala zigilatuta
–Eskabide honen “administrazioarentzako alea” deialdian aipatzen diren erregistroetako batean aurkeztu beharko da, eta bertan “interesatuarentzako alea” zigilatu beharko dute. Erregistroko zigilu hori aurekztu izanaren frogagiria izanen da.
–Atzerrian aurekztutako eskabideak dagozkien ordezkaritza diplomatiko edo kontsularren bidez tramitatzen ahalko dira. Horiei deialdian adierazten den kontuan azterketa eskubideen zenbatekoa ordaindu izanaren bankuko frogagiria erantsi beharko zaie.
IV. ERANSKINA
.................................jaunak/andreak (helbidea:......................................; adina: ................................., nortasun agiri nazionalaren zenbakia ..................................), Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario izendatua izatearen ondorioetarako, zin egin edo hitz ematen du ez dela ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoetan aritzeko, eta xedapen organikoetan ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasunik ez duela.
.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Adierazpenaren egilea,
Iragarkiaren kodea: E1517354
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
