2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
QUEILES IBARREKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Zuzendaritza Batzordeko kideen ordainsariak
Mankomunitateko Batzordeak, 2015eko abenduaren 17an egin bilkuran, ondotik zehazten den ordainsari araubidea onetsi du:
Lehena.–Carlos Mendez Cano batzordeko burua dedikazio partzialean arituko da karguan.
Bigarrena.–Ordainsarien honako araubidea ezarri da, ondorioak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera dituela, kontuan hartuta urteko zenbateko gordinak direla, hamabi ordainketatan ordaindu beharrekoak:
–3.751 euro urtean; hau da, A mailako funtzionario baten ordainsariaren %14,69.
Hirugarrena.–Ordainsari horiek jasotzeko behar den gutxieneko dedikazioa finkatzea:
–Batzordeko burua: 4 ordu eta erdi astean (234 ordu urtean; hau da, funtzionario baten lanaldiaren %14,69).
Laugarrena.–Alta eskatuko zaio Gizarte Segurantzaren Lurraldeko Diruzaintza Orokorrari, eta Mankomunitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren arauek enpresei beren zerbitzuko langileez den bezainbatean ezartzen dizkien betebeharrak.
Bosgarrena.–Honako bilkura-sariak eta kalte-ordainak finkatzea:
Erabateko dedikazioa edo partziala izateagatik ordainsariak jasotzen dituzten batzordeko kideek izan ezik, beste guztiek 64na euro jasoko dute batzordeak egiten duen bilkura bakoitzean parte hartzeagatik.
Batzordeko kideek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2015eko abenduaren 22an.–Burua, Carlos Mendez Cano.
Iragarkiaren kodea: L1517176