5. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

640/2015 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, enpresei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, 2016. urtean kanpo-merkataritzaren arloko teknikariak kontrata ditzaten.

Nafarroako 2013-2016 II. Nazioarteko Planak, “Enpresa eta beste entitate batzuk nazioartekotzeko laguntza” izeneko 2. ardatzean, zenbait ekintza jasotzen ditu Nafarroako enpresa txiki eta ertainei (ETE) beren esportazio jardueretan laguntzeko. Ekintza horien artean, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikoaren dekretuak zuzendaritza horren esku utzitako eskumenekin bat, Nafarroako jarduera ekonomikoaren eta nafar herritarren nazioartekotzea sustatzeko asmoz, laguntzak emateko deialdiak egin daitezke, 2016. urtean, helbide fiskala Nafarroan duten enpresek, baldin nazioartekotzeko proiektu sendo bat badute, pertsonak kontrata ditzaten kanpo-merkataritzako lan teknikoak egiteko. Enpresa horietarako diru-laguntzen deialdi baten bidez gauzatzen da ekintza hori.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Enpresei diru-laguntzak emateko deialdia onestea, 2016. urtean kanpo-merkataritzako lan teknikoak egiteko pertsonak kontrata ditzaten. Deialdiaren oinarriak ebazpen honen eranskin gisa gehitu dira (ID 5014). Helburu horretarako 120.000 euroko gastua baimendu da guztira, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enpresen kanpo sustapenerako ekintzak” izeneko 124001-16330-4709-431300 kontu-sailaren baliokidea den 2016ko Gastuen Aurrekontuko kontu-sailaren kargura. Deialdi honen finantzaketa kontu-sail horretan kreditu nahikoa eta egokia izatearen baldintzapean izanen da, bestela eten eginen baita.

2. Ebazpen hau Aurrekontuen Atalari eta Kontabilitate Zentroari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2015eko abenduaren 22an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

1. ERANSKINA

ENPRESENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK, KANPO-MERKATARITZAKO LAN TEKNIKOAK EGITEKO PERTSONAK KONTRATATZEKO
2016. URTEAN

Oinarriak

1. artikulua. Xedea.

Nafarroako 2013-2016 II. Nazioarteko Planak, “Enpresa eta beste entitate batzuk nazioartekotzeko laguntza” izeneko 2. ardatzean, zenbait ekintza jasotzen ditu Nafarroako ETEei beren esportazio jardueretan laguntzeko. Ekintza horien artean, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikoaren dekretuak zuzendaritza horren esku utzitako eskumenekin bat, Nafarroako jarduera ekonomikoaren eta nafar herritarren nazioartekotzea sustatzeko asmoz, zilegi izanen da diru-laguntzak emateko deialdiak egitea 2016. urtean, helbide fiskala Nafarroan duten enpresek, baldin nazioartekotzeko proiektu sendo bat badute, kanpo-merkataritzako lan teknikoak egiteko pertsonak kontrata ditzaten, beren esportatzeko prozesuetan lagun diezaieten, izan ere, horrela, Nafarroako enpresa-ehuna eta oro har Nafarroako gizartea nazioartera ateratzeko bideak zabalduko dira.

2. artikulua. Araubide juridikoa.

Ebazpen honetan aurreikusitakoez gain, aplikagarriak diren administrazio prozeduraren arloko xedapenek eta, oro har, antolamendu juridikoaren gainerakoek arautuko dute nola aukeratu enpresa horiek.

3. artikulua. Iraunaldia.

Ebazpen honetan ezarritako oinarri arautzaileak 2016ko deialdian bakarrik aplikatuko dira.

4. artikulua. Onuradunak.

Deialdi hau honako hauei dago zuzendua: helbide fiskala Nafarroan izanik, nazioartera ateratzeko proiektu bat daukaten ETEak. Deialdiaren helburua da enpresei laguntza ematea kanpo-merkataritzako lan teknikoak eginen dituzten pertsonak kontratatzeko, esportazio prozesuetan lagundu diezaieten.

5. artikulua. Enpresa onuradunen betebeharrak.

1. Deialdia egiten den unean baldintza hauek betetzen dituzten enpresa eskatzaileak aukeratzen ahalko dira:

a) ETEa izatea (mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruz Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren arabera).

b) Helbide fiskala Nafarroan izatea.

c) Nazioartekotzeko proiektu sendoa izatea.

2. Ezin izanen dira aukeratu Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan adierazitako egoeretako batean daudenak.

3. Lehenago azaldu diren baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dira, eta, hala badagokio, kontratuaren indarraldia bitartean mantendu beharko dira.

6. artikulua. Kontratatzen den pertsonaren betebeharrak.

1. Enpresek beraiek aukeratuko dute posturako egokitzat jotzen duten pertsona. Aukeratuak gutxieneko baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa.

b) Diruz laguntzen den kontratua formalizatu aurreko sei hilabeteko epean enpresan lan egin ez izana, non eta enpresarekin sinatutako kontratua ez zen praktiketan aritzeko edo prestakuntza eta ikaskuntzarako.

c) Ez izatea enpresaren jabetza edo kontrola dutenen, zuzendaritzako karguak dituztenen edo, sozietatearen forma juridikoa duten entitateen edo enpresen kasuan, haietako administrazio organoetako kideen ezkontideak, aurreko ahaideak, ondorengoak edo ezkontza nahiz odol bidezko bigarren mailara bitarteko ahaideak. Baztertze hori ez da aplikatuko kontratatzailea langile autonomoa bada eta hogeita hamar urtetik beherako bere seme-alabak kontratatzen baditu besteren konturako langile gisa, kontratatua berarekin bizi ala ez, edo soldatapeko langilerik ez duen langile autonomoa bada eta berrogeita bost urtetik beherako ahaide bakar bat kontratatzen badu, bere etxean eta bere kargura bizi ez dena.

7. artikulua. Diru-laguntzaren xede diren kontzeptuak.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntza erabili beharko da enpresa onuradunaren eta berak aukeratutako pertsonaren artean lan kontratu bat sinatzeko, betiere aukeratutako pertsonak deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen baditu. Diru-laguntza 15.000 eurokoa izanen da, guztira.

8. artikulua. Laguntzen bateraezintasuna eta laguntzen “de minimis” izaera.

1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak dira lan merkatua berritzeko presako neurriei buruzko otsailaren 10eko 3/2012 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoekin eta, kontratazioa dela-eta, lor daitezkeen zerga arloko kenkariekin eta Gizarte Segurantzako bestelako hobariekin.

2. Diru-laguntzak ez ditu inola ere gaindituko, ez bakarrik ez beste batzuekin batean, lehenbiziko kontratazio-urteko lan kostuak eta Gizarte Segurantzakoak. Alderdi hori egiaztatzeari begira, kontratazioaldia bukatutakoan, enpresa onuradunek diruz lagundu den kontratuaren kostu guztien ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, hau da: nomina eta ordainagiri guztien kopiak eta Gizarte Segurantzaren kotizazioak ordaindu izanaren egiaztagiriak.

Nolanahi ere, diru-laguntzarako eskabidearekin batera adierazi beharko du hitz ematen duela, aipatutako diru muga gaindituz gero, horren berri emanen duela, gertatzen den unean berean.

3. Aurreko paragrafoetan esandakoa gorabehera, hemen ezarritako laguntzak bateraezinak dira kontratazio bererako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen beste edozeinekin.

4. Deialdi honetako diru-laguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan “de minimis” laguntzei buruz aurreikusitakoari jarraituz. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Itunaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari hiru zergaldiko edozein alditan emandako “de minimis” laguntza guztien zenbatekoa ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan.

Horretarako, onuradunek eskabidean aitortu beharko dituzte kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan hartutako bestelako “de minimis” laguntzak.

9. artikulua. Kontratuaren baldintzak eta iraupena.

1. Kontratua enpresa onuradunarekin sinatzen duen pertsonak gutxienez ere urtebete iraun beharko du kontrataturik. Baldintza hori betetzen ez bada, laguntzaren zati bat itzuliko da, ez-betetzearen denborari dagokion araberakoa.

2. Kontratua mugagabea edo aldi baterako izan daiteke, ez ordea praktiketarako edo ikaskuntza eta prestakuntzarako.

http://www.sepe.es/contenidos/personas/encontrar_empleo/normativa/pdf/guia_contratos.pdf

Lanaldi osorako izanen da, eta lan arloan indarra duen legediari egokituko zaio.

3. Enpresaren esportazio-jarduerarekin loturik egonen da kontratuaren xedea. Hortaz, kontratuan nahitaez jaso beharko da langilea kanpo merkataritzaren arloko teknikari gisa arituko dela.

4. Bete beharreko lanari dagokiona izanen da lanbide-kategoria.

5. Diru-laguntza onartu dela jakinarazi eta hurrengo hilabetean hasiko da kontratua.

10. artikulua. Aukeratzeko prozedura.

1. Enpresak norgehiagokako araubidearen bidez aukeratuko dira.

2. Ofizioz hasitako administrazio prozeduren arau orokorrei jarraikiz gauzatuko dira aukeratzeko prozedurak.

3. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak baloratuko ditu eskaerak. Deialdi bakoitzean jasotzen diren eskaera guztiak batera ebatziko dira; hala, oinarri arautzaileetan eskatzen diren baldintzak bete eta 16. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-irizpideen arabera baloraziorik handiena lortzen duten enpresak aukeratuko dira.

11. artikulua. Eskaerak aurkeztea.

Ahal dela, eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.navarra.es) zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz. Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Nafarroako Gobernuak tramitazioa errazteko arretagune batzuk jarriko ditu behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileentzat. Gune horiek non dauden behar bezala iragarriko da zerbitzuen katalogoaren fitxan. Gune horietan eskaerak aurkezteko moduari buruzko aholkuak emanen dira, eta, hartarako, aurreko paragrafoan adierazi bezala, beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala izatea.

Eskabideak eranskin gisa gehitutako ereduaren araberakoak izanen dira, eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzura igorriko dira.

12. artikulua. Aurkezteko epea.

1. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eskaerak aurkezteko epea, eta 15 egun natural iraganik bukatuko da.

2. Ez dira tramiterako onartuko epez kanpo aurkezten diren eskaerak, eta, beraz, ez-onartutzat joko dira; horrelakoetan, interesdunei jakinarazi beharko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan ezarritako moduan.

3. Eskabideak 2. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira. Aurkezteko epea bukaturik, eskaerak ezin izanen dira aldatu, salbu eta akats materialak, aritmetikoak edo izatezkoak zuzentzeko denean, eskatzaileek eskaerak bertan behera uzteko duten ahalmena baztertu gabe.

4. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeari begira, eta, orobat, eskaera ebaluatzeko beharrezkoak izanik, erakunde horien eskura dauden bestelako datuak egiaztatzeko, interesdunek eskabidean adierazi beharko dute baimena ematen diotela Garapen Ekonomikorako Departamentuari baldintza horiek egiaztatzeko datuak kontsulta ditzan.

13. artikulua. Eskaeretako akatsak zuzentzea.

Eskaerak aipatu diren baldintzak betetzen ez baditu, enpresa eskatzaileari eskatuko zaio hamar eguneko epean okerra zuzen dezala; hala egin ezean, eskaera bertan behera utziko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1 artikuluak ezarritako moduan. Errekerimendu hori eskuragarri dauden baliabide elektronikoak erabiliz eginen da.

14. artikulua. Tramitazioa.

Eskaerak jaso eta gero, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak beharrezkotzat jotzen dituen jarduketa guztiak eginen ditu, ofizioz, ebazpenak oinarritzat hartuko dituen datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko.

15. artikulua. Ebaluazio irizpideak.

Oro har, eta dagokion deialdian ezartzen dena galarazi gabe, gehienez 100 puntu lortzen ahalko dira, modu honetan sailkatuak:

1. irizpidea: Nazioartekotze Planaren kalitatea 2015erako xedeko herrialdean, gehienez 65 puntu.

Honako irizpide hauek hartuko dira kontuan proposamenaren kalitatea aztertzeko atal honetan:

ATALA

EDUKIA

PUNTUAK

Gai orokorrak

Enpresa eskatzailearen eta egiten dituen jardueren deskripzioa.

2

Barne analisi estrategikoa

Alderdi hauen analisi zehatza, xedeko merkatuari dagokionez:

Langileak (profilak, motibazioa, etab.)

Produktua edo zerbitzua (ezaugarriak, xedeko merkatuan lehiatzean izanen dituen abantailak, prezioa, etab.)

Teknologia.

Gaitasun finantzarioa.

Lan egiteko modua/metodologia.

10

Kanpoko analisi estrategikoa

Alderdi hauen analisi zehatza, xedeko merkatuari dagokionez:

Ingurune politikoa.

Lege arloko ingurunea.

Ingurune sozioekonomikoa.

Sektorearen egoera xedeko merkatuan.

Xedeko publikoaren profila.

Lehiakideen analisia (ze enpresa diren, ze estrategia duten, zer produktu edo zerbitzurekin lehiatzen diren).

10

AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak)

Kanpoko eta barneko analisietatik abiatuta, enpresaren indarrak, ahuleziak, mehatxuak eta aukerak zehaztea.

10

Plangintza

Helburuak. Helburuak berariazkoak, neurgarriak, errealistak eta 2016ra mugatuak izanen dira.

5

Xedeko herrialderako ekintza plana 2015erako. Planaren edukiaren azalpena eta justifikazioa, aurreko atalean ezarritako helburuei begira. Ekintzekin batera bakoitzaren aurrekontua aurkeztu beharko da.

5

Kontratazio beharraren justifikazioa

Aurreko puntuetan planteatutako nazioartekotze estrategiarekin loturik arrazoituko da justifikazioa, eta, orobat, argudiatuko da zer zailtasun konpontzen lagunduko lukeen kontratazioak.

15

Orokorra

Planaren koherentzia

8

Proposamenaren kalitatearen atalean 32,5 puntura iristen ez diren proiektuak aurkezten dituzten enpresak ezin izanen dira diru-laguntzen onuradun izan.

2. irizpidea: Nafarroako Foru Komunitatean kalitateko enplegua (kontratu mugagabeak) sortzeko duen eragina, gehienez 15 puntu.

PLANTILLAKO LANGILE KOPURUA (2014-2015 KONPARAZIO TAULA, ABENDUAREN 31KO DATUEKIN)

PUNTUAK

Kopurua gutxitu bada

0

Plantilla sendotu bada, edo %5 edo gutxiago handitu

7,5

%5 baino gehiago handitu bada

15

3. irizpidea: enpresak Talentuaren PIN bankuan (www.blogpin.navarra.es) sartutako pertsonak kontratatzea edo enpresan hartzea, atzerriko delegazioan, Nafarroako Nazioarteko Planaren nazioarteko praktiken programaren barrenean.

PRAKTIKETAKO EDO KONTRATATUTAKO PERTSONA KOPURUA

PUNTUAK

Bat ere ez

0

Pertsona bat edo gehiago

15

4. irizpidea: enpresak emakumearen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa. Eskumena duten entitateek hori dela-eta emandako ziurtagiri eta aitorpenak kontuan hartuko dira, indarrean badaude. Kontuan hartuko dira, orobat, enpresak berdintasuna lortzeko ezarritako praktikak, behar bezala egiaztatuz gero: ardurakidetza eta eginkizunen bateragarritasuna bultzatzeko neurriak izatea, enpresaren komunikazio agiri guztietan hizkera eta irudi ez-sexista eta bateratzaileak erabiltzea, etab.

PLANEN EDO AITORPENEN KOPURUA

PUNTUAK

Bat ere ez

0

Berdintasunean aurrera egiteko enpresan ezarritako praktikak

2,5

Berdintasun plana, ziurtagiria edo aitorpena

5

16. artikulua. Ebazpena, jakinarazpena eta berariazko onarpena.

1. Eskaerak baloratzeko prozesua bukaturik, diru-laguntza esleitzeko proposamena eginen da, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiari igorriko zaio, ebazpena eman dezan. Ebazpenean, gutxienez ere, diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda azalduko da. Eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak.

2. Diru-laguntza emateko ebazpenean hauek azalduko dira:

a) Aukeratutako enpresaren datuak.

b) Emandako diru kopurua.

c) Ezartzen zaizkion beste baldintza batzuk.

d) Ezarri zaizkion baldintza guztiak betetzeko enpresak dituen epea eta justifikatzeko modua.

3. Deialdia ebazteko eta emaitza jakinarazteko epea lau hilabetekoa izanen da gehienez ere, hura ixten denetik. Epe horretan ebazpen espresik ematen ez bada, eskaerak ezetsitzat jo beharko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 47. artikuluan ezarritakoarekin bat.

4. Politika Ekonomikoaren eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5. Diru-laguntza emateko ebazpena Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko da, eta administrazio prozedurari buruzko legerian xedatutakoaren arabera jakinaraziko da.

17. artikulua. Enpresa onuradunen betebeharrak.

Enpresa onuradunak betebehar hauek izanen ditu:

a) Hautatzen den pertsonarekin behar den lan kontratua sinatu izana frogatzea organo eskudunaren aurrean.

b) Hautagaia gutxienez ere urtebetez edukitzea kontrataturik.

c) Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egiaztatze lanak onartzea.

d) Erregelamenduaren arabera jarduerak kontrolpean egon behar duen bitartean, jakinarazpenak egiteko emandako datuetan egiten diren aldaketa guztien berri ematea.

18. artikulua. Diru-laguntzaren ordainketa

Diru-laguntza ordainketa bakarrean emanen da, behin enpresak frogatzen duenean lan kontratua sinatu dela.

19. artikulua. Justifikazioa.

1. Deialdi honen inguruan gertatzen diren inguruabar guztiak justifikatzeko, oinarri arautzaileetan eta esleipen-ebazpenean deialdiaren jarraipenari buruz ezarritakoa beteko da.

2. Enpresak hautatzen duen pertsonarekin lan kontratua sinatu dela justifikatzeko, hilabeteko epea emanen da gehienez, laguntza emateari buruzko ebazpena jakinarazten denetik hasita. Horretarako, kontratuaren kopia bat aurkeztu beharko da. Kontratuan kontratatuak jasoko dituen ordainsariak adierazi beharko dira, berariaz. Ordainsariak hitzarmenaren araberakoak badira, enpresak hitzarmenaren kopia aurkeztu beharko du.

Kontratuaren kopiarekin batera, egiaztagiri bat aurkeztu beharko da, diruz lagundutako kontratazioagatik enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kotizazioak azaltzen dituena.

3. Horiez gainera, kontratuaren urtebeteko epea bukatzen denetik gehienez hilabeteko epean, enpresak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

–Diruz lagundutako kontratuaren ondorioz enpresa onuradunak izan dituen gastuen ziurtagiriak. Zehazki, nomina guztien kopiak eta Gizarte Segurantzari kotizazioa ordaindu izana justifikatzen duten agirien kopiak aurkeztuko dira, baita batzuen eta besteen ordainagiriak ere.

–Azken memoria, gutxienez honako informazio hau jasoko duena:

  • Aurkeztutako Nazioartekotze Planaren barrenean kontratatuak egindako ekintzen azalpena.
  • Kontratazio horretarako ezarritako helburuak noraino bete diren, laguntza eskaerarekin batera aurkeztutako memorian adierazitakoaren arabera.
  • Kontratatuak egindako lana justifikatzea eta lan horrekiko gogobetetasun maila.

–Ebaluazio inkesta (on line eginen da deialdiaren fitxatik abiatuta: www.navarra.es webgunea, zerbitzuen katalogoa; edo, bestela, www.planinternacional.navarra.es webgunean)

–Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru-sarreren edo diru-laguntzen zerrenda zehatza, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita. Horrelakorik ez badago, hori adierazi beharko da.

4. Kontratua egin dela frogatzeko dokumentazio eta txosten tekniko guztiak aurkeztu beharko ditu enpresa onuradunak.

20. artikulua. Laguntza itzultzea.

1. Diru-laguntzak itzultzeko prozedura arau hauetan ezarritakoa izanen da:

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. tituluan administrazio prozedurentzat ezarritako xedapen orokorrak eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

2. Kasu hauetan bidezkoa izanen da enpresa ezabatzea enpresa onuradunen zerrendatik, eta laguntza itzultzeko eskatzea:

a) Zerrendan sartzearren, eskatutako baldintzen gainean gezurra esatea, edo aukeratua izatea galaraziko luketenak ezkutatzea. Laguntza osoa itzuli beharko da, behar diren berandutze-interesekin.

b) Kontratuaren gutxieneko iraupena ez betetzea, hau da, urtebete. Ez-betetzeak zenbat iraun duen, horren araberako zatia itzuli beharko da diru-laguntzatik.

c) Hautagaiarekin sinatutako kontratua ez betetzea. Laguntza osoa itzuli beharko da, behar diren berandutze-interesekin. Aurrekoa gorabehera, ezinbesteko kasuetan, borondatezko bajen kasuetan edo bidezko kaleratzeen kasuetan, diru-laguntzaren parte bat baizik ez da itzuli beharko, hau da, diruz lagundutako kontratazioan eskatutako urtebeteko epea betetzeko falta den denboraren araberakoa, berandutze-interesak barne, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.2.i) artikuluan xedatutakoa aplikatuta, non eta enpresak ez duen pertsona hori ordezkatzen, gehienez ere 15 egun naturaleko epean, diru-laguntzarako eskubidea ekarri dion pertsonaren ezaugarri bereko beste batekin, deialdi honen baldintzekin bat. Hori guztia Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio gehienez ere hilabeteko epean, kontratu berriaren egunetik aurrera.

Ondorio horietarako, ezinbesteko kasuak izanen dira Langileen Estatutuaren 49.1 artikuluko e), f), g), h) eta i) ataletan ezarritakoak.

Bidegabeko kaleratzeen kasuan, ez da zilegi izanen diruz lagundu den kontratupeko pertsona ordeztea, eta enpresa onuradunak hartutako diru-laguntza itzuli beharko du, baita kasuan kasuko berandutze-interesak ere.

d) Justifikatu beharrak ez betetzea edo behar adina ez justifikatzea. Ez-betetzeak zenbat iraun duen, horren araberako zatia itzuliko da diru-laguntzatik.

e) Laguntzak emateko ebazpenean ezarritako betebeharretatik edozein ez betetzea. Ez-betetzeak zenbat iraun duen, horren araberako zatia itzuliko da diru-laguntzatik.

3. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio onuradunen zerrendatik kentzeko prozedurak ebaztea.

21. artikulua. Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarri arautzaileen eta hura garatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

22. artikulua. Enpresa onuradunen gardentasun betebeharrak.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua.

b) Hala badagokio, negozio-zifra, edo diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabete batekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez-betetze kasuetan, onartutako diru-laguntza ordaindu gabe utziko da, aurrerakinak barne, eta, hala badagokio, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. ERANSKINA

1. Eskabidea

Enpresa eskatzailearen datuak:

IFZ:

Izena eta bi deitura edo sozietatearen izena:

Helbidea (kalea, zenbakia, solairua):

PK:

Herria:

Probintzia:

Helbidea, jakinarazpenen ondorioetarako (kalea, zenbakia, solairua)

PK:

Herria:

Tel.:

Faxa:

Web orria:

Harremanetarako pertsona:

Helbide elektronikoa:

1. Enpresa eskatzailearen ezaugarriak:

Helbide fiskala:

JEZeko altako data:

Epigrafea:

Produktuaren edo zerbitzuaren deskripzioa:

ENpresa zein sektoretakoa den:

Esportazioen %, 2015eko salmenten gainean:

Esportazioen bolumena 2015ean (balio absolutua):

2. Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko baldintzen gaineko aitorpena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeari dagokionez, aitortzen dut ez dudala artikulu horretan ezarri diren debekuetako bat bakarrik ere urratzen.

3. Datuak eguneratzeari buruz, zera aitortzen dut:

Konpromisoa hartzen dut, jakinarazpenetarako adierazi ditudan datuak aldatuz gero jarduerak erregelamenduz kontrolpean egon behar duen bitartean, aldaketa idatziz jakinaraziko diodala Garapen Ekonomikorako Departamentuari, gehienez 15 eguneko epean.

4. Deialdiaren 6.1 c) artikuluan eskatutako baldintza ez betetzeari dagokionez, aitortzen dut:

Kontratatzeko proposatzen den pertsona ez dela enpresa eskatzaileko enpresaburuaren edo enpresa kontrolatzen dutenen, zuzendaritzako karguak betetzen dituztenen edo administrazio organoetako kide direnen ezkontide, aurreko ahaide, ondorengo edo ezkontza edo odol bidezko bigarren mailara bitarteko ahaide.

5. Deialdiaren 8.2 artikuluan eskatutako baldintza ez betetzeari dagokionez, adierazten dut:

Konpromisoa hartzen dut, kontratazioaren lehenbiziko urtean zehar diru-laguntzak, bakarrik zein beste batzuekin batera, lan kostuak eta Gizarte Segurantzakoak gaindituz gero, horren berri emanen diodala Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari.

6. Baimenak.

Garapen Ekonomikorako Departamentuari baimena ematen diot egiazta dezala, ebazpen proposamena ematen den unean, zerga, fiskalitate eta lan arloko betebeharretan egunean nagoela eta eskabide honetan aitortu dudan informazio guztia egiazkoa dela, informazioa erakunde horien esku baitago.

Orobat, baimena ematen dut datuak Garapen Ekonomikorako Departamentuaren fitxategi informatikoetan sartu eta tratatzeko, ebazpen honetan aipatzen den praktikaren kudeaketari aplikatzeko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako moduan.

7. ETEa izateari dagokionez, ondokoa adierazten dut:

Mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruz Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioaren arabera ETEtzat hartua izateko, hauek dira kontuan hartu beharreko datuak (itxitako azken kontabilitate ekitaldikoak):

Enpresa eskatzailea:

Langile kopurua plantillan 2015/12/31n:

Negozio-bolumena 2015/12/31n:

Aktibo osoa 2015/12/31n:

Beste enpresa batzuek %25etik gorako partaidetza daukate?

Enpresa baten baino gehiagoren datuak ematen badira, enpresa adina lauki multzo gehitu

Eskatzailearen kapitalean partaide diren enpresen izenak

Partaidetzaren %:

%

Kontu bateratuak

Plantillako langile kopurua

Negozio bolumena (salmenta garbiak):

Aktibo osoa:

%25etik gorako partaidetza du beste enpresa batzuetan?

Enpresa baten baino gehiagoren datuak ematen badira, enpresa adina lauki multzo gehitu

Eskatzaileak zer enpresatan duen partaidetza, haien izen sozialak:

Partaidetzaren %:

%

Kontu bateratuak

Langile kopurua plantillan

Negozio bolumena

Aktibo osoa:

Ba al dago enpresaren bat eskatzailearen administrazio, zuzendaritza edo kontrol organoetako kide gehienak izendatzeko edo ezeztatzeko eskubidea duena?

Ba al dago enpresaren bat eskatzailearen gainean eragin menderatzailea izateko eskubidea duena, harekin sinatutako kontratuari edo estatutu klausula bati jarraikiz?

Ba al dago enpresaren bat, akzioduna edo eskatzailearekin elkartuta dagoena, bozkatzeko eskubide gehienak kontrolatzen dituena enpresa eskatzailearen beste akziodun edo bazkide batzuekin sinatutako hitzarmen bati jarraikiz?

Enpresaren izen soziala

Partaidetzaren %:

%

Kontu bateratuak

Langile kopurua plantillan

Negozio bolumena

Aktibo osoa:

8. Lortutako beste diru-laguntza batzuen gaineko aitorpena.

Eskatutako diru-laguntzaren xedeari buruz, zera aitortzen dut:

(Garrantzitsua: “hautatu” dioen laukian, “BAI” edo “EZ” aukeratu behar da)

Espainiako edo atzerriko beste administrazio publiko, erakunde publiko edo pribatu edo partikularren diru-laguntza eskuratu dut (hautatu). Erantzuna baiezkoa bada, bete ondoko koadroa:

ENTITATEA

KONTZEPTUA

EMANDAKO KOPURUA

“De minimis” araubideak erregulatzen dituen laguntzei buruz (Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 EE Erregelamendua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzak aplikatzeari buruzkoa), hauxe aitortzen dut:

(Garrantzitsua: “hautatu” dioen laukian, “BAI” edo “EZ” aukeratu behar da)

Zergaldi honetan eta aurreko bietan, Espainiako edo atzerriko administrazio edo erakunde publikoren “de minimis” laguntzaren bat jaso dut (hautatu). Erantzuna baiezkoa bada, bete ondoko koadroa:

ENTITATEA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

ONARTUA

EMAKIDAREN DATA

BALORAZIOA

1. 2. irizpidea: Kalitateko enpleguari begira duen eragina.

2014/12/31n

2015/12/31n

Plantillan

Kontratu mugagabeak

Plantillan

Kontratu mugagabeak

Emakumeen kopurua

Gizonen kopurua

Guztira

2. 3. irizpidea: Talentuaren Pin Bankuan edo Nazioarteko Praktiken Programan dauden pertsonen kontratazioa.

(Nahitaezkoa da, eskabidearekin batera, dagokion kontratua edo hitzarmena aurkeztea)

BAI

EZ

Hautagai gisa, Talentuaren PIN Bankuko pertsona bat hartzen du, hartu du edo aurkezten du

o

o

PINeko Nazioarteko Praktiken Programan parte hartu du enpresa hartzaile gisa

o

o

3. 4. irizpidea: Enpresak emakumearen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa.

(Nahitaezkoa da, eskabidearekin batera, dagokion egiaztagiria aurkeztea)

BAI

EZ

Berdintasun plana edo gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren gaineko aitorpena edo ziurtagiria.

o

o

Berdintasunean aurrera egiteko, enpresan ezarritako praktikak

o

o

Sinadura

...............................n, 20........ko .................aren ........an.

Sinadura eta zigilua: ............................

Kargua: .............................

2. ERANSKINA

2. Xedeko merkatuan 2016an jarduteko memoria

1. Enpresa eskatzailearen identifikazio datuak.

1.1. Enpresaren eta egiten dituen jardueren deskripzioa.

1.2. Gaur egun zer herrialdetara esportatzen duen.

2. 2015eko nazioartekotze plana xedeko merkaturako.

2.1. Laguntza zer herrialdetarako eskatzen den, zehazki adierazita jarduketak zein eskualde edo hiritan eginen diren.

2.2. Barneko azterketa estrategikoa.

Enpresaren barne baliabideak aztertuko dira (giza baliabideak, finantza baliabideak, teknologia, ondasun higiezinak, etab.). Era berean, baliabide horiek nola erabiltzen diren aztertuko da, baita haien arteko erlazioak ere. Azterketak, betiere, xedeko merkatuari dagokionez eginen dira.

–Langileak (profilak, motibazioa, prestakuntza, etab.).

–Produktua edo zerbitzua (ezaugarriak, abantailak xedeko merkatuan lehiatzean, prezioa,...).

–Teknologia.

–Gaitasun finantzarioa.

–Lan egiteko modua/metodologia.

–Bestelako alderdi nabarmengarriak.

2.3. Barneko azterketa estrategikoa.

Alderdi hauen azterketa aurkeztuko da:

–Ingurune politikoa

–Lege arloko ingurunea

–Ingurune sozioekonomikoa

–Sektorearen egoera xedeko merkatuan

–Xedeko publikoaren profila

–Lehiakideen analisia (ze enpresa diren, ze estrategia duten, zer produktu edo zerbitzurekin lehiatzen diren).

2.4. Jardueraren AMIA azterketa, enpresaren ahuleziak eta indarrak, eta plan honen inguruneak eta merkatu objektiboak dakarzkioten mehatxu eta aukerak.

2.5. Herrialde horretarako Nazioartekotze Planaren helburuak zehaztea (helburuak zehatzak, neurgarriak, lorgarriak eta 2016ra mugatuak izan beharko dira).

2.6. Herrialdean jarduteko plan orokorraren azalpena (zeinetan kokatzen baita diru-laguntzen deialdi honetan aurkeztutako ekintza) eta guztirako aurrekontua. Plana zehatza eta ongi justifikatua izan behar da, ekintzei, egutegiari eta aurrekontuari dagokienez.

3. Kontratazio beharraren justifikazioa.

Aurreko puntuetan planteatutako nazioartekotze estrategiarekin loturik arrazoituko da justifikazioa, eta, orobat, argudiatuko da zer zailtasun konpontzen lagunduko lukeen kontratazioak.

2. ERANSKINA

3. Enpresa eskatzailearentzako argibide interesgarriak

1. Eskabidean eta erantzukizuneko aitorpenean emandako datuak Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoaren arabera tratatuko dira. Datuak ikusi, zuzendu eta ezerezteko eskubideak Garapen Ekonomikorako Departamentuan erabiliko dira, aipatutako legeriari jarraikiz.

2. Garapen Ekonomikorako Departamentuak adierazi diren datuak benetakoak ote diren ikertzen ahalko du, eta, faltsuak izanez gero, aukeratuen zerrendatik baztertzea edo praktika bertan behera uztea deklaratu.

Iragarkiaren kodea: F1517165