4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 21/2016 prozedura
Judit González Barriales andrea, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: Kamal Ifraj jaunak eskaturik, Walferpinturas SL enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 21/2016 prozeduran, honako ebazpen hauek eman dira 2016ko otsailaren 18an eta 2016ko otsailaren 19an, hitzez hitz hauxe diotena:
Xedatu dut: 2014ko abenduaren 16ko 398/2014 epaia (1081/13 autoetan emandakoa) betearazteko agindu orokorra ematea alderdi betearazlearen, hots, Kamal Ifraj-en alde, eta beterazpenpeko alderdien, hots, Construcciones Dayser XXI SLren eta Walferpinturas SLren aurka, zenbateko hauekin:
Walferpinturas SLri dagokionez, zorraren zenbateko nagusia 6.120,76 euro dira. Bertan Langileen Estatutuaren 29.3 artikuluko interesak sartzen dira, 614 euro, interesen likidazioaren orrian egindako kalkuluen arabera, horren kopia erantsiko baita ebazpen hau jakinarazten denean, baita 979 euro ere, behin-behineko berandutze interes eta kostu gisa (LJLaren 251.1. artikuluko irizpidearen arabera kalkulatuak). Hala, berandutze interesen kasuan, zenbatekoek ez dute gainditu beharko urtebetean sorraraziko liratekeen interesen zenbatekoa, eta, kostuen kasuan, betearazpenaren xedeko premiamendupeko kopuru printzipalaren %10.
Construcciones Dayser XXI SLri dagokionez (erantzule solidarioa, 1.878,54 euroraino), zorraren zenbateko nagusia 2.130,21 euro dira (1.878,54 euro zorraren zenbateko nagusia gehi interesen 251,67 euro, Langileen Estatutuaren 29.3 artikulua). Bertan Langileen Estatutuaren 29.3 artikuluko interesak sartzen dira, 251,67 euro, interesen likidazioaren orrian egindako kalkuluen arabera, horren kopia erantsiko baita ebazpen hau jakinarazten denean, baita 341 euro ere, behin-behineko berandutze interes eta kostu gisa (LJLaren 251.1. artikuluko irizpidearen arabera kalkulatuak). Hala, berandutze interesen kasuan, zenbatekoek ez dute gainditu beharko urtebetean sorraraziko liratekeen interesen zenbatekoa, eta, kostuen kasuan, betearazpenaren xedeko premiamendupeko kopuru printzipalaren %10.
Auto hau, idazkari judizialak emanen duen dekretua eta betearazpen-demandaren kopia aldi berean jakinaraziko zaizkio betearazpenpeko alderdiari, PZLaren 553. artikuluak ezartzen duen moduan, eta betearazpenpeko alderdia ohartarazitzat jotzen da ebazpen honen hirugarren eta laugarren arrazoibide juridikoetan aipatutako ondorioetarako, LJLaren 251.2 eta 239.3 artikuluek xedatzen dutenarekin bat.
Alderdiei jakinarazi bekie ezen:
–Abokatu edo lan-harremanetako gradudun batek ordezkatuta agertzen bada, profesional horrek gaituta egon beharko du lexnet sisteman, komunikazioak modu telematikoan egiteko, PZLaren 273. artikuluan eta harekin bat datozenetan (LJAL, 4. azken xedapena) eta Justizia Administrazioan informazio eta komunikazio teknologia berrien erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legearen 6.3 eta 43. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoaren arabera.
–Idazkiak eta agiriak aurkezteko tokia, bai eta haiek baliabide teknikoen bidez bidaltzekoa, Lan arloko Epaitegiei atxikitako bulegoa da. Logroñoko Lan arloko Epaitegiei dagokienez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren 2/2010 Erregelamenduaren 2. xedapen gehigarrian (5. artikuluarekin eta hurrengoekin loturik) xedatutakoarekin bat, idazkiak eta agiriak aurkezteko bulego judiziala Logroñoko Epaitegietako Dekanotza da (Breton de los Herreros kalea, 5-7, eta 941 296 527 fax zenbakia).
Auto honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, organo judizial honi zuzendua, jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean. Errekurtso horren bidez, ebazpenak zer arau-hauste duen adieraziko da, baita eskatu diren prozesuko betebehar eta baldintzak bete diren ala ez ere, eta, horretaz gainera, abiarazitako betearazpenari buruzko aurkakotasuna alegatzen ahalko da, honako hauek argudiatuz: ordaindu edo bete dela eta hori agiri bidez frogatu dela, betearazpen ekintza preskribatu dela edo betearazi nahi den erantzukizuna galarazten, amaitzen edo salbuesten duten beste egitate batzuk daudela, betiere titulua eratu ondoren gertatu badira. Zorren konpentsazioa ez da betearazpenari aurka egiteko arrazoi gisa onartuko.
Errekurtsogilea ez bada gizarte segurantzako araubide publikoari lotutako langile edo onuradun, 25 euro jarri beharko ditu, errekurritzeko gordailu gisa, Lan arloko 3. Epaitegi honek Baneston irekita duen kontsignazioen kontuan, hots, 4191/0000/ kontuan, kontzeptuaren eremuan “Errekurtsoa” eta, ondotik, “30 Lan arloa-Berraztertzea” adierazita. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren eta hutsune batez bereizita “30 Lan arloa-Berraztertzea” kodea adieraziko da. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten badira, kontzeptu bakoitzeko diru-sarrera zehaztu beharko da, baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere, errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako eremuan, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.
Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut. Epaile magistratua. Justizia Administrazioko letradua.
Erabaki dut: 21/2016 betearazpen hau organo judizial honetan berean bideratu den 209/2015 betearazpenari metatzea.
Jaso bedi jatorrizkoa Dekretuen Liburuan, eta egin bedi horren ziurtapena jatorrizko prozeduran.
Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLaren 53.2 artikuluaren agindua aplikatuz, organo judizialean agertzen den lehendabiziko aldian edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek, helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako ematen diren helbideak eta datuek erabateko ondorioak izanen dituzte, eta haietan ondoriorik gabe egiten diren jakinarazpen saiakerak baliozkoak izanen dira, bestelako daturik ematen ez den bitartean; datu horiek eguneratzea alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoren bat aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.
Aurkaratzeko bidea: zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, idazki baten bidez, non errekurtsogilearen ustez egin den arau-haustea azalduko baita (LJLaren 188.2. artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, Gizarte Segurantzaren araubide publikoko langile edo onuradun izan ezean, 25 euroko gordailua egin behar da Banestoko 4191/0000/ kontuan, kontzeptu gisa errekurtsoaren aipamena jarriz, eta jarraian “31 Lan arloa-Berrikuspena” kodea. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren, hutsune batez bereizita, “errekurtsoa” idatzi behar da, eta jarraian “31 Lan arloa-Berrikuspena” kodea. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten badira, kontzeptu bakoitzeko diru-sarrera zehaztu beharko da, baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere, errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako eremuan, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.
Justizia Administrazioko legelaria.
Eta Walferpinturas SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, edo, bidezkoa bada, ad cautelam, honako hau egiten dut, argitara eman dadin epaitegi honetako iragarki-oholean eta, bidezkoa bada, Errioxako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, salbu autoenak, epaienak eta epatzeenak.
Iruñean, 2016ko otsailaren 19an.–Justizia Administrazioaren letradua, Judit González Barriales.
Iragarkiaren kodea: J1602468