48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1044/2015 ofiziozko prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1044/2015 prozeduran epaia eman da, eta haren kontra erregutze-errekurtsoa aurkez daiteke bost eguneko epean. Interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Jorge Guillen Echeconi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2016ko otsailaren 29an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1602496