4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 80/2015 judizio monitorioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen haren xedapen zatia, hitzez hitz:
1.–Bukatutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, FCS Credit Opportunities LTDk eskaturik bideratu dena María Carmen Irigoyen Boraoren, Enrique Guerrero Pérezen eta GG Nafarroa SLren aurka, 1.296,72 euro erreklamatzeko, gehi Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesak.
2.–Alderdi demandatzaileari igortzea, demanda betearazlea egin dezan, bidezko bada; jakinarazten zaio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea beharko duela baldin eta abiarazitako betearazpenaren diru kopurua 2.000 eurotik gorakoa bada (PZLaren 539.1 artikulua).
Berrikuspen-errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean.
Eta María Carmen Irigoyen Boraori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2016ko otsailaren 29an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1602555