48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 583/2015 judizioa, delitu arinen gainekoa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 583/2015 delitu arinen judizio prozedura bideratzen ari dela eta absoluzio-epaia eman dela (eskura dago bulego hauetan); epaia ez da irmoa, eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Eta Raúl Echeverría Guilléni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2016ko otsailaren 25ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Sara Otero del Amo.

Iragarkiaren kodea: J1602445