48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2016ko otsailaren 29ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Urdiaingo Bake Epaitegia: Luziano Agirre Goikoetxea jauna (NAN zenbakia: 29.140.208-J), bake epaile titular.

Laugarrena.–Armañantzasko Bake Epaitegia: Jesús Ángel Ordóñez Ortigosa jauna (NAN zenbakia: 72.657.208-R), ordezko bake epaile.

Bosgarrena.–Murietako Bake Epaitegia: Erik Izcue Pérez de Viñaspre jauna (NAN zenbakia: 44.640.800-P) eta Amaia Acedo Oroz andrea (NAN zenbakia: 44.634.964-Z), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Seigarrena.–Sesmako Bake Epaitegia: Eduardo López Prados jauna (NANa: 15.795.828-A), ordezko bake epaile.

Zazpigarrena.–Xabierko bake epaitegia: Jesús Sánchez Bescos jauna (NAN zenbakia: 18.165.285-T) eta Francisco Javier Monreal Gracia jauna (NAN zenbakia: 15.829.151-E), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2016ko otsailaren 29an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1602557