48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ean, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2/2015 aldaketa aurrekontuan.

Gastuetan aldatu beharreko kontu-sailak.

Kreditu gehikuntza aurrekontuko 1.311.48000 “Larrialdi sozialeko laguntzak” kontu-sailean: 10.286,89 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrera berriak aurrekontuko 1.311.45521, “Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako” kontu-sailean: 10.286,89 euro.

Zangozan, 2016ko otsailaren 29an.–Mankomunitateko burua, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1602522