2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ, ARESO, BETELU, LARRAUN ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA
2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak 2016ko plantilla organikoa onetsi zuen, hasiera batean, 2016ko otsailaren 24an eginiko osoko bilkuran.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 271. artikuluarekin lotuta, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Betelun, 2016ko otsailaren 29an.–Lehendakaria, Joseba Eskamendi Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1602536