2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2016ko zerga
Deierriko Udalak adierazi du 2016ko martxoaren 31n bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2016ko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Nafarroako Rural Kutxako edo La Caixako edozein sukurtsaletan ordain daitezke.
Ordainagiri helbideratuak 2016ko martxoaren 31n kobratuko dira kontuetatik.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Aritzala Deierrin, 2016ko otsailaren 23an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.
Iragarkiaren kodea: L1602461