48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

Zerga-tasak, 2016. urterako

Urraulgoitiko Udalak, 2015eko abenduaren 29ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren zerga-tasak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,2851.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,5655.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,18.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga: Balioaren igoera zehazteko portzentajea: legezko gutxienekoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urraulgoitin, 2016ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Juan Francisco Iriguibel Iturri.

Iragarkiaren kodea: L1602490