2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Kudeaketarako hirigintza hitzarmena Alzorrizko UE-ALZ-1
exekuzio unitatean. Behin betiko onespena
Untzitiko Udalak, 2015eko abenduaren 10ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Kudeaketarako hirigintza hitzarmena. Udalaren eta Luis Abínzano Egozcue eta Asunción Sorbet Izco, Alzorrizko UE-ALZ-1 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketaren sustatzaileen artean sinatu da.
Hitzarmenaren hasierako onespena 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2015eko urriaren 20an, eta jendaurrean egoteko epean ez denez ohar, kexa edo alegaziorik aurkeztu haren aurka, behin betiko onetsirik gelditu da.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Untzitin, 2016ko otsailaren 26an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1602462