48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak
Hasierako onespena

Orbarako Udalak, 2015eko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Orbaran, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Gorka Beunza González.

Iragarkiaren kodea: L1602440