48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2016ko zerga-tasak. Onespena

Orbaizetako Udalak, 2016ko otsailaren 10ean egindako bilkura arruntean, erabaki zuen bere horretan uztea 2015eko udal zergen eta tasen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak, eta 2016ko urtarrilaren 1etik 31ra bitarte izatea indarrean. Hona hemen zehazturik:

1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,4386ko karga-tasa, katastroko balioaren gainean.

2.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8160 karga-tasa, katastroko balioaren gainean.

3.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak ezarritako tarifak.

4.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

5.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %3,83, tarte guztietarako. Zerga-tasa: %14,14.

6.–Belaiak: larre irekietarako nahiz pentzeetarako:

–Behi azienda: 4,50 euro buruko.

–Zaldi aziendak: 5,18 euro buruko.

–Ardi-aziendak: 0,62 euro buruko.

7.–Kanpaldietako tasa:

–2,00 euro, lagun eta egun bakoitzeko. Erreserbetarako fidantza: %50.

–4,00 euro/eguna/autokarabana edo furgoneta.

8.–Ur hornidura:

–Kontagailuen alokairuko kuotak: 7,35 euro/lauhilekoa.

–Kontsumoa: kuota finkoa: prezioa m³ bakoitzeko: tarifa bakarra, 0,220000 euro/m³.

9.–Elektrizitate hornidura: tarifa ofizialak.

Jakinarazten da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuta erabaki honen aurka aukeran aurkezten ahalko direla:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Orbaizetan, 2016ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1602430