1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 115/2016 Ebazpenaren laburpena, toki entitateentzako baso jardueretarako laguntza araubideen oinarri arautzaileak ezartzen dituena.
Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke, (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 301418.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari buruzko 17.3.b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index):
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Nafarroako edozein toki entitate izaten ahal da deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun, basoko herrilurretan lanak egiteko laguntzak eskatuz gero.
Bigarrena.–Xedea.
Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak 2. eta 3. artikuluetan ezartzen ditu laguntza deialdi honen xedeak, eta honako hauek nabarmentzen dira:
1. Basoetako ingurune naturala eta egoera ekologikoa zaindu eta hobetzea.
2. Nafarroako baso eremuaren gehikuntza sustatzea, batez ere bizkortze eta eboluzioaren bidez jatorrizko baso izateko ahalmena duten landarediak sorraraziz.
3. Toki entitateen lankidetza suspertzea baso lurrak zaindu eta babesteko.
4. Mendiko produktuen lehen mailako transformaziorako ekintzak bultzatzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Laguntza hauen oinarri arautzaileak otsailaren 17ko 115/2016 Ebazpenaren I. eranskinean eskura daitezke, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdiaren zenbatekoa, guztira, 2.000.000 eurokoa da toki entitateentzat.
Laguntzen ahal den inbertsioaren gehieneko muga (gauzatze aurrekontua kontrata bakoitzean) 200.000 (berrehun mila) eurokoa da eskaera bakoitzeko, eta gutxieneko muga, 5.000 (bost mila) eurokoa.
Diru-laguntzaren portzentajeak %30etik %60 artekoak dira, zer nolako basolanetarako eskatzen den.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea berrogei egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Seigarrena.–Beste datu batzuk.
“Laguntzeko eta ordaintzeko eskaerari erantsitako inprimakiak” izeneko III. eranskinean zehazten diren agiriak erantsita aurkeztuko dira eskaerak.
1.–Eskabide ofiziala, betea, zigilatua eta sinatua.
2.–IFK/IFZren fotokopia.
3.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.
4.–“Laguntzaren xedeko ekintzak” izeneko inprimakia.
5.–Onura publikoko mendien titular diren toki entitateentzat, erantzukizuneko aitorpena, inbertsioaren %20ari buruzkoa.
6.–“Balorazio irizpideak” izeneko puntuan ezarritako puntuazioak lortu ahal izateko behar den dokumentazioa.
7.–Memoria edo txosten teknikoa, PDF edo WORD formatukoa, unibertsitateko teknikari gaitu batek elektronikoki sinatua, eta SHP formatuko planoak, ETRS89 proiekzioan.
8.–Ordezkariari baimena ematen dion inprimakia.
9.–Lurzatiaren titularraren baimen idatzia, hirugarren bati baimena ematen diona bere jabetzako lurretan jarduketak egiteko.
10.–Akordio eta ziurtagiriak, diru-laguntzarako aurreikusitako gehieneko mugak handitzeko eskatuz gero.
Iruñean, 2016ko otsailaren 17an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Iragarkiaren kodea: F1602767