2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Kalifikazio juridikoaren aldaketa
Leitzako Udalak, 2016ko otsailaren 23ko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1.–Leitzako 2. poligonoko 292, 279, 322 eta 278. lurzatiak banatzen dituen jabari publikoko bidearen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea.
2.–Aipatu jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoa hasiera batez aldatzea.
Aldaketaren xedea: bidea ondare-ondasun bihurtzea, ondoren Xabier Arrizurieta Bildarrazen beste bide batekin trukatzeko.
Aldaketaren erabilgarritasun publikoa: Udalak bereganatuko duen bidea, hau da, orain 2. poligonoko 278. lurzatian barna doanak, malda gutxiago du, zuzenagoa da eta egoera hobean dago. Udalak emanen lukeen bidea, berriz, gaur egun ibilezina da.
3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hilabeteko epean Udal Idazkaritzan jendaurrean edukitzea, ukituta suertatzen denak espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituen alegazioak egin ditzan.
4.–Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, aipatutako ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da, egin nahi den trukea gauzatzeko.
Leitzan, 2016ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1602527