48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udal merkataritza-sozietate bat sortzeko erabakia
Hasierako onespena

Ikusirik kirol instalazioak kudeatzeko kapital publikoko udal merkataritza-sozietatea sortzeko aukerak aztertzeko sortu den Azterketa Batzordeak aurkeztutako dokumentuak, horien artean, besteak beste, txosten baten zirriborroa eta estatutuen proiektu bat baitaude, Leitzako Udalak, 2016ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu du:

1. Hasiera batean onestea oso-osorik kapital publikoak osaturiko merkataritza-sozietatea sortzeko txostenaren zirriborroa eta estatutuen proiektua, horretarako izendaturiko Azterketa Batzordeak prestatu baititu.

2. Txostenaren zirriborroa eta estatutuen proiektua jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun naturalean, alegazioak eta oharrak aurkez daitezen.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legaren 192. eta 197. artikuluetan, Toki Araubidearen arloan indarra duten xedapenen Testu Bategina onesten duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 97. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 85.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Leitzan, 2016ko martxoaren 1ean. Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1602503