48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2016ko otsailaren 8ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2016ko aurrekontu orokor bakarrean, ekitaldiaren kreditu gehikuntza bat baita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan ezarriari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontuko aldaketa jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitateko ediktuen oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuan egin aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, lehen paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Behin betiko onetsitako aurrekontuko aldaketa Udalbatzako ediktuen oholean argitaratuko da eta kapituluka laburturik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Idotzinen, 2016ko otsailaren 29an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1602535