2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Udal zerbitzuetan izena ematea arautzen duen ordenantza Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal zerbitzuetan izena ematea arautzen duen udal ordenantza. Espedientea: 2016APOR0001.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatutako udal ordenantzetako aldaketak behin betikoz onetsi eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Uharten, 2016ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1602554