48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko udal aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea, 2015eko ekitaldiko superabitaren kargura finantzatzen diren eta finantza aldetik jasangarriak diren inbertsioen aurrekontuko kontu-sailei buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Era berean, erabaki zen onestea 2016ko ekitaldirako finantza aldetik jasangarriak diren inbertsioen espedientea, Alkatetzak aurkezturiko txostenean oinarrituta.

Eta ikusirik 2015eko aurrekontuaren likidazioaren superabita, eta
F.I.J.ari 165.000,00 euroko kopurua aplikatu ondoren, erabaki zen 217.904,06 euroko kopurua zor bizia amortizatzeko erabiltzea, 2016ko otsailaren 10eko Udalaren Kontu-hartzailetzaren txostenean jasotzen denaren arabera.

Funesen, 2016ko otsailaren 29an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1602520