2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELKARTE
Elkarteko Kontzejuaren erabakia,
datu pertsonalen fitxategiak sortzeko
Elkarteko Kontzejuko Batzarrak, 2016ko otsailaren 19an, ondoan datorren xedapena eman du; hain zuzen ere, datu pertsonalak biltzen dituzten Elkarteko Kontzejuaren fitxategiak honako arau hauei egokitzeko: indarrean den Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onesten duena. Hartara, xedatu dut:
Lehenbizikoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:
1.–Kontzejuaren kudeaketa:
Deskribapena: datu multzoa, ondoko jarduketei lotua: Kontzejuaren kudeaketa eta kontabilitatea, agirien erregistroa eta kudeaketa.
Xede eta erabilera aurreikusiak: Kontzejuaren kudeaketa eta kontabilitatea, zerrendak egitea, Kontzejuko etxearen, hilerriaren eta abarren zainketa eta mantentze lanak egitea.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Kontzejuarekin harremana duten pertsonak, herritarrak, zergadunak eta eskatzaileak.
Datuak biltzeko prozedura: Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: izen-deiturak, NAN/IFZ, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, legezko ordezkarien datuak, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, e-maila.
Datuen komunikazio aurreikusiak: Nafarroako Gobernuari (Toki Administrazioaren Dep.), organo judizialei, Nafarroako Foru Ogasunari.
Fitxategiaren arduraduna: Elkarteko Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Elkarteko Kontzeju Etxean, Purificacion kalea, 16, P.K. 31195 Elkarte (Nafarroa).
Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.
2.–Harremanak:
Deskribapena: harremanetarako izan litezkeen pertsonen datuen erregistroa, beharrezkoa baita administrazioaren eguneko lanean.
Xede eta erabilera aurreikusiak: administrazio lanak ahalbidetzea, bereziki Kontzejuarekin joan-etorriak dituzten pertsonekiko komunikazioa.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: harremanetarako pertsonak, Kontzeju honetako edozein alorrekin joan-etorriren bat dutenak.
Datuak biltzeko prozedura: Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa eta faxa.
Datuen komunikazio aurreikusiak: bat ere ez.
Fitxategiaren arduraduna: Elkarteko Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Elkarteko Kontzeju Etxean, Purificacion kalea, 16, P.K. 31195 Elkarte (Nafarroa).
Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.
3.–Espedienteak:
Deskribapena: Kontzejuan tramitatzen diren espedienteetako datuen kudeaketa.
Xede eta erabilera aurreikusiak: zerbitzuak ematea eta Kontzejuko espedienteak kudeatzea.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Kontzeju honekin joan-etorriak dituzten herritarrak eta Udalbatzako kideak.
Datuak biltzeko prozedura: Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: NAN/IFZ/IFK, izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, osasuna, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, gizarte ordezkaria, egoera sozio-ekonomikoa.
Datuen komunikazio aurreikusiak: bat ere ez.
Fitxategiaren arduraduna: Elkarteko Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Elkarteko Kontzeju Etxean, Purificacion kalea, 16, P.K. 31195 Elkarte (Nafarroa).
Segurtasun neurriak: maila altua.
4.–Kultur jarduerak:
Deskribapena: Kontzejuan eskainitako kultur jardueretan egindako inskripzioen kudeaketa.
Xede eta erabilera aurreikusiak: Kontzejuan egiten diren kultur jardueren antolaketa, prestazioa eta kudeaketa.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Kontzejuarekin joan-etorriak dituzten herritarrak edo enpresak izan eta Kontzejuan egiten diren kultur jardueretan parte hartzen dutenak.
Datuak biltzeko prozedura: Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: NAN/IFZ/IFK, izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, gizarte ordezkaria, errolda.
Datuen komunikazio aurreikusiak: bat ere ez.
Fitxategiaren arduraduna: Elkarteko Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Elkarteko Kontzeju Etxean, Purificacion kalea, 16, P.K. 31195 Elkarte (Nafarroa).
Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.
Bigarrena.–Erabaki honi buruzko iragarkiak argitaratzea Legeak ezartzen dituen hedabideetan (Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Hirugarrena.–Sortutako artxibategien espediente osoa eta behar den dokumentazioa Datuak Babesteko Estatuko Agentziara igortzea, bertan erregistra daitezen”.
Elkarten, 2016ko otsailaren 23an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Huarte Babace.
Iragarkiaren kodea: L1602211