48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

7. poligonoko herrilurretako 35. lurzatia desafektatzea

Kasedako Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, toki entitateko kideen legezko kopuruaren bi hereneko gehiengo kualifikatua izanik, onetsi zuen 7. poligonoko herrilurretako 35. lurzatia desafektatzea (1.131,35 metro karratu), ondoren Viscofan S.A. enpresari saltzeko, kontuan hartuz herrirako daukan interes soziala eta Manuel Mugueta Gutiérrez udal teknikariaren balioespenean oinarrituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140.3 artikuluan adierazitako prozedura betez, proposamen hau jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Kasedan, 2016ko otsailaren 29an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1602526