48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Aldaketa Udal Planean, 12. eremuan hiri lurzorua industriarako lurzoru gisa handitzeko. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, hiri lurzorua industriarako lurzoru gisa handitzeko, egiturazko determinazio xehakatuen aldaketa eginez, 12. eremuan, egun Viscofan lantegiari atxikia, Manuel Mugueta Gutiérrez arkitektoaren 2016ko otsaileko proiektu teknikoarekin bat.

35/2002 Foru Legearen 78.2 artikuluaren eta ondokoen indarrez, espedientea, Udal Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Kasedan, 2016ko otsailaren 29an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1602525