48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Aldaketa puntual xehakatua Udal Plan Orokorrean
Behin betiko onespena

Barillasko Udalak, 2016ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa puntual xehakatua egitea Udal Plan Orokorrean, 124. artikulua aldatzeari dagokionez, lurzatiaren fatxada lerrotik 3 m arte atzeraeramatea eraikinak Constitución karrikara jotzen duen lurzatietan, ahalbidetuz eraikinen aurrealdeetan, aukeran, lorategiak jartzea, jendaurrean egoteko epean inork erreklamaziorik ez baitu aurkeztu. Dagokion iragarkia 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2015eko abenduaren 15ean eta alegazioetarako epea zabalik egon da egun horren biharamunetik 2016ko urtarrilaren 15era, biak barne.

Hona hemen aipatu artikuluaren behin betiko testu onetsia:

“124. artikulua. Eraikuntzaren kokapena.

Atxikitzen ahalko da betiere argien zortasuna sortzen ez bada eta 125. artikuluan ezarritako gehieneko sakonera eraikigarriaren mugarekin.

Atzeraemanguneak fatxadan eta mugetan finkatzen dira:

–Fatxadan: oro har, fatxadaren lerroa mantenduko da lerrokadura ofizialari jarraikiz, hala ere, zenbaitetan, alderdian edo jarduketa eremuan dagoen eraikuntza tipologiarekiko koherentziagatik, eraikina gehienez 3 metro atzeraeman ahalko da.

–Alboko mugetan: bat ere ez, nolanahi ere.

–Atzeko mugan: 3 metro.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Barillasen, 2016ko otsailaren 26an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1602487