2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Udal ordenantza, Etxebizitzen eraikinetako beheko solairuetan eta solairuarteetan bizitegiak ezartzea arautzen dituen ordenantza Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Barañaingo etxebizitzen eraikinetako beheko solairuetan eta solairuarteetan bizitegiak ezartzea arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluaren 3. idatz-zatiak hara igorrita, ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, deusetan ukatu gabe, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Barañainen, 2016ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1602473