48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2016ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 2an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da Aresoko Udalaren 2016. urteko plantilla organikoaren behin betiko onespena. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa bete dadin.

Areson, 2016ko otsailaren 26an.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.

2016KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Idazkari/kontu-hartzailea: A maila. Lanaldia: osoa. Sarbidea: O.L. Betebehar berezia: euskaraz jakitea EGA/C1. Lanpostuko osagarria: %30,90. Egoera administratiboa: hutsik.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: E. Lanaldia: osoa. Sarbidea: O.L. Baldintza berezia: euskaraz jakitea, B2/A2 (*). Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %43,69. Administrazio egoera: jardunean.

(*) B2 ahozkoa; A2 idatzizkoa.

Langileen zerrenda

Funtzionarioen izenen zerrenda:

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Jesús Javier Nieto Baranda. E maila. 1. gradua. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %43,69. Administrazio egoera: jardunean. Sarrera eguna: 2004ko uztailaren 1a.

Administrazio araubideko bitarte baterako langileen izenen zerrenda:

Idazkaritza: Ione Miren Lazkoz Maiza. A maila. Lanpostuko osagarria: %30,90. Egoera: jardunean. Sarrera eguna: 2007ko urriaren 10a.

Iragarkiaren kodea: L1602478